Lasaitasuna gauza handia da. Betiko esaera
zahar bat dugu hau. Denok saiatzen gera bake momentuak bilatzen.
Nola ulertzen dugun lasai egotearen unea da diferentzia.
Batzuentzat lasai egotea tripa zorrian egotea da, golperik eman
gabe, telebista aurrean etzanda adibidez. Beste batzuek jende
aglomerazioetatik at egotearekin ulertzen dute lasaitasuna, bakardadean edo koadrilan,
baina beti giro apal batean.
Mendia izan da betidanik azken lasaitasun mota hau bilatzeko leku aparta. Baina hemen ere ba dira ezberdintasunak: Batzuek mendira joatearekin bakarrik ez dugu sosegu hori bilatzen. Ahuntzak bezala oiko bidetik at joan behar izaten dugu, biderik ez dauden lekuetara, eta orduan bai aurkitzen dugu askatasuna, jende multzo andanak gure azpian ditugularik. Konplikatuak gera gizakiak, hain sinple den mundu honetan.

Gorokarasta, Lizarrusti aterpetxe gaineko pareta, asko begiratu dugu azken urte hauetan. Kirol eskalada egiten
den sektoreetara joateko ondotik pasa behar izaten dugu. Ez da pareta nabarmen bat, bide on bat ateratzeko ongi ikuskatu behar duzu, era horretara, kalitatezko haitza
topa dezakezu, eta egon badago.
Horma pittin bat etzana da, eta honek eskalada errazten du. Nire ustez, leku ezin hobea dugu mendi eskaladan aritzeko eta trebatzeko.
Jendetza guztiaren gainetik bidearen hasiera kotxetik bost minutura dago, Lareo urtegira doan bidearen alboan. Jaitsiera oinez egitea gomendatzen dut, paisaia zoragarria da. Horretarako, Gorokarasta gailurrean gaudela, Alleko basora jeitsiko gara, inguru karstiko paregabe bat da hau, Agiña zuhaitz ederrak ikusi daitezke hemen. Pagadian, Alleko ibilbidearenkin topo egiten dugunean, Lizarrusti aterpetxe norabidea hartu beharko dugu. Hemen bi aukera ditugu kotxera bueltatzeko; ibilbidea aterpetxeraino segitu, edo aterpe gaineko begiratokira joan eta ferrata bidetik jaitsi, gustuen arabera. Hamar minututan beheran izango gara.

| lehen luzea |
| Laugarren luzea |
| Lizarrustiko aterpea bertan dugu |