2011(e)ko urtarrilaren 15(a), larunbata

RIGLOS - VIA DEL PAJARO

   

   Auñamendiak baldintza horietan ikusteak, elurra kohesiorik gabe, azukarra bezain aske, penagarria egin zitzaidan. Bi mila metrotara nengoen eta euri mehea ari zuen. Eguraldi iragarpenak ez zuen hori esaten, nik behintzat ez nuen horrela ulertu. Grisa zegoen eguna, laino fin itxiak estaltzen zuen Lenito mendiaren ipar pareta. Denbora neraman pareta honetan korridore bat eskalatzeko asmotan, "El sentido de las ultimas cosas", Oscar Acinek eta Nuria Diacek zabaldutako kanala, 90eko hamarkadaren bukaeran igo zuten. 
   Tramankulo guztiekin pareta azpira igo nintzen kanala hasten den punturaino, eskalatzen hasi nintzen ere. Nabarmena zen, baina egiaztatu beharra nuen, pioletet eta kranpoiekin izotzean kolpatu, baldintzak ez ziran onak eskalada burutzeko. Penaz atzera egin nuen.

   Pirinioak ez ba daude egoera onean, zer egin hurrengo egunean? Hori nire dilema. Beti geratuko zaigu Riglos. Askotan izan da horrela, eta, izango da B planen aukera. Beraz Mailoetara joatera erabaki nuen.
  Arratseko azken orduan iritsi nintzen herri bitxi horretara, egunaren azken argiak horma tenteak sugar kolore gorriaz margotzen duenean, une magikoa da hori. Momentu horretan pentsatu nuen "La via del pajaro" berriro eskalatzea, oraingo honetan ere bakarka. Lehen aldian, orain bi urte izango zen, ikaragarri gustatu zitzaidan esperientzia. Bide mitiko honek Pisoneko hormarik ikusgarriena zeharkatzen du. Gaur egun errekipatua dago, buril zaharrak zeunden tokian paraboltak sartu dira, bilerak hobetuak daude ere.
  Bide hau bere garaian oso famatua izan zen. Fernando Cobosen balentria izan zen lehen igoera. Urte asko dira Manu Beriainekin batera bidea igotzen saiatu nintzela, Fernandok ireki eta urte gutxira, errepikapen apur batzuk besterik ez zituen. Lehen luzea eskalatzen ari nintzela, zorigaiztoko harri bat aska zitzaidan eta Manuri hankan eman zion. Eskalada bertan behera utzi behar izan genuen.


  Bideak antzinako sutsua mantentzen du oraindik, ez da bere aldamenetan, edo, Viseran zabaldu berri diren horien bezalakoa, tirada luze eta zuzenak dituztenak. Hemen nabaria da behetikan zabaldua izan zela bidea, alde batetik bestera doa horman zehar bide xamurrena bilatzen. Nabigatze honek soken errozamendua sortzen du, beraz tirada motzak egin beharra daude. Bakarka eskalatzen duzunean hau ez da gertatzen, errozamendua ez da existitzen, estilo honetak bai elkartu daitezke luzeak. 


  Nire iritziz eskalada exigentea da "La via del Pajaro", zailtasun teknikoa handia ez izan arren, 6c, konpromisoa dago. Tramu oso luzeak daude segurutik segurura. Gainera tarteka agertzen doazen haitz zubietako kordinoak aldatzea eskatzen dute, haien itxura zahartuak esaten digu ez direla erorketa bat geldiarazteko gai izango.



                                 Gustura gelditu nintzan eskaladarekin, era bat gomendagarria da.   














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina