Dena
da gezurra ¡¡¡ Ezer ez da egia ¡¡¡ :
Parisen klima aldaketari buruzko gailurra egin berri dute. Fartsara hurbildu nahi izan duten agintariek diotenez, ahalegin guztiak egin dituzte gu salbatzeko datorkigun hekatombetik. Gutxieneko akordio batera iritsi direla diote: GEZURRA
Sirian gerra dago. Izugarrizko drama
humanitario bizitzen ari gara. Gure gobernu aberatsek ahal duten guztia egiten
dute: GEZURRA
Espainia hauteskunde kanpaina bortitz batean
murgilduta dago. Alderdi politiko guztietako hautagaiek lau haizetara azaltzen dituzte hauteskunde programak, denek dute konponbidea gaixorik dagoen gizarte honentzat: GEZURRA
Lau t´erdiko pilota txapelketaren finala.
Irujo 20-10 Urrutikoetxearen aurretik da. Kantxan ez dago kolorerik Irujo Urrutikoetxea baino askoz gehiago da. Ustekabean, partidak 180 graduko bira ematen du eta Irujok 20-22 galtzen du: EZIN SINETSIA
Dret a burrir bidea eskalatu dugu, Berberanako Peña Pardan, Sierra de Cantabria mendietan. Aratz Etxeberriarekin igo dut.
Beste behin argi geratu da Euskal Herriko horma handiko eskalada beste edonon bezain ona dela; asko gustatu zaigu bidea, kalitate handiko plakak ditu. Benetan merezi du bere eskalada.
Apunte bat egin nahian, eta hau da nire iritzi
pertsonala, soberan daude hirugarren tiradan paraboletatik zintzilika dauden kordinoak. Tranpa bat dela iruditzen zait, pertiga bat eramatea
bezala. Guk ez ditugu kordinoak txapatu. Gainera, haizeak askotan txapen torlojuak askatzen ditu, eta orduan bai, mesedea kalte bihurtzen da.
Lan bikaina egin dute Antoñanza anaiek: HAU EGI BOROBILA DA
Bigarrena |
Berberanako begiek zelati,begiratzen gaituzte. |
Laugarren luzea |
Bostgarrena |
Aratz eta biok bidearen amaieran |
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuMuy buena! Espero que la hayáis disfrutado! La selección del chef ahora es 1. "Becario Precario", 2. "Irene" haciendo a la que bajais también el último de la "Directa al Peña Alta", o 3. la combinación "Avenida de Fumadores" con "Luna de Enero" (más de 400m de escalada disfrutona en la Sierra) ;-) Más info en comomarcopolo.wordpress.com Saludos!
ErantzunEzabatuHemos disfrutado mucho. Es una via muy buena. Enhorabuena. Ya tengo fichadas las vías, sigo tu blogg. Gracias. Seguir asi.
ErantzunEzabatu