Dos hermanas- Bi haizpe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Dos hermanas- Bi haizpe etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

BI HAIZPE - Neguko bidea


Haitz handia neguko egun triste batetan

                                                       
                                                       !!! Hey Olentzero ¡¡¡
                                                         Te quedas en paro
                                                                  en Enero
   Zailak daude gauzak. Lan erreforma indarrean sartu zutenetik, ez da inor salbatzen. Gure ikazkin mirestua barne.
                                                        !!! Hey Olentzero ¡¡¡
                                                       Baltasar lo hace por
                                                           menos dinero
   Prekariedadeak hori dakar, gizartearen balore galerak. Beti egongo da norbait, mila arrazoien gaitik, bere burua saltzeko prest.
                                                     !!! Hey Olentzero ¡¡¡
                                                        Tendrás que ir
                                                         al extranjero
   Tamalez beste erremediorik ez du izango gure baso-mutilak. Kurrikulunarekin Alemania aldera joan beharko du, han Eguberrietako opari asuntoa hobe omen dago.


Bidea non hasten den adierazten duen ikurra

   Ez dut gauza handirik esango Neguko Bideari buruz. Ikusi dudanez maiz errepikatzen da. Gainera, interneten, informazio dezente agertzen da ere. Gustatu zait bidea. Orratz handiko hego pareta zeharkatzen du lerroak, beti haitz sanoa bilatzen. Baita lortu ere. Estimatzen dira honelako bideak Euskal herrian, non, pittin bat estutu beharra duzun burua bideak sortzeko.
   Nire aldetik “txapo”, bidea ehuneko ehun gomendagarria.


Erreka zeharkatzea asko aldatu da zubi berriarekin


Olentzero, Irurtzungo bi haizpetan, gabonetako estresa kentzen

 Bertsoak Santiago Delgado y los Runaway Lovers-enak dira 





  


 



2012(e)ko irailaren 17(a), astelehena

PLAZAOLA - BIAHIZPA ( Andoaindik Irurtzuna bizikletaz eskalatzera )


Otietan, hasi aurretik


    Errediooo !!! Euskaldunago sentitzen naiz gaur. RH- kiskaltzen daukat. Hau genetikoa behar du izan. Bestela nola esplikatu hain setati izatea. 
   Batek behin Azpeitiako plazatik butano botila bizkarrean hartu eta Ernio mendi puntara igo zuen, zamak lurra ikuitu gabe noski. Beste batek, 24 orduetan txindoki punta hamaika aldiz igo eta jaitsi zuen, ia izerdirik atera gabe hau ere. Bada gure artean ehun millaren proba motz geratzen zaionik, berrehun millara arte segitzeko kapaz izango litzatekeena. 
   Nik ere parte hartu nahi dut euskal egoskorkeri rankinean, modu apalean noski, ezin nahiz konpara atleta hauekin. Nerea beste gauza bat da, baina, hori bai, burugogorkerian burugogorrena.


Biahizpetara iristen




Andoaindik bizikletaz Irurtzuna eskalatzera

   Ez da ohikoa eskalatzera joateko txirrindua erabiltzea, are gutxiago kotxea hormaetatik minutu batera uzteko aukera izanik. Nik ordea askotan erabili dudan garraio mota da txirrindua. Plazerragaitik batzuetan, eskalada eguna hobetzeko ideiaz, edo, beharrez, familiarekin furgonetaz egiten ditudan irteretan bezala, goizeko lehen orduan denak goxo goxo lo daudela, nik nere bizikletan eskalada trastoak hartzen ditut eta joaten naiz nire saioa egitera.

Ahizpa handiaren hego pareta


   Eduardo Martinez del Pison Geografian katedradunak idatzitako ausnarketa batetan zioen; "Alpinistak mendiak eta hormak geroz eta gertugo ditugu, eta hori gure kalterako da, egin behar izaten ez dugun inguratzean asko galtzen dugu, urrun dagoen mendia beti izango da erronka handiagoa, eta hori da gure kirolaren funtsa". Zergaitik ez hasi etxeko mendiak urruntzen?


Karnaza bidearen hasiera


    Kontatu nahi dizuedan egitaldia, Andoaingo Otieta parkean hasi zen. Plazaola tren zaharraren bidetik abiatu nintzen txirrinduan goizeko bederatzietan, Irurtzungo haitzak nituen helburu. Txirrindu parrillan motxila bat neraman lotua, jana eta eskalada materialez betea.
   Gustora hasi nintzen udaberriko goiz fresko eta garbian pedalei eragiten, irriki nengoen abentura honi forma emateko.

Karnaza bigarren largoa


   Lehen atsedena Lehitza herrira iritsi nintzenean egin nuen, bide baztarrean geratu nintzen ura eta jan pixka bat hartzera. Ziur nago ordua telefonoan kontsultatu nuela, ez dut baina gogoratzen, ez bai du garrantzirik, hau ez zen denboraren krontra doan erronka bat.
   Lekunberri herrian egin nuen bigarren geldialdia, gustu handiz hartu nuen kafesnea eta gosez jan nuen gozoa, geltoki zaharreko tabernan izan zen. Nafarroako herri eder honetan bukatzen da Plazaola trenbide zaharraren zatirik ikusgarriena. Andoaindik honuntzako bidea ikaragarri ederra da; Leitzaran erreka harana, zuhaitz miresgarriz betetako baso ezeak, gaua bezain ilunak diren tunelak.

Caballe bidearen bostgarrena


     Lekunberrin  errepide normala hartu nuen, tren zarraren bidea berreskuratzen ari dira oraindik eta urte gutxi barru Iruñara iritsiko omen da bide berde hau.
   Irurtzuna iristen ari nintzela errepidean geratu nintzen aho zabalik, nire begi aurrean ahizpa handiaren horma tentea nuen, besteetan baino handiagoa azaltzen zitzaidan, heleazina. 
   Bizikleta bide ondoko zulo batetan izkutatu nuen eta pareta gerturatzen hasi nintzen, erronkaren bigarren zatiarekin hasi behar nuen, eskalada. Nire asmoa Karnaza bidetik hasi eta Cabelle bidearekin konbinatuz ahizpa handiko puntara iristea zen.

Caballe bidearen zazpigarrena


   Gustura hasi nintzen haitzean gora, paretari metroak irabazten nion einean hobeto sentitzen nintzan, lasaiago. Hau ez zen ohiko eskalada bat, ez nituen bide hau egiteko normalean erabiliko nituzken materialak eraman, erronka hau burutzeko ezin nuen zama asko garraiatu, beraz, igoeraren zati gehienak babesik gabe egin nituen.
   Ahizpa handiaren haitz punta zorrotza zapaldu nuenean gustura sentitu nintzan nere buruarekin, harro egindakoarekin. Denbora gutxi egon nintzan sentsazio hori dastatzen, Andoinera bueltatu behar nintzan, han bukatzen zen bidaia, eta, itzulera luzea izango zela banekien.
   Lekunberrin, geltoki zaharreko kafetegian, ospatu neun nire zoriona, zerbeza kaña eta bokata jan nituen plazer handiz. Hemendik Andoain arteko bidea oso jasangarria egin zitzidan, tripa bete ondoren presa guztiak ezabatu bai nituen.
   Oraindik egun argi dexente zegoela iritsi nintzen Otietara. Baina, aitortu beharra daukat ezin dudala Euskaldun nortasuna hain harro eraman. ¡¡¡ nekatua iritsi nintzen !!!



Ahizpa handiaren gailurrean. Bidaiaren erdia egina neukan.