Orain hilabete
pasa eginiko jarduera bat zintzilikatzen dut. Lanpetua ibili naiz, ia
ezin iritsi. Egia esan,
denbora horretan Piriniora irteeraren bat edo beste egiteko zortea izan dut. Arkaitz Yurritarekin adibidez, erronka berri batean murgildu bainaiz, eta
Arkaitz tartean egonda, pentsa dezakezuenez, gure proiektua gogorra da. Baina Midiko
eskaladak txundigarriak iruditzen zaizkit, eta oso bidaia ederra izan zenez
Kepa Escribanorekin egin nuena, hortxe duzue egun zoragarri horren kronika.
Gaurkoan Pirinioetan nintzen ere, eta idazteko inspirazioa iritsi zait gailur xume baten tontorrean nengoela, zeharkalditxo bat egiten ari nintzen. Pirinioak nire
oinetan nituela hunkitu egin naiz eta Blogean idazteko erabakia hartu dut.
Nire
oroitzapenetan gordetzen nuen Midi d 'ossauko irteera apirilaren amaieran egin
nuen, Kepa Escribanorekin batera. Ederrak egoten dira bazterrak urte sasoi honetan, mendiak neguko
lozorrotik esnatu gabe, elur zuri hotzaren manta azpian, bare.
Eguzkiak badaki
udaberriko hasiera horretan giroa goxatzen, eta horregatik aukeratu genituen
Pombiko horma eta Surplons bide klasikoa, gozamena handiagoa izan zedin. Pombiko paretaren zatirik tenteena maisuki gainditzen duen
eskalada bide aparta da hau. Arrokaren
kalitate onak, aseguruak jartzeko leku ezin hobeek eta maila tekniko errazak
eskaladaz gozatzeko aukera ematen digute.
Jaitsiera ere erreza dauka bide honek, Mally bidearen errapelak erabiltzen dira horretarako.
Irteera ona izan
zen Keparekin egin nuena, gauza asko genituen kontatzeko eta ondo hustu ginen;
denborarekin, zahartu ahala, ardoa bezala hobetzen gara, hau da, gizakiago buhurtzen goaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina