2012(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

PICO VELETA- Via Extraplomos


     Andaluziara elur bila jaistea marka da. Mundu aldrebes batean sartu garenez, agian, hurrengo neguan elurra Murtzian aurkituko dugu. 
   Ezingo dut esan Sierra Nevadan zeuden baldintzak onak zirenik, ez, eskiatzeko eskasak ziran, elurra harria bezain gogorra zegoen. Veleta ipar horman pioletaz trasteatzeko baldintzak berriz nahiko egokiak ziren. Pareta interesantea iruditu zait Pico Veleta ipar horma. Ez da oso luzea, inguratze erreza du eta, haitzaren kalidadea, eskalatzen diren bideetan behintzat, ez da txarra. Extraplomos bidea eskalatu genuen Kepa Escribanok eta biok. Lehen partea granpoiaz eta pioletez egin genuen, bigarrena berriz katu oinez. 
   Pena izan dut eskiekin zeharkalditxo bat egin ez izana. Baldintzak oso txarrak ziren, elurra harria modukoa zegoen. 
  Eguraldia primerakoa izan genuenez, eguzkiak ondo berotzen zuen, Granada inguruetan kirol eskaladan aritu ginen. Kalidadezko eskola piloa daude. Negu gorrian kamiseta hutsean eskalatzen aritzea oso gustagarria da.
  Zer esan dezaket zuek ez dakizuenik "tapeatzeari" buruz? Aukera ederra da mendian ibili  ondoren,  erlaxatzeko, trago bat hartzen duzun bitartean mokadutxo bat egitea. Giro paregabea dago Granada erdialdeetako tabernetan.
  Gustatu zaigu ingurua eta ziur gaude itzuliko garela. Bideotxo bat muntatu dut eskaladan ateratako imajenekin. Ea gustuko duzuen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina