Uztaila 6 zen, txupinazo
eguna Iruñean. Festa lehertua zegoen jadanik, bederatzi
eguneko jai eta algara zituzten Iruindarrek aurretik. Ni han nintzen, Noainen, zapi gorria lepoan deramaten jende artean, gure festa
partikularra hasteko irrikan. Betiko lekuan geratua nintzen Unai Mendiarekin,
Eneko Cesar egun batzuk geroago elkartuko zen gurekin, Chemarik kale egin zigun
azken momentuan.
Salida San Fermin zen irteera honen ezizena,
whatsappez komunikatzeko sortu genuen taldea, Alpeak genituen helburu, eguraldi
iragarpen petralak zapuztu zuen nahiera. Ordesara zuzendu genituen gure asmoak
Unaiek eta biok, gustura mugitzen garen ingurua da hau.
Unai energiaz betea dago, ezagutzen duen
edonork daki hori, proiektu eta asmoez gainezka, kutsatzen zaituzten eskalada
ilusioz blai. Zaila, edo, ezinezkoa da bere proiektu bati ezetz esatea. El Grumo
bidea era askean saiatzea planteatu zidan, nik, noski, baietz erantzun nion.
2005an Chemarik, Papilak eta Estevez-ek
libro abiertoko paretan zabaldutako bidea dugu hau, eskalada artifizialeko hiru
luze utzi zituzten Madrildarrak.
Ekaitza arriskua emana zegoen San Fermin
egunean, eguerdian euria egin zezaken. Gure eskalada asmoa naturaren kapritxoen
eskuetan zegoen, zalantzaz beteta ekin genion abenturari.
Lortu genuen helburua, era askean eskalatu
genuen El Grumo bidea, eta, lehen errepikapena izan ziteken hau ere.
Kalitatezko eskalada iruditu zitzaigun El Grumo, Mononeuronas
bidearen pareko.
Azalpen xume bat eskatzen duen luze bakarra
azken aurrekoa da, 7b eman genion. Bigarrengoz kateatua dago soilik. Lehenengoz joaten kako batetik zintzilikatu behar izan nintzan, burua eta pilak kargatzeko, eskalada askean segitu nuen ondoren, ez nuen aurrera egiteko puntu bezala erabili.
Era
artifizialean zabaldutako luzea da hau, kakoak eta hiltze puntak izan zituzten
lagungarri irekieran. Luze honen irteeran zati expo bat dago, 7b graduko
pauso derrigorrezkoa, erorketa oso itsusia dauka. Pausoa egiten hasteko
zaudenean, plaka batean zaude erregleta batzuei heldua, gainean zulo majo bat ikusten da, bera heltzea izanen dugu helburu.
Animo, helduleku oparo hori hartzeaz gero, Totem laranja bat ederki kokatuko
duzue bertan, hurrengo pauso zaila babesten du honek.
Jarraiko tiradan, azkena, ongi
estutu beharrekoa dugu ere, iltze bat utzi genuen librean egin al izateko.
Gustura entzun genuen gauean euria furgonetaren
sabaia kolpatzen, lasaigarria suertatu zitzaigun, primerakoa hurrengo eguna
deskantsurako hartzea.
Ekaitz giroak segitzen zuen San Fermin irteeraren
hirugarren egunean. Hau ez zen aitzakia izan Rikar Otegi eta Josune Bereziartu
El ojo crítico bidea probatzeko. Bigarren aldiz ezinezkoa gertatu zitzaion Unairi harri bloque kaotiko horietatik aurrera egitea, ez zuen oso argi ikusten, hirugarren batean izan beharko zuen. Honekin Ordesako
irteera bukatutzat jo genuen.
Iruñean jaso genuen
Eneko, San Fermin festen laugarren egunean, ajea gainetik ezin kendu zebilen
parrandaren ondorio. Gu ere nekatuak geunden, eskalada festa aparta izaten ari
zen. Erosketa batzuk egin da gero Picos aldera irten ginen.
Arratseko zazpietan Vegabaños utzi genuen
bizkarretan izugarrizko motxilak generamatzala. Guztira hogeita sei friend
generaman, bosteko erraldoia barne. Iltze sorta majo bat, janaz tope, hiru laguneko sokadak abantailak ditu.
Astuna da Vegahuertas aranera iristea, hiru
ordu pasako bidea da. Laino itxia izan genuen bide osoan, hezurretaraino
bustitzen zaituen horietakoa, haizeak ere gogoz astindu gintuen fuente del
Frade inguruan, hurrengo egunetarako eguraldi ona iragarria zegoen, ea egia
zen.
Vegahuertas-ko aterpe irekia betea zegoen,
bibakean bilatu behar izan genuen babesa, laino itxiak ez zeukan alde egiteko
trazarik.
Eguzki izpi alaiek esnatu gintuzten lo
zakuetan geundela, lainoa joana zen. Gosaltzera aterpera jaitsi ginenerako pare
bat sokada irtenak ziren beraien eskaladak burutzera, gu oraindik zer egin erabaki
gabe geunden. Gosaldu ondoren Iñaki Arregi bidea saiatzea erabaki genuen, berau
librean igotzea zen erronka.
Hirugarren luzea, artifoko lehena, bustia
agertzen zen. Plaka etzan eder batetik hasten da. Zutik jartzen den unean buril
zahar bat dago itxura eskasekoa, pauso plakero batzuk egin ondoren, burila
beheran bi metrotara duzula, torloju matxakatu bat azaltzen da kordinotxo
ziztrin bat lotuta duela, alarma guztiak pizten dira une horretan. Gehiegizkoa,
artifizialezko bide batean horrelako brikolajeak ikusteak adierazle dira nolako
arriskua izan dezaken berau librean saiatzeak. Atzera egitea erabaki genuen.
Bigarren aukera probatzea adostu genuen,
hainbeste friend ekarri izanaren arrazoia, Unaiek buruan zeraman trazatu berria. Azpitik ongi aztertu ondoren eguna deskantsurako hartzea erabaki genuen,
bihar dena eman beharrean izango giñan.
Arratsean, alferkerian
genbiltzala, alaitu gintuen bisita izan genuen, Kapi, Tamaio eta Davitxu azaldu
ziren pare bat egun egoteko asmoarekin, egonaldia atseginago gertatu zitzaigun.
Goiza argitsua eta ederra zen, eta, eskalatzeko gogotsu
geunden. Unaik ez zuen aukerarik eman, sokak lotu eta gorantz hasi zen
tiratzen ziztu bizian. Terreno errazetik gindoazen sabaiaren azpiko lehen
luzeetan, haitzaren kalitatea aparta zen, petatea bizkarrean generaman.
Sabai azpian geunden, lorez apaindutako koba
batetan, hemendik aurrera abiadura moteldu beharrean izango ginen petatea soka
auxiliarretik zintzilik igoaz.
Unaik segitu zuen sokaburu, arrakalan sartua
jadanik, zintzilikatu beharrean suertatu zen pauso batetan, guk ere atzetik
berdin egin genuen pittin bat garbitzeko asmotan. Hurrengo luzea bustia azaldu zen, arrakala zabal bat da, auswitch bezala batailatzen duguna.
Ondorengoa, Kamasutra tirada, arraroa da, hasiera gainditzeko erdi etzan beharra dago belar
batzuen gainean, ez da erraza.
Bilera honetatik aurrera nik hartu nuen sokaburu funtzioa. Luze eder bat suertatu zitzaidan opari. Hurrengo tirada klabea
dugu, behetik ikuskatu genituen bi arrakalak elkartu behar dituen luzea da, zirrara eta misterio kutsua
dario. Txundituta nindoan eskalatzen, naiz eta askotan zintzilikatu beharrean
izan nintzan, Eneko eta Unairi adierazten diet luze honen kalitateaz, Minoría absoluta
bidearen parekoa dela diet, beste opari potolo bat. Soka goitik dutela biek kateatzea lortzen dute, nire hitzak baieztatuz, luzea izugarri ona dela.
Nekaturik nago, erreleboa eskatzen dut, Unai
jartzen da sokaburu berriro ere. Txatxi corners igotzen du zintzilikatu gabe.
Gailurrean gaude hirurok, pozik, zerbait
handia egin dugunaren sentsazioz beteta. Laurehun metrotako bide bat irekitzea
zailtasun horietan, soilik hiru kordino utziz haitz zubietan, eta gainera
bidearen kalitatea aparta izatea, harro egoteko modukoa da.
San Fermin festaren azken egunean, pobre de
mi abesten den horretan, guk ere amaitutzat eman genion gure festari, hurrengorako
gutxiago falta dela esanez.
Kronika txiki hau idazten ari nintzela
krokis bat heldu zitzaidan telefono mugikorrera. Antza, gure igoeratik hiru egunetara, guk
Uztailak 12-han igo genuen Oparia bidea, beste bide bat zabaldua izan omen zen
pareta berdinean. Tamalez, eta hau da arazoa, bi luze partekatzen ditu gure bidearekin, eta, erreunioak
paraboltez ekipatzeaz gain, aseguro finko bat edo beste kokatu dituzte luzeetan. Hizketan gaude eskalatzaile hauekin arazoa konpondu
nahian.
Zorionak ekipo!! Hori bai izan dela krixton parranda, Gora San Fermin!!!!¡
ErantzunEzabatuZorionak hiruroi! Egin duzuena egitearren, eta batez ere egiteko eta kontatzeko moduagatik. Eredu zarete, jarraitu berdin!!
ErantzunEzabatuDabitxo