Urrunean ikusten nituen mendi-gain zorrotzak ukitzeko
irrikan nengoen, bailara eder hauek nireak egiteko balio balidate bezala. Eta
harrizko tenplu horietatik, zutik, nire oinen azpian utzia izango nuen bizitza
eroari, oihu egin nahiko nioke: !!! Viva la vida tranquila !!!.
Parc Nacional d'Aigüestortes i Estany de Sant Maurici, Pirineotako txoko kuttunenetakoa dela esaten
ausartzen naiz, eta ez dut uste mendizalerik izango denik kontran egiteko,
aparta da Lleidako bazter miresgarria. Paisai aldetik perfekziora iritsi
zezakeen, gizonaren eskuak, inongo miramendurik gabe, lekuz kanpo dauden hormigoizko
harresi itsusi horiek eraiki ez balitu.
Baina eraikuntza erraldoi horietatik urrunago, goi-mendietako larreak
ikuskatzean, airea, ura eta lurra sinbiosiaren lekuko izatean, genesia etorri
zitzaidan burura, bizitzaren hasiera inozoa.
Ni hain egoera bukolikoan egoteko arrazoia, pico
Tumeneia-Pa de Sucre-Punta d'Hears zeharkaldi linbotikoa burutzea izan zen.
Bakarka, aresta labirinto horretan;
haize endredatzaileak kolpatzen ninduela, laino nahastailearen zentzugabekeriaz
galzorian, beste dimentsio batera bidaiatzea izan zen, zentzumenak ezinbesteko
garrantzia hartzen duen alderdira.
Ez ditut eskaladari buruz zehetasunik eman behar,
ezagutzen didazue, lana errepikatzea izango zen gainera, nik irakurri eta baliogarri egin zitzaidanenaren helbidea atxikitzen dizuet, ezinezkoa izango
nuen Pakok bere bloggean eginiko lana inolaz hobetu.
https://pakocrestas.wordpress.com/2020/08/29/punta-dharle-crestas-tumeneja-pa-de-sucre/
Esan beharra daukat, Oriol Baro, Vall de Boiko alpinista
handiak, animatu ninduela aresta hau eskalatzea, nik beste ideia bat neraman
buruan.
Cavallersen topatu nuen Oriol, eskalada ikastaro bat
ematen ari zen. Ni berriz, motxila astuna bizkarrean nuela, Comalestorres
hormara nindoan "El Pistacho Asesino" igotzeko asmoz. Harritu zen Oriol nire asmoez;
arratseko hiruretatik gertu zen ordularia. Furgoneta, Caldes de Boin utzi behar
izan nuen,cavallerseko langa itxia bai zegoen.
Bideari buruzko aholku batzuk eman zizkidan Oriolek, eta, jertse bat
utzi; zioenez goran hotza egingo zuen, ni kamiseta hutsean nindoan. Agurtu
ginenerako, hurrengo egunean eskalatzeko geratuak geunden jadanik .
"El pistacho asesino" bide klasikoa da, berrekipatu
zutenetik asko eskalatzen dena, eta ez da gutxiagorako, bikaina iruditu
zitzaidan, ehuneko-ehun gomendagarria.
Azkar eta eroso igo nuen bidea, inongo arazorik gabe;
azken luzean nire txanda itxaron beharra eragozpena kontsideratzen ez badugu.
Madrilgo bikote bat zen, meritu handiko emakume edadetua eta bere semea izan
zezaken mutil koskorra ziren sokada, goizeko bederatzietan hasia zuten eskalada.
Luichiren krokisa
Hurrengo eguneko plana; Cavallers inguruan kirol eskalada
egitea izan zen, primeran pasatu nuen, Oriol, Alberto, eta, Manexekin batera,
ikaragarri disfruta nuen, baina hori beste istorio bat da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina