Elur
asko dago oraindik Piriniotan. Zuri daude gailurrak eta bazterrak. Egoera hau,
zenbat elur egon zezakeen, eta bustia egon al zitekeen guk aukeratako bidea, zen Ordesan eskalatzeko zalantza. Zeren,
Montañesa gure asmo posible baten barruan zegoen, hemen arroka lehorra egongo zen, ongi estutzeko aukera
ematen duen bide batekin, Azkenean furgonetaren bolanteak erabaki zuen. Sabiñanigo
bidean, Bieskaserako kruzera iritsi ginenean: - Orduan zer? Bota zuen Eneko
Cesarrek. Bolanteak bat-batean eskuma egin zuen, Arazaz bailara aldera hartuz.
Erabakia egina zegoen, ez zegoen bueltarik.
Urduri nengoen. Gauean apenas egin nuen lo. Egoera hau, normalean, kanpoan nagoenean gertatzen zait, eskalada bidai batetan, konpromezua duen horma edo mendi batetan. Ordesako bide bategatik horrela jartzeak harritzen ninduen.
Nerbioak ez dira sekula lagungarri izan, oker jokatzea ekartzen dute. Guk bi akats txiki egin genituen eskalada hasi aurretik,denbora galtze minimo bat eragin zizkigutenak. Motxila bat ez genuen utzi behar zen tokian, bietako motxila bat gurekin igo genuen soka laguntzaile batez, konturatu ginenerako bidean nahiko goran giñan, bertan utzi genuen. Jaisterakoan bere bila berriro gora joan beharko genuke. Bigarren akatsa, ur botila garaiz ez betetzea izan zen, berriro egin behar izan genuen behera ura hartzera. Txorradak dirudite, baina ez dira,akats txiki hauek urduritasunaren sintomak dira.
Bidearen krokisa, Christian eta Remi liburutikan hartua, guk eginiko bariantearekin
Pareta azpian geundela sentsazio arraro bat izan nuen, nola eskalatzen zen ahaztu ba zitzaidan modukoa, gahi izango nintzen horma kaotiko horretatik igotzeko? galdetzen nion nere buruari. Arroka ukitzearekin, eta niretzako hain naturalak diren mobimentuak egiten hastean,
urduritasunak alde batetara utzi, eta nire gain konfidantza berreskuratu nuen.
Lehen luzean
Bidea oso ona da, Ordesako eskalada gustuko ba duzu behintzat, nire kasua da hori. Enekori ez
zaio hainbeste gustatu, apenas ibilia da haitz kaotiko hauetatik eskalatzen. Baina oso pozik geratu da egindako eskaladarekin. Divina comedia era askean igotzea, 7c-ko luzean azken burilean zintzilikatu behar izan nintzen, plakaren bukaera pasoan, ez nuen ongi ikuskatu pausoa, pittin bat goitik hartu nuen, hegan egitea debekatua nuen, jarduera ona da.
Bigarren luzea
Beheko zatian, 7b-ko tetsuan, galduak ibili giñan. Generaman krokisa gaizki irakurri genuen, eta eskuinetik zeharkatu genuen zati hau, bi luze batean eginez. 7a delikatua izango zen. Unai ere ibilia omen zen inguru hauetatik bueltaka.
Hirugarrena
Ohore bat izan zen guretzako, azken haurreko bileratik zintzilik dagoen kaxako liburuxkan, lagun zaharrekin batera, sinatzea; Xabi Ansa, Josetxo Rodrigez…
Bideari buruz gauza batean ados giñan Eneko eta biok. Gaur egun buril zaharkitu horiek ez
dute zentzurik honelako bide batean. Bileratan batit bat, orain 36 urte sartutako errematxe ziztrin horiek eman dute eman beharrekoa. Eskalatzaileak, Ordesako bide on hau galtzea nahi ez badugu, istripu larriren bat barne, buril hauek berritzeko aukeraren eztabaida hasi beharko dugu.
Gustuetarako
daude eginak koloreak, eta, nahigabean ere, koloreztatzen dugu gure bizitza; alaitasunez,
tristuraz, itsaropenez… koloreak ez dira gizakiaren asmakizun bat, era
naturalean jaso ditugu. Ingurune naturala kolorez beteta dago, animaliek eta
landareek erabiltzen dituzte. Beraien bizitzak, azken finean, kolore premia
du; ehizatzeko, ezkutatzeko, erakartzeko…
Guk,
gizakiak, margoei beste erabilera bat eman diegu, emozionala: Gure arropa
koloreak adierazi dezakete egun horretako egoera animikoa. Enpresa munduan, produktu
komertzial guztiak, koloreak erabiltzen dituzte erosleak erakartzeko. Azken
finean gehiago saltzeko. Ain da sakona koloreen mezua, Politikan ere, koloreak
izugarrizko garrantzia hartu dutela. Alderdi politikoek beraien taldeak kolore
batekin identifikatzen dituzte, hautesle posiblei beren mezua helarazteko, edo,
hobeto engainatzeko:
- Urdinak, estabilidadea adierazten du, konfiantza.
- Gorriak, indarra, determinazioa.
- Laranjak, gorriaren determinazioa eta horiaren fidelkortasuna.
- Moratuak, urdinaren estabilidadea eta gorriaren indarra hartzen ditu.
- Orlegiak, armonia eta aurrera egiteko nahia.
- Kolore anitzekoa, guztiekin prest dago paktatzeko bere interesak defendatuz.
Edonork
ikusi dezake zein talde politikotaz ari diren hizketan koloreak, eta zeinen trukatuak
dauden beraien mezuak.
Gizarteak kolorei egin dion interpretaziorik krudelenak hitz zatar batekin ezegutzen dugu, arrazakearia. Pertsonen larru azal kolorea aitzaki, giza talde batek beste bat zapaldu eta bere nahian
erabil al izan du.
Gizakiaren historian egon daitezken une lotsagarrienak sortu ditu honek, eta tamalez oraindik gertatzen dira.
Luze joan nezakeen gai honi helduta, baina ez da orri xume honen helburua, eskalada da blogga betetzen duena.
Txindokin zabaldu berri dudan bideari Purple Rain izena jartzeak, arraro suertatu dakio batzuei. Betirako desagertu den Prince artistari omenalditxo bat
egiteko izan da. Ez dut asko entzun Minneapolisko abeslaria, sekula ez dut
bere diska bat izan, tabernetan eta irratian entzun izan dut beti. Nire gustuak gehiago
beltz koloretik joan dira, psikodeliaz betetako marroi eta berde itzaliak asko
jota. Abestu bihotzez eta, gustuz, egiten denean, eta bati bat, egindako lan
hori, jendearen miresmena lortu izan badu, hau eta gehiago merezi du
artista batek.
Txindokiko
Fronton pareta da, nire iritziz, mendi honek dituen hormen artean, eskaladarako
espektakularrena. Betidanik erakarri izan ditu eskalatzaileen alegiñak; Fronton
eta fisura diedro bideak 60. hamarkadakoak dira. Ondoren 80. hamarkadan
Directa a Ganimedes zabaldu zen. Hurrengo hamarkadan Hoddkins eta
artifizialean den Escarlata o´lara zabaldu ziren. Azken hau nire bidea denez, barru
eztabaida batetan nabil, bidea librerako jarri edo dagoen moduan utzi.
Zabaldu den azkenengo bidea Purple Rain da.
Bidearen hasierako metroak, bi txapa, Directa a Ganimedes bidearekin elkarbanatzen
du. Purple rain, zuzen segitzen du, nabarmen den arrakala batetik. Bilera bateratua
egiten du Hoddkins bidearekin. Hirugarren luzea, bidea zabaltzeko zentzua eman diona, fronton paretaren eskumako aldetik doa.
Hirugarren bileratik metro batzuk eskumara eginez,
pittin bat berantz, kanal zabalera iritsiko gara. Ondoren, gorantz tirako dugu
ezker paretako haitz sendoa hartuz. Kanaletik metro batzuk egin eta gero, lehen
paraboltean, zailtasunak hasiko dira.
Orokorrean plaka eskalada da hirugarren luze hau. Hasierako kanala uzten dugunean pareta tentera sartzen gara, helduleku txiki eta eskalada pauso teknikoei egin beharko diegu aurre zati honetan. Ondoren, azken paraboletik gora, beste zati batez, arrakala fin bat segitzen du bideak. Sapai bat gaindituz iritsiko gara bilerara.
Bilera hau, laugarrena, ez da oso erosoa.
Diedrotxo batetan egiten da, parabolt baten laguntzaz, ia zintzilik, oinak airean izango ditugu. Laugarren tirada ere oso ederra da. Arrakala segitzen du ezkerrerantz.
Azkenengo metroak, berezitasun propioa duten txindokiko plaka zoragarri batetik
doaz.
Bilera, bosgarrena, Fronton bidearekin batera egiten da. Azkenengo luzea,
oso motza da, hamar metro ditu bakarrik. Plaka eder batetik hasten da, arista zorrotzean bukatuz. Hemen ez dago bilerarik.
Jaisteko, errapelik ez dagoenez, arista bidea segituko dugu buelta
txiki bat eginez, azken bileraraino iritsiko gara. Eskalatakoa destrepatu
ere egin dezakegu. Bosgarren bileratik errapel egingo dugu, Fronton bideko bilerak segituz. Edo bestela, bidea Txindokiko aristan bukatzen denez, honek dituen jaisteko aukera guztiak erabili genezake.
Argazkiak Javier Miralles
Nik Txuma Murugarren abeslariaren Borisena kanta "Purpura" kolorezkoa sumatzen dut. Abesti hau aukeratu dut Purple Rain bidea apaintzeko, gozatu ¡¡¡