Aurten bukatu dugu iaz hasi genuen bide hau. Chemarik eta biok zabaldu dugun gure bigarren marra da libro abiertoko paretan. Iaz Mononeuronas zabaldu genuen eta beste hau hasia utzi genuen. Tirada bat dute komuna, bots garrena. Biak konparatzen baditugu, budita zailagoa da. Plaketan sartu behar izan genun aurrera egiteko, beraz paraboltak beharrezko bihurtu ziren. Giro haundiko bidea dugu, Ordesaren marka ondo jarria dauka. Hemen duzue krokisa egitera animatzen bazarete erabiltzeko.
2010(e)ko azaroaren 14(a), igandea
TXAPELATXA BIDEA BALERDI MENDIAN
Atzo berriro eskalatu nuen Txapelatxa. Aspaldian neraman buruan bide paregabe hau errepikatzeko asmoa. Igo nuen azkenengo aldia orain bi urte izango zen. Nik dakidanez beste errepikapen bat dago bakarrik, Gorka Karapeto eta bere soka lagunarena. Zabaldu nuenetik, orain sei urte, hirutan igo dut, denak bakarka. Atzoko igoerak berriro konfirmatu zidan oso eskalada zorrotza dela, abentura terrenoetan ondo mugitzen den jendearentzat aproposa. Hirugarren eta laugarren luzeko plaka garbiak burua argi eramatea eskatzen dizu. Harro nago bide honetaz. Gustako litzaidake gende gehiago bera eskalatzen saiatuko balira. Hor krokisa nahi duenarentzat.
2010(e)ko azaroaren 13(a), larunbata
Espolon Alberto Larrasa mendira ( falso palomares)
Hau da Blogga honetan idazten dudan lehen sarrera. Betidanik gustuko izan dut mendiaz idaztea, kuaderno eta orrietan egiten nuen, baina, informazio hori ezinezkoa zen jakigura zuen edonorengana iristea. Orain, teknologiari esker, edonork irakurri ditzake hitz hauek.
Abentura da niretzat hasi berri dudan eginkizun hau, ez naiz batere jaioa informatika gaietan. Honekin, uste dut, mendiarekiko motibazio berri bat sortuko dut, eta hau positiboa da, mendizaletasunaren sugarra ahalik eta luzaroen piztuta eduki nahi dut.
Azaroak 4ean Larrasa mendiko hego pareta zurian zintzilikaturik ibili nintzan. Sarasa bidea eskalatu nuen aurretik. Neguko egun eguzkitxu eta dotore batean izan zen. Gogoratzen dut sarrera zuzenetik sartu nintzela, jatorrizko bideak erlaitz batetik egiten du, eta, luze kurioso bat suertatu zela, 6c nire iritziz. Egun hartan ikusi nuen Espolon Alberto deritzan bidea.
Harriaren kalidadea eta trazatuaren itxurak animatu ninduen berriro bueltatzera Larrasa mendiko hego hormara. Espolon Albeto bost luze dira. Hasierako biak arrakala batetik dijoaz. Nahiz eta ekipatua dagoela esan friend ertainen bat edo beste ondo etortzen da lasaiago igo ahal izateko, nik ez nituen eraman eta faltan bota nituen.
Hurrengo bi luzeetan haitz plakan zehar alderik alde ibili beharra dago. Azken luzean arrakala zabal bat artzen da, pixka bat desplomatua dago. Nahiz eta espit lodiekin ekipatua egon, oso komenigarria da friend joku bat eramatea. Laua ere ondo etorriko da azken luzean.
Graduen kontua argitzearren, nire iritziz, lehen luzea eta bigarrena 6c dira. Hirugarrena 6b izango da. Laugarrena 6a, eta, azkena 6c.
Ni Lagran herritik gerturatu nintzan paretara. Herri bertatik pista asfaltatu bat ateratzen da marka txuriz eta gorriz markatua, Puerto del toro aldera dijoa bide hau, eta, andik Biasterira jaisten da. Baso zoragarri batetik doa bidea. Oinez goazela edonon txondar guneak topatuko ditugu. puerto del Toro irabazten dugunean dugunean GR-a utzi eta Cruz del Castillo mendira doan bidea hartuko dugu. Basotik segitzen dugu igotzen, pagoak utzi ditugu eta arteak dira oraingoak. Zuhaitzetatik irtetzen garenean Cruz del Castillo eta Larrasa mendien orratzak ikusiko ditugu. Puntu honetan, zelai malkartsu bat, hegoaldera jaisten hasiko gara Larrasaren behe partea hartzera. Guztira ordu eta erdi izango dira.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)