Ez zen izan mendi buelta hau nire lehen asmoa, ordu batzuk lehenago, goizeko bostetan, altxatu nintzan Peña Telera ipar paretan Soledad bidea eskalatzeko asmoz, Fredi Parera eta Antonio Garcia Picazo zabaldutako bidea.
Soledad bidea, aipatu dudan bezala, Peña Telera ipar paretan dago, diedro Serenidad bidearen ezkerretara. Igoak dauzkat horma hotz honetan soledad bidearen ondoan dauden beste bideak, Diedro Norte eta Diedro Serenidad. Bi bide hauek Soledad eskalatzeko asmoa nuen teknika berdinean igo nituen, bakarka. Neguko baldintzetan ere eskalatua dut pareta izugarri hau, Rabada- Navarro bidea segituz izan zen Gasteizko Natxo Fenandezekin batera.
Gauaren bakardadean, frontalaren argipean nindoala, zalantzak hasi zitzaizkidan burua kolpatzen. Ez nindoan eroso, dudak sekula ez dira lagun onak izan honelako mobidetan. Banekien zer aurkitu behar nuen, eta honek, nagikeria ematen zidan.
Eskalada materialez ondo nindoan. Zalantzak bati bat harriaren kalidadearen gaitik zetozen, edo zer motako bilerak jar nezaken, kolpatzen zidan murmuina. Bakarka eskalatzen denean, soka bileran lotu egiten da, bai aurrera egiteko, edo, rapel bitartez materialea errekuperatzeko. Honek suposatzen du bilerak egokiak behar dutela izan. Krokisak ez zuen ezer zehazten, marra bakan batzuk besterik ez ziran agertzen, zailtasunarekin batera. Beraz, Gran Diagonaleko aldapan gora nenbilenean buelta hartu nuen, eta ez zen inungo dramarik izan, alderantziz, askatasuna izan zen nire buruarentzat. Lasai beherantz hasi nintzenean, egoera berriaz disfrutatzen nindoan. Eguna non pasatu behar nuen pentsatzea zen orain nire buru haustea.
Panticosako Banearioan nengoen goizeko zortzi erdietan. Pico de los Infiernos 3.073 m mendira igotzeko asmotan. Motxila errez mugitzen dut oraingoan, bizkarrak eta oinek gustura hartzen dute motxila arina. Eskaladako ekipoak asko pisatzen du, eta, askotan ezin izaten dugu gozatu ibilaldiaz.
Bachimañako ibona iristen ari nintzela pareja batekin egin nuen topo. Motxila astun batzuk zeramatzaten sorbaldara iltzatuak. Pico de los Infiernos igo nahi zuten. Ibon de Pondiellos-en gaua pasa, eta hurrengo egunean Garmo Negro 3.051 m igo. Ondoren Panticosako Balnearioa jeitsi. Beraiek agurtu eta gero, gorantz nindoala, aukera hori interesgarria iruditu zitzaidan. Entzuna nuen trabesi honetaz, eta orain aukera suertatu zitzaidan burutzeko.
Ibones Azulesera iristean, bakarka zihoan beste mendizale batekin egin nuen topo. Edadetua zen hau, erretiroa aspaldi disfrutatzen ari zenareren itxura zuen, atzerritara zen. Tebarrayko ibona ikusi nahi zuela esan zidan.
Pico de los Infiernos azken maldetan nekea sumatzen hasi nintzan, hiru mila metroetan gorputza presioaren eskasia nabaritzen haste homen da. Nireak bai behintzat. Gailurrean mokadutxo bat egin nuen bistak disfrutatzen nituen bitartean. Han urrunean, itzaletan, Peña Telerako ipar pareta zegoen. Ezin dut uka amorru pixka bat sentitu nuela, baina, garrantzitsuena disfrutatzea da, eta nik Pirineismoa egiten gozatu egiten dut.
Berehala martxan nintzen berriro. Infiernos punta guztiak zeharkatu eta Pondielloseko ibonetara jaitsi nintzen. Lepora iristear nengoela, Garmo Negroko puntan bi mendizaleen figura ikusi nituen.
Garmo Negrorako trepadatxoa erakargarria egin zitzaidan. Bati bat azkeneko zatian granitoa dagoelako. Nik granitozko arestetan ibiltzea gustuko dut. Eguerdiko ordu biak ziran gailurrera iritsi nintzenerako, Pantikosako balnearioa nire azpian zegoen, mila eta laurehun metro beherago. Ezaguna dut jaitsiera hau, hankak apurtzen dituen horietakoa da. Xamurragoa izaten da neguan eskiak jantzita, orduan bai gozatzen dugula aldapa latz honetaz.
Laurak pasatxo zirela nintzen berriro furgonetan. Guztira ia zortzi orduko buelta izan zen.

Ibones de Pondiellos eta Garmo Negro
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina