Aspaldi ez nituen sentsazioak berpiztu ditut berriro. Gavarnien gertatu zait. Garai
batetan, gaur egungo teknologia ez zegoela, informazio eskasekin abiatzen
ginen mendira gure abenturatxoen bila; Gavarnie zirkuko ur
jauzi izoztuetara, adibidez. Askotan eguraldi kaxkarrak zapuzten zizkigun gure ametsak eta hor
ibiltzen ginen zer egin jakin gabe bueltaka, norabiderik gabe. Nik gaizki eraman izan
dut beti egoera horiek, bai orduan eta bai orain. Eta, nola bururatu zitzaigun eguraldi txarra egin behar zuela jakinda Gavarnieruntz tiratzea? Ba, bi arrazoigatik: lehena laguntasuna gaitik, ez bai genuen Chema eta biok elkarrekin beste izotz irtera bat egiteko aukera izango. Eta bigarrena, Unaik Mendiak Gavanien utzitako arrastoak liluratu
egiten nautelako, eta askotan handitasun ametsak arrazoiaren aurretik jartzen ditut. Gainera, Chemari prest zegoen Iruñako eskalatzaile apartaren bide gogor bat nirekin saiatzeko.
Gauza da, gau osoa euritan egon zela eta iratzargailuak jo zuenean euritan segitzen zuela. Goizean izan zuen atertzeko esker ona, baina, ordurako
berandu zen, kaltea egina zegoen, nire eskalada perfektuaren ametsatik esnatu beste aukerarik ez nuen izan.
Peña Montañesa ez zegoen bere egoera hoberenean, euri dexente egina zegoen paraje hauetan ere, baina, behintzat, haitza zen eta ez izotz kaxkarra. Eguraldi iragarpenak goizean eskalada ederrekin amesten uzten zuen, arratsalderako berriz giroa okertu eta euria aurreikusten zuten. Aukera honek konbentzitu zigun.
Chema hirugarren luzean |
Oncinsera errepidez igotzen ari ginela eskalada batzuk baztertzen joan ginen. Larunbata zen, goizeko lehen ordua. Gaueko zaparradek pareta bustia utzia zuten. Suertez, nik proposatutako bideak lehorrak ziruditen; Grand Course eta Super Energi. Chemak amore eman behar izan zuen nire proposamenari, berak aukeratutako bideak ibilgaitzak zeuden.
Laugarren luzea
Goiz genbiltzan, taberna itxia zegoen oraindik, beraz, krokis gabe
joan beharko genuen. Ez dakit inoiz probatu dezuten, krokis gabe bide bat eskalatzearena, baina honek ere ba du bere xarma. Bi bideetako zein eskalatu garbi izan gabe, elkarren ondoan daude, gertuen zegoenaren azpira eraman gintuzten gure oinek, Grand Course.
Bustia zegoen lehen luzea, eta, asko saiatu
behar izan nuen bertatik igotzeko. Lehen bilera egiten den kanpatxoan geundela konturatu giñan hurrengo zatia, desplomea, ez zegoela igotzeko moduan, eta, garrantzitsuena, sabai baten azpian zapelatza kabia zegoela egina, kumeak eta guzti. Automatikoki Super Energira
tiratu genuen bigarren luzea egiteko.
Laugarrena goitik
Gustatu zait bidea, bi luze
ikusgarri dituela deritzot. Orokorrean fortzatu xamarra iruditu zait trazatua.
Nire iritzia da zabaldu dutenak zailtasunaren bila joan direla egoera ez
atsegin batzuk sortuz. Paraboltak, behetik iriki izan balute egongo ez liratekeen lekuetan jarri dituzte. Eskalatzailea zailtasunera derrigortu nahi izan dute, edertasuna kontutan hartu gabe. Bai lortu dutela pasarte
batzuetan, eskalada mugimendu ederrak daude, baina, orokorrean, honek, gazi gozo zaporea utzi nau, hain horma bikainari askoz gehiago atera dakioke. Graduen kontuetan ez nahiz luzatuko, bai iruditu
zaigu goitik jota daudela.
Seigarren luzea
Dena ez zen soilik eskalada izan inprobisazioz
beteriko bidai honetan. Sorpresa atsegina izan zen Laespuñako herrian
Valladolizeko Agustiñekin topo egitea. Edo, larunbata gauean, Cecile eta
Nachoren etxean izan genuen afari ederra. Gauza guzti hauek bidaietan gertatzen
dira, hori bai, bilatu beharra daude.
Zazpigarrena
Zazpigarrena
Desnivelen behintzat, behetik zabaldua dagoela jartzen du:
ErantzunEzabatuhttp://desnivel.com/escalada-roca/apertura-de-super-energy-420-m-8a-en-la-pena-montanesa
ez dut ori dudan jartzen, pasarte batzuetan baiezkoa eman arren.
ErantzunEzabatu