Leku guztiei iristen zaie unea, denboran aktibo egotea da kuestioa. Arrazoi batengatik, egun batean bertara joaten zara eta inguru hori ezagutzen duzu, ezagutu nahi genituen lekuen zerrendatik ezabatuz. Eta liluratuta geratzen zara, ingurune naturalaren edertasunaz harrapatuta. Ogoñoren kasuan ere horrela izan da. Familia izan dudan arte, eta, asteburua pasatzeko denen gustuko leku baten beharra sufritu arte, ez nuen leku paregabe hau ezagutzeko abagunea izan.
Nire gustuko lekuek, eskalatzeko aukera behar dute izan. Etxekoak berriz hondartza soil batekin konformatzen dira. Beraz, zer gauza ederra denak pozik eta gustura ikustea. Zoritxarrez, jende asko gure behar berberekin dabil, eta horrek apur bat asaldatzen du paradisua.
Larunbat goizean eguzki kiskalgarriaren pean hondartzan egon ondoren, intsolazio baten puntuan, arratseko azken orduan, Keparekin ogoñoaren paretara joan nintzen, eta orain bai, benetako beroa pasatzera. Arratseko seiak ziran eta oraindik eguzkiak erre egiten zuen. "Errausketarik Ez" bidea eskalatzeko asmotan rapelatu genuen "Josu Garcia" bidetik. Sokatik zintzilik nengoela, flipatzen nindoan parajearen edertasuna gaitik. Itsasoa eta haitzaren arteko kontrastea, eguzkiaren azken orduko argitasunarekin nabarmendua, sinets ezinezko momentuak sortzen ditu.
Ederra benetan lekua Errausketarik ez bigarren luzea |
Errausterik ez bidea polita iruditu zitzaidan, ondo egiten da. Patxi eta Mikelen opari bat eskalatzaile guztientzako.
Igande goizean, lehen orduan, pareta azpian geunden berriro. Ez genuen nahi aurreko egunean bezala eguzkitan kixkaldu. Egun handia zen ura, nik katu oinak estreinatzen nituen, eta ez zen gutxiagorako, dena beharko nuen, Keparekin nindoan berak zabaldutako "Heriotzaren Semeak" bidera. Lau urte kosta zitzaion bidea bere gustura uztea. Igoera gutxi ditu. Unaiek estreinatu omen zuen bere klase paregabea erakutsiz. Erlantzek ere heldu omen ditu regleta mingarri horiek. Hurrengoak zerrendan gu ginen.
Heriotzaren semeak lehen luzea |
Asko gusta zait bidea, naiz eta hirugarren luzea enkaderatzerik ezin izan. Nik zailtasun hauek proposatuko nituzke luze bakoitzeko. Lehen luzea 7b “vidilla” izango zen. Bigarrenari 7a+ emango nion. Tirada hau bigarrenez eta motxila txiki batekin egin nuen. Hirugarrena gogorra iruditu zitzaidan. Helduleku edo hanka asko markatu eta garbitu gabeak zeuden. Nik 7b+ on bat bezala proposatzen dut. Baina berriro diot ez nuela enkadenatzea lortu. Laugarrena 6b+ izango da. Orokorrean bide paregabe bat, betea uzten dizuen horietakoa. Ez nuen besterik espero Keparengatik.
Heriotzaren semeak bigarren luzea
Heriotzaren semeak hirugarren luzea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina