Andasto etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Andasto etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko irailaren 5(a), asteazkena

ANDASTO - Yetivasco + CUETO AGUERO - Burujana






    OROIGARRIA:                                                  
    Hau eta gehiago merezi du Anttonek. Guri, eta orokorrean Euskal alpinismoari eskaini dion laguntza handia izan da beti. Mendian egiten diren ihardura guztian zituen gogoko Anttonek. Denak bultzatu eta lagundu zituen. Hala ere, Alpinismoarekin zerbait berezia zuen. Berak zioen bezala, "mendian kirol desberdinak burutu daitezke, denak dira zilegi, baina Alpinismoa gehiago da, mendizaletasunaren arrazoia da, ihardura guztien harrobia".
   Gailurrak dira alpinismoaren helburu, lurra eta zerua elkartzen diren azken puntu hori. Mendizale bakoitzak erabakitzen du nola iritsi gailur horretara, alpinistak bide zailena hartzen dute beti.
   Antton Bandresetaz ari naiz. Euskal Mendizale Federakuntzako lehendakari ohiari buruz. Bere mezu elektronikorako helbidea erabiliz osatu dugu eskalada bide honen izena. Yetivasco. Izan dezala Anttonek, Anboto mendiaren itzalean dagoen Andastoko haitzean, gure omenaldi xumea.




   YETIVASCO BIDEA
   Andastoko haitzak, Urkiolako parke naturalaren barruan kokatzen dira. Espazio babestua izanik eskalada erregulatua dago. Irailetik  Abendura dago baimendua eskalada. Kepa eta biok zabaldu dugun bide honetatik kanpo beste aukera batzuk ere badaude eskaladan jarduteko. Paretaren eskuin partean sei luze dituen, "Belladonna zapoa eta zikuta" bidea dago. Ezkerreko plaka konpaktuetan berriz, hiru edo lau bide ”deportibo”  aurkitu ditzazkegu.
   Iristeko bi aukera ditugu: Arrazolatik; auzoa pasa eta errepidea segituko dugu bukatzenden arte. Puntu honetan parkin haundi bat dago. Lur pista bat hasten da hemen, aukera dago oraindik kotxez metro batzuk aurrerago segitzeko. Pista gorantz hasten denean, pinudi baten hasieran, kotxea baztarrean utziko dugu. Oinez malda astun bat segituz, orientazio pixka bat behar da, hiru ordu laurdenetan pareta azpira iritsiko gara. 
   Aramaio herriko auzoa den Gantzagatik da bigarren aukera. Bide hau erosoagoa da. Gantzagan,  Urkiolara doan pista bat hasten da. Pistaren hasieran kartel bat dago ibilgailu baimenduak bakarrik pasa daitezkeela adieraziz, jende askok puntu hau pasa eta gorago dagoen parkinga batean uzten du kotxea. Gantzagako pista, Tellamenditik datorren pistarekin elkartzen denean langa bat dago, parkinga eskuinetara. Kotxeak egoten dira maiz. Autoa utzi dugun puntutik pixka bat aurrera segiz, Andastoko paretak ikusiko ditugu, aurrean, behe partean. Lur bide batetik pareteruntz zuzen joango gara, Arrazolako bidea da hau, pareta azpi arte eramaten gaituena. Hogei minutu eskax izan daitzezke, kotxea goiko parkingean utzi badugu.    



BURUJANA BIDEA


   
 

   Luze berri bat zabaltzera doan eskalatzaile batek burua bere lekuan behar du izan. Horrela ez bada oso gaizki pasa dezake, edo, arriskutsu gertatu. Gainera txapuzero irekiko du, harriari bere sekretuak atera ezinik egongo da. Burujana izenak hori adierazi nahi du, burua ez badago behar den lekuan ezin dela abentura bide bat ongi eskalatu.
    Cueto Agero paretan zabaldu dugun bide berri honek bederatzi luze ditu. Oso bariatuak dira tirada denak. Hasierako bi luzeak belarrez nahiko zikinak daude, ez dute beste helbururik, hirugarren tiradako haitz pañoaren azpian jartzea baino. Elegante hitza erabili nezake hirugarren tirada hau deskribatzeko. Ona eta ondo zabaldua dagoela ausartzen nahiz esatera. Laugarrenak, diedro fin eta harriz delikatua den tarte bat hartzen du bere hasieran, plaka erdi etzan batzuk geroago. Bosgarrena tendentzi berdinekin hasten da, plakaz eta ezkerrerantz diedro laranjaren azpira iritsi arte. Segitzen duten hurrengo hiru tiradak beste kontu bat dira. Idatziaren hasierako txapa, eta bidearen izenaren zergatia bati bat zati honetan dago. Zer heldu, nola aseguratu, nondik joan, denak dira zalantzak, dena dago grabitatearen menpe, eskalatzailea ere bai. Naiz eta fisura diedro bat izan, alde batetik bestera ibili beharra dago bide errazena bilatu nahian. Kostatu zitzaigun. Azken luzeak, bederatzigarrenak, azkar atera gintuen paretatik.
  

Hirugarren tiradan


     
Diedro fisuraren azpian


Seigarren tiradan

2011(e)ko irailaren 27(a), asteartea

ANDASTO - Belladonna, Sapua ta Zikuta bidea

Andastoko pareta

   Gogor jotzen zuen eguzkiak gaur Andastoko paretan, beroa itogarria zen, baina azkenean igo dut Belladonna Sapua ta Zikuta bidea. Urte mordoa pasatu dira Karmel Leizaolak bide honen berri eman zidanetik. – Josebak bide berri bat zabaldu dik Anboto aldean, esan zidan.- Bost luze dizkik eta materialea eraman beharra zegok. 
  Aurrekoan interneten saltzeatzen nenbilela krokisarekin topo egin nuen eta, gogoratu nintzan Karmelekin izan nuen solasaldiaz. Ezin nuen aukera pasatzen utzi, eskalatu beharra nuen.

   Polita eta interesgarria iruditu zait bidea, harriaren kalidadea oso ona da. Fin eskalatu beharra dago pausoak librean ateratzeko, airoso gailurrera iristeko. Konturatu naizenez bidea errepikatzen da, magnesio aztarnak daude helduleku askotan.
   Hormara inguratzea Aramaiotik egin dut nik. Herrian sartzen zara, eta Gantzaga auzorantz hartu behar duzu. Hiru kilometro dira. Nik Gnatzaga bertan utzi dut furgoneta, Zabalandira aldera doan pistaren hasieran. Hemen kartel batek kotxeak pasatzea debekatua dagoela esaten du. Nire zalantzak izan ditut bertan utzi edo segitzeko, baina isunaren arriskuak urduri jartzen nau, beraz oinez abiatu naiz Gantzagatik. Azkenean ikusi dut jendea kotxez igotzen dela goiko langa arte, bi kilometro igoera aurrezten dira horrela. Lau bat kotxe zeuden bertan. 
 Zabalandi aldera jarraitu dut, Andasto markatzen duen zutoinera iritsi eta desbideratu naizen arte.  Andastoren gailurrerutz eraman nau bideak. Kordala hasten den lekuan, lepo zabal batean, pareta azpira doan zelaitik behera segitu dut. Ordu eta erdian bertan jarri naiz. Belladona zapoa ta zikuta bidea paretaren  eskuin behe partean hasten da. 

Hirugarren luzea

   Hasierako luzea trepada bat da, giroan sartzen joateko. Bigarrenak plaka etzan batzuk hartzen ditu, azkar igotzen da zati hau. Hirugarren luzea tente jatzen hasten da, lehen pausoa egiteko saiatu beharra dago. Laugarrenak diedro fin bat hartzen du, tetxu txiki batetik ateratzeko ondoren. Bosgarrenak arista segitzen du, gero ezkerretara joaten da diedro baten bila. Seigarrena motza baina interesgarria da, diedro eskalada klasikoa bezala deskribatuko nuke.
  Gustora gelditu naiz eskalada hau egin ondoren. Zoriondu nahi ditut hemendik Joseba Aldanondo eta Ibra, lan ederra egin dute.    



Laugaren luzeko diedro fiña