2017(e)ko ekainakren 12(a), astelehena

Plazera Surplons deitzen da






   Orain hilabete pasa eginiko jarduera bat zintzilikatzen dut. Lanpetua ibili naiz, ia ezin iritsi. Egia esan, tarte horretan izan dut Pirinioetara beste irteera batzuek egiteko aukera, Yurritarekin erronka berri batetan murgildu naiz, Arkaitz tartean egonda ez izan zalantzarik gure asmoa gogorra dela.
   Gaurkoan Pirinioetan nintzen ere, eta, idazteko inspirazioa iritsi zait, gailur xume batetan nengoen, zeharkalditxo bat egiten ari nintzen. Pirinioak nire oinetan nituen, hunkitu egin naiz. Blogean idazteko erabakia hartu dut.
   Midi d’ossau-ra irtera Apirila bukaeran egin nuen Kepa Escribano-rekin. Ederrak zeuden bazterrak, neguko lagiak ezin kendurik mendiak, elur zuri hotzetan, bare. Surplons bide klasikoa aukeratu genuen eskaladarako. Pombi paretaren zatirik tenteena maisuki gainditzen duen eskalada bide aparta da hau. Haitzaren kalitate ona, seguruen kokapen paregabeak, eta gradu tekniko errazak, inguruaz gozatzeko aukera ezin hobea oparitzen du. Jaitsiera ere erreza dauka bide honek, Mally bidearen errapelak erabiltzen dira horretarako.
   Irteera ederra benetan Keparekin burutu nuena, gauza asko genituen kontatzeko, eta, ongi hustu giñan elkar, zahartzearekin batera gizakiago bihurtzen ari gara.