2013(e)ko abenduakren 13(a), ostirala

TORRE DE LA LEZE - Elkarte



   Eginok bizi izan ditu garai hobeak. Ongizate gizarteak ekarri zion gain-bera Arabako eskalada eskola garrantzitxuena izan zenari. Eskaladoreak kotxe propioa lortu genuen, eta, leku urrunetara joateko aukera zabaldu zitzaigun. 

lehen luzea


   Aitzindari genitun eskalatzaileak Egino oso gogoko zuten, haitzaren kalitatea aparta da eta ongi komunikatua zegoen, trena bertara iristen zen. Oikoa omen zen, asteburetan, Egino herriko tren geltokian eskalatzaileak topatzea.

Aritz lehenengo luzean ikusleen txalo artean

   Gaur egun, apurka bada ere, eskalatzaile taldeak itzuli dira Eginoko monolitoetara. Bide eta sektore berriak zabaldu dira. Hauetako ibilbide batzuk luzeak eta samurrak dira graduan, ekipamendu ezin hobearekin, maiz errepikatzen dira bide hauek.

Bigarrena zertxo bait txukuntzen

    Sektore iper-graduko bat sortu da ere, la olla du izena, goi zailtasunaren tenplua da.
   La lezeko koba ere aktualidade suertatzen ari da, bertan sortu duten bide bat dela eta. Baina, eskalada eskola dotore honen zoko asko larrek hartzen ari dira.
  Horietako bat Torre de la leze pareta dugu. Ikusgarria bertikaltasun eta estetikagatik, makina bat bide sortu dira bertan. Horma handietan eskalatzea gustuko duen edonork ikuskatua izango du dorre hau. 
  Eskalatzaile generazio desberdinen aztarnak azaltzen dira non nahi Torre de la Lezen; etxean egindako iltze mota asko, direktisima bideen garaiko burilak, eskalada artifizialare marka ezaba ezinak diren berunak, kirol eskaladan aitzindari izan ziren hamar milimetroko espitak. azken belaunaldien paraboltak... Denek bilatu dute espazioa dorre ikusgarri honetan.

Hirugarrena

   Aritz eta biok Torre de la Leze eskalatu nahi genuen, era itxurosoan. Horma ongi aztertu ondoren hartu dugun erabakia bi bide desberdin elkartzearena izan da. Horretarako hamabost metro berri zabaldu ditugu eskalada garbian, 6a zailtasuna du elkartze lan honek.
  Bi bideen izenak ez dakizkit, deportiboak dira, goitik zabalduak. Lehen luzea hamarreko espitekin babestua dago, gogorra eta oso ona da. Hirugarren luzeak paraboltak ditu, mundiala iruditzen zait luze hau, oso elegantea. 

Hirugarrengo luzearen irteran

   Azken luze hau, paraboltak dituena, behetik dator, ezker aldetik trabeskan, baina, oso zikina dago lehen zatian. Zuhaitz batean du hasiera, kanal trakets bat igo beharra dago bilera honetara iristeko.
   Nire iritziz, elkarte, oso konbinazio ona da Torre de la Leze osorik eskalatzeko, ehuneko ehun gomendagarria, hori bai indartsu behar da egon.
   
 
Gazteen freskotasuna eta beteranoen atxakeak