2012(e)ko otsailakren 11(a), larunbata

TXINDOKI -IPARRA 75º 400m eta TXEMA BIDEA



   Egunak neramatzan probatzeko gogoz. Azken-aurreko elurtea majoa izan zenez eta eskiatzeko aukera ematen zuenez, Gazteluko maldetan gora eta bera ibili naiz. Frente berri hau hotz handikoa izan da, elur gutxikoa, ona igoera hau planteatzeko. Ingurua ezagutzen dudanez, badakit ez dela komenigarri elur freskoarekin sartzea. Elur jauziak ohikoak dira pareta honetan, hobea da elurra finkatua dagoenean sartzea. Elur mobimenduak izotza sortzen du ere, beraz pazientzia izatea komeni da. 
   Paretaren inklinazioa tramu batzuetan 75º/80º da. Bi piolet tekniko eta granpoiak beharrezkoak dira. Nik sokarik gabe igo dut, baina, materiala eraman ezkero non aseguratzeko ba dago. Goiko kanalak hiru erresalte ditu. Gaurkoan nahiko estalia zegoen, pixka bat zulatua. Primeran pasatu dut gure Txindokin.!!! Gora Siberia ¡¡¡. 



   Oso goiz ibili nahiz gaurkoan. Atzo arratsean Txindoki mendiaren iparrean nintzen, gaur berriz hego-mendebaldean. Erronka ederra nuen aurretik. Txema bidea neguan eta bakarka igotzea. Atzo jaisterakoan linea zuri-zuri ikusi nuen. 
   Eguzkiak jo baino lehenago behar nuen han egon. Azkenean suertea izan dut, lainotua esnatu da, hotz galanta egiten zuen ere. Azkeneko tiradan ez nahiz diedrotik atera, trabesia ezkerretara eginez hartu dut aresta.
   Gustatu zait, ondo pasatu dut. Sinets gaitza dirudi, baina, batzuetan alpinismo ederra egiteko baldintza egokiak topa ditzazkegu gure mendietan, Euskal mistoa.