Deigarria da, niri hala iruditu zait beti; kirolariei
animoak ematen euskaldunak apartak gara, euskarazko kuraiatze oihuak ozen entzun daitezke
ikusleen gainetik.
Magina hitz eta marmar ditugu euskaldunok kirolariei
animoak emateko. Batzuk oso ezagunak dira " aupa" bezala, beste
batzuk berriagoak ditugu, "garrote" adibidez. Nik, hiztegi bitxi
honetan, marmar soinuarenak ditut gustukoen; tiii-taaa, ziki-zaka, tiikii.
Sinpleak baino efektiboak iruditzen zaizkit, kirolarien kadentzia erritmora egokitu
behar ditugu, traineruan patroiak egiten duen bezala, dotorezia puntua hartzen dute.
Ba dira momentuak norberak bere buruari animoak eman
beharrean izaten dela. Azken bide honetan, adibidez, eskalada leku ezezagunean
sartzen ari nintzela, segurtasun pasiboa kokatu berri; friend eta fisurerotaz
ari naiz, zalantzak gogor kolpatzen ninduen murmuinean, orduan, kemen txute
baten beharretan nintzen, !!! Garrote !!!, Oihukatzen nion nire
buruari.
Pertsonak, orokorrean, kiroletik kanpo ere, animoak
beharrezko ditugu; proiekturen bat aurrera ateratzeko, gustuko dugun neska ala
mutilari sentimenduak azaltzeko, edo, min egiten digun horrekin bukatzeko. Eta hau horrela izareko, lagun dugun hori ondoan egongo da; bi eskuak gogor estuturik, indar errepresentazio
batetan, begietara begiratuko digu eta oihukatuko du, !!! Garrote !!! Eta dena
errazagoa izango da.
Bakarka zabaldu dut Garrote. Behar nuen, deika ari
zitzaidan. Iñaki Mendizabalekin batera nengoen El Quesoko horman bide posible batzuen aukera
ikusi genuenean, Maravillas eskalatu berritan errapelatzen ari ginela. Ondoko
beste marra gogorrago batetan murgildu gara elkar, linea xamurrago hau beste
momentu baterako utziaz, eta nirea egin dut.
Eskalada garbia da garrote, ez dago material fixorik,
baina, plazerez babesten da, errez kokatzen dira fríend eta fisuak. Arroka
ona da ere.
Bidearen hasiera komuna dute Garrotek eta Iñaki eta biok
dugun proiektuak, azken honek zuzen tiratzen du pareta tentean dagoen arrakala ederrerantz,
eta, Garrote ezkerretara doa.
Xabier Artolarekin egin dut lehen errepikapena. Plazer
izugarria izan da Ibarran bizi den Tolosarrarekin eskalatzea. Eskerrak berari
ditugu taxuzko eskalada irudi batzuk, bakarka eskalatzen ari naizela, oraindik,
ez dut lortu itxurako eskalada argazki bat ere.
Bidea
errapelatu egiten da.
2024/01/21:
La Lezeko aparkalekuan utzi dut furgoneta. Autokarabana asko daude eta auto gutxi aparkatuta, gehienak sarrerako hariztian. Ez da goiz, nik ere utzi diot eguzkiari bart gaueko hotza goxatzen, baina seinale da kanpamentu honetan oraindik ez dela inor mugitu. El Queson bakarka eskalatzeko asmoarekin etorri naiz. Furgoneta Eginoko herrian ere utz nezakeen, El Quesorako bidea zuzenagoa izango zatekeen, paseo atseginago baten alde egin dut.
Monolito ederren punta zorrotzak distiratzen dira eguzkiaren laztanaren azpian, hariztian neguko baretasuna da nagusi, ez dago arimarik leku magiko honetan.
Izar gelditu egin da eta belarriak puntan jarri ditu, Queso hormaren azpian zarata entzun da. - Basurdeak izango dira, pentsatu dut, askotan aurkitu ditut arte handiaren azpian lo. Ez, pertsona bat dago horma ikaragarriaren azpian, bizkarrean motxila bat darama, eskalatzailea da.
Erabat harrituta nago, ez dut inor aurkitu Eginoko eskalada eskola osoan, eta horma ezkutu honetan bi mendizale elkartu gara horma zail honi bakarka aurre egiteko prest.
Irribarre batez agurtzen dut Mikel Arrue, atseginez ematen diot bostekoa. Esaten dit Garrote bidea eskalatzeko asmoz etorri dela, nik esaten diot hori dela nire asmoa ere, indarrak batzen ditugu sokada bat eginez.
Primeran pasatzen dugu, horma dotoreak eskaintzen digun mendi-eskaladako giro bikainarekin gozatzen dugu. Sabina bidea eskalatuz amaitzen dugu eguna.
Arratsaldeko azken orduan harizti magikoa gurutzatzen dut berriro monolito lirainen azpian, hemen goizean nagusi zen lasaitasun berbera dago, ez dago inor.
Onaaaaaa!!! Mila mila esker!!! Gora Mikel! Ta gora Egino! Kriston itxura ona! Errepikatzeko gogoak sartu zaizkigu! Eskerrik asko! Bide berri asko ari die irekitzen gure eskola maitean ta gehienak hainbeste gustatzen zaigun estiloan! Gloriaaaa
ErantzunEzabatu