Atzo urtarrilak 11 ostirala, Berberanako paretan dagoen "Animal Caliente" bidean, eskalatu
nuen nire biziko largurik politenetarikoa. Hirugarren tiradaz ari natzaizue. Horrelako plakak
kirol eskaladan askotan eskalatu izan ditut, baina, tamalez, eskalatu eta berehala
ahazten zaizkit, kontsumoko edozein tresna bezala, behin erabili eta bota
egiten ditugu zakarretara. Kasu honetan ez da horrela; saiatu beharra dago, asko pentsatu, pasua nondik hartu ez da argi ikusten, ez bai dago magnesio arrastorik bidea adierazteko. Seguruak ongi kokatu beharra daude ia material finkorik ez dagoelako. Eta azaldu dudan guzti hori eginda luze aparta hau kateatzea lortzen badugu, itxaroten gaituen saria aparta da,
lagunaren bosteko beroa. Ez dut uste momentu horiek ahaztuko ditudanik. Bide paregabe honetan soka kidea Aitzol Doyharzabal Ibarratarra izan dut.
Lau luze ditu "Animal Caliente" bideak. Aipatu dudan hirugarren tiradatik aparte, besteak ez dira beste munduko gauza. Baina
orokorrean bidea ona da, oso ongi zabaldua. Hau eskalatzaile xume baten iritzia besterik ez da.
Bidearen hasiera
Lehen largoa
Aitzol lehen largoan
Bilerara iristen
Aitzol bigarren largoan
Hirugarren tiradan
Hirugarrena
Hirugarrenean
Aitzol hirugarrena bukatzen
Laugarrena bukatzen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina