Zakur bat izan
nahi dut; zintzoa, leiala, maitagarria.
Zakur bat izan
nahi dut; laguna dudan hori, mendi bideetan zehar,
kexurik gabe jarraitzeko.
Zakur bat izan
nahi dut; horma azpietako egonaldi luze, eta, deserosoetan, zaunka egin gabe itxaroteko.
Zakur bat izan
nahi dut; nekez astunak izango diren txangoen amaieran, mendiko botak
eranzterakoan, izerdiz blai egongo diren galtzerdi lohituak kentzerakoan, oin
urratuak miazteko.
Zakur bat izan
nahi dut; Izar den bezalakoa izateko.
Eskalada horma
batera iristeko “canal de la Betiquera” bezain bide okerragorik ez dut sekula
ezagutu. Zaletasun zentzugabe honetan daramazkidan hogei ta hamar urte luze
hauetan, gerturatze batzuk eginak ditut, eta, honelakorik ez dut sekula bizi; luzea, malkartsua. Bi, edo, hirutan motxila kentzea beharrezkoa izango dugu
aurrera segitu ahal izateko. Bidea ikusezina suertatzen da une askotan, Ezpel
zuhaixka adarrez itxia dago, arresi orlegi bat da.
Baina, faixa basen
bukatzen da festa, hemen, ezpel zuhaitz artesi itxi batek moztuko digu bidea,
eta, aurrera segitzea lan neketsua bihurtuko da.
Betiquera
kanalaren hasiera iristen garenean, gure gainean, libro abierto horma ezkutua
agertzen da, eskalada bide zoragarri batzuen jolas leku dugu hau. Eta, lehen
oztopo serioarekin egingo dugu topo hemen, hamar metrotako pareta tentea. Soka
bat dago kokatua, era seguruan igo ahal izateko. Motxilak kentzea komeni izaten
da, eta, oztopoa gainditu ondoren sokaz igotzea.
Ez da
kalbarioa bukatu, erdi bidean gaude oraindik. Kanala aurrera doa,
pareta erraldoien itzalean, ehun metro pasa dituzten horma gainditu ezinen
azpitik. Ahal dugun bezala, kanal domina ezin honi metroak irabazten joango
gara; oinez batzuetan, lau hankatan bestetan. Puntu honetan, harri artean
lurperatua, aurkitu genuen guda zibileko proiektil bat. Han dago oraindik,
Espainiako historia garratzaren testigu.
Azkenean, “canal de la Betiquera” utziko dugu bere kaosean aurrera segi dezan, eta, guk, ezkerretara tiratuko dugu, “Punta Sola” eki horma ederraren azpira. Ahalegina izugarria izan da, baina, pena merezi izan du, gure gainean altxatzen den hormak kalitate izugarria dauka.
Albert Salvadok, Marc Vilaplanarekin batera, "Serial driller" bidea zabaldua dute Punta ikusgarri honetara ere, bi eskalatzaile kataluniar hauen bidea orratzaren hegoaldetik doa.
Beste hiru bideak; "Maqui", "No es lugar para perros", eta, "El diedro del chisquero", Chema eta biok zabaldutakoak dira, Punta Solaren eki horman, azken biak idazten ari naizen egonaldi honetan.
Eskalatzaile Madrildar apartak eta nik egin genuen lehen saiakera, orain urte batzuk izan zen. Gogoratzen dut, Olatz prestatu zela zama igotzen laguntzeko, asko estimatu genuen eskuzabaltasuna izan zen hau eta, "Maqui" bidea zabaltzea lortu genuen.
Oraingo egonaldian bi bide zabaldu ditugu, “no es lugar para perros”, eta, “el diedro del chisquero”.
Izen xelebre
hauek ba dute arrazoi bat. Lehenak, Izar zakurrari egiten dio aipamena, gurekin
batera bizi izan zuen abentura hau. Bigarrenak, berriz, gure buru
ahazkorrari egiten dio aipu; afaria, eta, gosaria, hotzak jan behar izan genituen
ohikoak ditugun despitengatik.
Bitxikeria bezala, "Diedro del chisquero" bidea, punta Solatik kanpo geratzen da, pitzadura ikusgarri batek banatzen ditu
bi horma eder hauek. Pareta honek ez du izenik, eta, lehen bidea denez, “pared
del guerrillero” bezala izendatzea ausartu gara.
Chemari eta
niri eskalada estilo batek elkartzen gaitu, bide garbiak, parabolt gutxikoak.
Horretarako, eskalada mota hau egiteko, nabarmenak diren marrak bilatzen ditugu;
arrakalak gehienetan, honek seguruak kokatzeko aukera ziurtatzen du. Baina, garai
hauetan, horrelako baldintzak betetzen dituzten lineak bilatzea zaila da,
gehienak eskalatuak daude dagoeneko. Beraz, esplorazioa eskatzen du honek,
hurbiltze luzeak gehienetan.
Harro gaude
bide hauetaz. Nahiz eta altuera gutxikoak izan, kalitate handia dute hiru bide
hauek. Guri behintzat, gure harri egarria asetzea lortu dute, eta ez da gutxi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina