Asmoa eta gogoa haundiak genituen Kepa Escribano eta biok. Trasto guztiak hartuta abiatu ginen Gavarniko hirugarren solairuan marra berri bat zabaltzeko asmotan. Bigarren aldia zen aste betean Serradesen geundela, eta bietan, zortea ez genuen lagun izan.
Aurreko saiakeran behetik, zirkotik, hasi ginen eskalatzen. Lehen solairuko bideak formatu gabe zeuden, tenperatura epela zen ere, beraz, zirkotik Serradesa dijoan igoera diagonala hartu genuen goia irabazteko asmoz. Gau itxian gindoazen metroak irazbazten elur pala gelatuei. Eguna argitzearekin batera konturatu ginen erratuta genbiltzala, bastante eskubitara geundela, bigarren solairuko izotzera iristeko zeharkaldi handia genuela egiteko oraindik. Egoera aztertu eta gero, goruntz jotzea erabaki genuen, gainean geneukan arista bat hartzera. Bistak eta giroa apartak ziren. Arista zorrotz eta eroso batetatik gindoazen, plazerra zentzumen mendizaleentzat. Konturatzerako Serradeseko aterpea gure oinetan agertu zitzaigun, izen bereko mendi puntan geunden. Beheruntz eskalatzen hego pareteko kanal zabalatik jaitsi ginen aterperaino. Argi genuen gure handinahiak zapuztuak geratu zirela, beraz, deskansu txiki bat hartu eta izotzean zerbait eskalatze asmoz, ondoko izotz jauzi txikietan jardun ginen.
Bigarren aldi honetan, era bitxi batez iritxi giñan aterpera ere: Ostirala azken orduan atera giñan Euskal herritik. Etxean euria zena, Lurdesen elur malutak ziran. Luz Ardiden arte nahiko ondo zegoen errepidea, baina hortik aurrera komeriak izan genitun. Prañeresen pasatu genuen gaua. Hurrengo goizean bidea noiz garbitzen zuten zain geundela, furgonetan elur kateak ez genituen, furgoneta bertan uztea eta auto-stopez gavarniko eski estaziora igotzea erabaki genuen. Gainean bi motxila erraldoi generamatzan, eta, hirugarren solairuko izotz marra begi puntuan.
Nahiko azkar, Elgetako tipo batek hartu gintuen bere autoan, 4x4 Audin elegantea, Gavarnieko eski estaziora zijoan eskiatzera eskiatzera pistetara. Elurretako gurpilak primeran heltzen ziren errepide jelatuan. Goizeko hamarrak izango ziren oinez aterperuntz abiatu ginenerako. Hiru ordu luze kostatu zitzaigun aterpera iristea. egun horretan nabarmentzekoa haizearen indarra zen, hego-mendebaletik jotzen zuen oso harro.
Aterpean behar ez genitun trastoak utzi, eta, soilik eskaladarako materialea hartuta abiatzen gara gure ilusio gelatuaren bila. Oso arriskutxu topa genitun Marbore dorrearen azpiko elur maldak, elur plaka traidoreak zeuden, abalantxa arriskua handia zen. Buelta hartzea erabaki genuen, zuhurrena hori zen.
Berriro aterpean geunden, ezinaren frustazioz jota. Berandu zenez gaua aterpean pasatzea adostu genuen. Arratseko azken orduan, argitasuna lotarako prestatzen hasten denean, gure frente genuen Serrades mendiko hego paretan izotz bide posible bat ikuskatu genuen.
Hotza izugarria zen aterpe barruan, -8º markatzen zituen kepak motxilan zeraman termometroak. Gaua ez oso erosoa izan, Frigorifikoa da Serradeseko aterpea. Lehen orduko itzala aprobetxatuz sartu giñan paretan. Izotzaz juxtua zegoen aukeratu genuen marra, nahikoa aurrera era seguruan egiteko. Eguzkiak paretaren azken zatian arrapatu gintuenean sensazio bitxi bat sortu zen. Ez da oikoena izotzean eskalatzea eguzkiaren argitasunean, berriro plazerra izan zen Serrades mendiko gailurrera igotzea.
Errapel bidez jaitsi ginan paretatik. Arratseko bostetan Gavarniko eski estazioan ginen berriro auto-stopa eginez Prañeresa jaisteko.