2012(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

BERBERANA - Peor es robar


   Oraindik belarriak gorriak ditut, tinpanoetan pitiño moduko bat sumatzen dut ere. Ez da gutxiagorako, jipoi hori jaso ondoren, ezinbestekoa da adarjotzea. 
   Oso seguru esan nuen nik zerbeza kaña eskuetan nuela, tabernako telebistan Athletiken partida ikuskatzen ari ginen. – Ez ba dira gehiago saiatzen ez dugu kopako derbyrik izango, bota nuen txantxetan Bizkaitar guztien aurrean, Errealak finalean Albaceteren aurka aritu beharko du - . Sei gol jaso eta gero imajina zelako gogoekin aritu dira Bizkaitar lagunak Giputxi baten aurka. Berdin da, etorriko dira bueltakoak. Agian datorren urtean ...



     Izotza eskalatu nahi dut, baina, ez dagoenez, haitzarekin segitu behar. Urtarrilean abenturazko eskalada egitea gure inguruetan ez da ohikoena. Kirol eskalada egiten da, batzuentzat estutzeko urte sasoi hoberena da ere. Pareta handietan goiz ibili beharra dagoenez, egunak motzak dira, lehen orduan hotz handia egiten du, ez da xamurra izaten.



   Nor izan zitekeen nire soka-kidea, negu gorrian horma handietan eskalatzeko gogoekin? horretarako prest dauden gutxi daude. Joxerra Eskibelen konpainia izan dut. Nahiz eta bere egoera pertsonalak eskalatzeko denbora libre asko ez utzi, hor dago gogotsu eta indartsu, beti bezala. Ederki pasatu dugu biok Errioxako haitzetatik gora. Peor es robar bidea eskalatu dugu Berberanako paretan. 



   Elias anaiek eta Javier Antoñanzas Errioxatarrak zabaldutako bidea dugu Peor es robar. Bi urte desberdinetan aritu omen ziren, 2007-an hasi ziren eta 2011-kan bukatu. Gustatu zaigu bidea. Kare harrizko plaka oso oso onak ditu. Nik eskalada honetan bi parte bereiziko nituzke. Lehen luzea, bigarren eta hirugarrena konpromiso aldetik gehiago dira azkeneko bi tiradak baino. Ausartuko nintzen esatera lehen partea zabaldua izan zenean, suposatzen dut 2007, ikuspegi bat erabili zutela, eta, azken bi luzeak zabaltzeko beste bat, pentsatzen dut azken hau 2011-kan izango zela. Bigarren tiradatik airoso ateratzeko, 7a+, asko eskalatu beharra dago, luzea ia garbia da, parabolt bat eta bi hiltze dauzka soilik. Haitz zubi batzuek erakusten dizute nondik joan.
   Bosgarren luzea berriz, 7b, desplome txiki eder batetik doa, guztiz ekipatua dago, pare bat pieza kenduta ez dugu ezer gehiago sartu.



  Gomendagarria da bidea, graduan ondo joan beharra dago bigarren tirada egiteko. Joxerra eta biok iritzi berdinekoak gara, Euskal Herrian abentura bideak eskalatzeko ditugun aukeretarako, ezin dugu oso zorrotzak izan.





2012(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

PICO VELETA- Via Extraplomos


    Elur bila Andaluziara jaistea ba da marka. Mundu aldrebes batean gaudenez, agian, hurrengo neguan elurra Murtzian aurkituko dugu. 
   Ezingo dut esan Sierra Nevadan zeuden baldintzak onak zirenik, ez, eskiatzeko eskasak ziran. Veleta ipar horman pioletaz trasteatzeko berriz nahiko egokiak zeuden. Pareta interesantea iruditu zait Pico Veleta ipar horma. Ez da oso luzea, inguratze erreza du, eta, haitzaren kalidadea, eskalatzen diren bideetan behintzat, ez da txarra. Extraplomos bidea eskalatu genuen Kepa Eskribanok eta biok. Lehen partea granpoiaz eta pioletez egin genuen, bigarrena berriz katu oinez. 
   Pena izan dut eskiekin trabesatxo bat egin ez izana. Baldintzak oso txarrak ziren, elurra harria modukoa zegoen. 
  Eguraldia primerakoa izan genuenez, eguzkiak ondo berotzen zuen, Granada inguruetan kirol eskaladan aritu ginen ere. Kalidadezko eskola piloa daude. Negu gorrian kamiseta hutsean eskalatzen aritzea oso gustagarria da.
   Zer kontatu diezaizueket “Tapeoari” buruz zuek ez dakizuenik. Aukera ederra da mendian ibili  ondoren,  erlaxatzeko, trago bat hartzen duzun bitartean mokadutxo bat egitea. Giro paregabea dago Granada erdialdeetako tabernetan.
  Gustatu zaigu ingurua eta ziur gaude itzuliko garela. Bideotxo bat muntatu dut eskaladan ateratako imajenekin. Ea gustuko duzuen.