Eskalada bidai bat oso ona moduan sailkatzeko, nire iritziz, hiru baldintza bete behar ditu: Lehena, burututako igoerek helburuen barruan egon behar dute. Bigarrena, laguntasuna eta umore ona egunerokoak izan behar dira. Eta azkenik, hirugarrena, denak onik bueltatu behar dugu etxera. Kandersteg-ra eginiko bidaia oso ona izan da.
Oeschinenwald sektorea |
Kandersteg leku berri bat zen guretzako, ez Chema, ez
Bridwell, ezta nik ere, hirukote honek osatzen zuen taldea, egonak ginen izotz eskaladarako paradisu
horretan. Bergamon hasi genuen
bidaia, Italia iparrean dagoen hiria da hau, Milanotik gertu, hor elkartu bai ginen hirurok. Chema
eta Bridwell Madriletik hegan egin zuten, ni berriz Santandertik
atera nintzen, Ryan air hegazkin konpañiak duen ohiko hegaldian. Bergamon kotxea
alokatu genuen eta Suizaruntz abiatu ginen. Bi aukera genituen kanderstegera
iristeko. Luzeena baina gauez seguruena; Como herritik Suitzako muga pasa eta autopistaz Luzern arte joan, ondoren Interlakenera jaisteko. Motzena, baina, ezagutu
gabe zalantzak sortzen zizkiguna; Isellen Suitzako muga pasa, kotxea tren
batetan sartu eta Brig herrira joan. Berriro kotxea gidatzen Goppensteinera
igo, eta herri horretan bigarren aldiz kotxea trenean sartuz Kandersteineraino
iritsi. Joateko bide luzeena hartu genuen, bueltakoan berriz,
bigarren aukera erabili genuen.
Bridwell Pingu bidean |
Etxetik lo egiteko lekua erreserbatua generaman, Gemmi Lodge deitzen den hotela. Pertsonako hemeretzi euro egunean ordainduta: hirurentzako gela, buffet erako gosaria eta sukalde librea genuen. Ongi dago lekua, gustora egon ginen.
Eguraldi ona iragarria zegoen aste osorako. Tenperatura altuak hasieran, gero pixkanaka jaisten joango zirela zioten.
Suitza sartu orduko paisaia aldatu zen, dena zuri zegoen, zelaiak, basoak, etxeak. Kanderstegea iritsi ginenean aho zabalik geratu ginen ere, Suizako neguko argazki tipikoa zen Kandersteg, erromantikoa, egurrezko etxolak elurturiko paisaiean, atzean mendi izugarriekin. Baina, bazegoen detaile bat argazki horretan berezia egiten zuena leku hau; herri osoa izotz jauziez inguratua zegoen.
Chemita Rattenpissor bidean |
Lehen egunean, bidaiaren nekea zela eta, pittin bat berandu ibili ginen. Oeschinenwald sektorean eskalatu genuen Pingu III/IV+ 150m eta Rattenpissor III/IV+ 90m. Gertutasunarengatik aukeratu genuen leku hau, kotxetik 15 minututara dago.
Rubezalh bidea Bridwell Rubezalh bidean |
Bigarren egunean Staubbach sektorean, Rubezahl IV/6 215m eskalatu genuen. Izugarria izan zen igoera, oso teknikoa bigarren luzeko azaloreak pasatzea. Asko bete gintuen izotz jauzi honek.
Blue Magic bidea Chemita Blue Magic bidean |
Hurrengo eguna deskantsu moduan hartu genuen, Eiger eta Interlaken bisitatzera jaitsi ginen. Laugarren egunean berriro Staubbach bisita genuen, Blue magic IV/5+ 180m bidea eskalatzeko. Zoragarria.
Crack baby bidea Chemita Crack baby bidean Crack baby bidea Crack baby |
Azken eguneko eskaladarako Breitwangflue pareta utzi genuen, Crack baby IV/6 350m izotz jauzi mitikoaren eskalada. Dena eman genuen izotz jauzi hau igotzeko. Alpeetako harri bitxi bat da. Horixe izan zen gure izotz-eskaladako bidaiaren gailurra, egindako ahaleginaren saria, oso pozik eta harro geunden amildegi izoztu hau gurea egin genuelako, muturreko esperientzia izan baitzen.
Nekatuak eta pozik geunden, ahalik eta gehien estutu genuen bidai astea, dena ongi atera zen. Leku zoragarri bat aurkitu genuen izotz eskaladan aritzeko. Berriro bueltatzeko asmoarekin agurtu ginen Gemmi lodgeko nagusiaz.
Aupa Mikel!
ErantzunEzabatuZORIONAK..... sekulako izotz jausiak eskalatu duzue!! oso itxura ona daukate sektore guztiak... beste urte baterako utzi beharko dugu bisitatzoren bat leku polit honetara!!!
Ondo ibili ta segi horrela!!
besarkada bero bat!!
Hola Mikel!!!
ErantzunEzabatuPrimero de todo felicidades por la actividad, aunque no pillo el euskera, con las fotos uno se hace la idea del espectáculo!Estoy buscando info de kandersteg ( sobretodo donde encontrar piadas con condiciones actuales)para semana que viene y no he encontrado nada.
Sabes donde puedo buscar?
Gràcies i salutacions desde Barcelona.