Historiaren maila honetara iritsita, eta eguraldiaren
gaia atera ondoren, gure espedizioaren arrakastarako ezinbestekoa izan zen
zerbait kontatu behar dizuet:
Kontatuko dudan korapiloa ez da gure espedizioarekin
hasten, urte batzuk lehenago beste talde batekin hasi bazen ere, baina gugan
ondorio zuzenak izan zituen galdetu izanagatik. Galdera erraza zen. Satelite
telefonoa erabil daiteke Indian? Ondorioak ez ziren hain ulergarriak izan.
Galderak oroitzapen gordinak ekarri zizkion Rajeshi, eta berehala hasi
zitzaigun esaten telefonorik ez ekartzeko. Ez zen fio.
Kontua da Rajesh espedizio honen arduraduna zela
Indian, eta talde honek kanpamendu nagusian satelite telefonoa piztu zuenean,
seinalea militarrek jaso zuten eta bertan agertu ere. Ikara handi batean geratu
zen dena.
Delhira iritsi ginenean dena prest zegoen, hiru
dokumentu sinatu behar izan genituen, adieraziz ez genuela satelite telefonorik
gurekin, eta ahala bazen gure erantzukizuna zela. Lehenengoa Rajeshi berari
sinatu genion, bigarrena IMFn, eta hirugarrena Gangotri Parke Nazionaleko
bulegoan. Baina oraindik ez zen fio.
Jazminek eman zigun irtenbidea, trekking egiten gure
kanpamentutik igaro zen Ipar Amerikako turista batek. Emakume edadetu honek,
hirurogei urte luze izango zituenak eta bakarrik bidaiatzen zuenak, motxilatik
zintzilik eta denen bistan Inreach gailu bat zeraman. Aparato hauek naiz eta
Iridium satelite bitartez funtzionatu ez dira telefonoak, mezuak bidaltzen
dituzte, eta oso erabilgarriak suertatzen ari dira mendian, batit bat
emergentzietan, ohiko telefonoaren aurrean hauek beti dute kobertura.
Jazminiri bere gailuaz galdetu genionean eta gure
kasua kontatu, barre egin zuen eta berehala begiratu zion eguraldiaren
iragarpenari, guri esateko. Gu, erabat harrituta, militarren berehalako
etorrera espero genuen, baina ez zen halakorik gertatu.
Denbora luzea egin zitzaigun meteoa hobetu zen arte.
Irailaren 17an goiko kanpalekura igotzeko aukera izan genuenean, esan behar dut
egin genuen lehenengo gauza gure Inreach piztea izan zela. Rajeshek arrazoi
zuen gutaz ez fidatzeko. Une horretatik aurrera, maiz kontsultatu genuen
aparatua, eta gure arrakastaren gakoa izan zela ziurta dezaket.
Aipatu dudan data horretan, irailaren 17an, Inok eta
biok kanpamendu nagusitik alde egin genuen gure lagun Induei azken
espedizio-egunera arte agur esanez, irailaren 27ra edo 28ra arte, alegia. Chema
eta Alex egun bat beranduago elkartuko ziren gurekin goiko kanpamentuan.
Irailaren 18an, Inorekin batera, aurrerapen handia
egin genuen, lau luze igo genituen lehen hormatik eta soka finkoz hornituta
utzi genuen. Goiko kanpamentura jaisten garenean Chema eta Alex bertan daude,
Alexen lehen gaua izango da altuera horretan, 5200 metro.
Irailaren 19a data garrantzitsua da espedizioan, egun
horretan horman sartu ginen gailurrera iritsi arte ez jaisteko asmoz, edo,
bestela, denbora falta gaitik bertan behera uztera behartuta.
Horretarako, soka finkoko lehen ehun eta berrogeita
hamar metroak desmuntatu behar izan genituen, aingurak askatzea bezela izan
zen, eta gorantz eraman genitun berriro erabili ahal izateko.
Egun hau oso emankorra izan zen, Chemak eta biok
bigarren horma eskalatu eta sokaz finko utzi genuen. Gauean, aldiz, ekaitzak
astindu gintuen, ahaztea denbora asko kostako zaigun uneak; tximistak, trumoiak
eta elurra, koktel lehergarri bat.
Beste istorio bat kontatzeko garaia iritsi da: goi kanpamentura
iritsi ginenetik, janaria falta zitzaigula nabaritu genuen. Lehenik nire
galletak izan ziren faltan bota nituenak, ez ziren inon agertzen. Gero Alex
bere proteina-barratxoei buruz galdezka hasi zen, misteriotsu desagertuak
ziren. Ustekabean argitu zen enigma. Behin, goiko kanpalekura iristean, nire
kanpin-dendaren barruko mugimendu batek atentzioa eman zidan. Hurbildu
nintzenean ile masa luze bat atera zen presaka nailon dendatik, lau hanka
zituen eta buztana luzea, bizkor mugitzen zen. Lo egiteko zaku erosoen gainean
lo egondako erbinude bat zen, eta, bide batez, hauts-esnezko poltsa jan eta
galletaz asebete zen. Ezin diogu erbinudeari bakarrik leporatu lapurreta horien
guztien errua, badakigu Himalayako azeria ederki moldatzen dela horrelako balentrietan,
eta han ibilia zela, haren aztarnak elurretan grabatuta geratu ziren hamaken
lehen kanpamenduan. Belatxingak ere ondo gizendu ziren gure kontua. Barregarria
dirudien hau serio bihur daiteke janaria falta zaizunean eta goseak estutzen
duenean, espedizioaren azken bi egunetan ia ezin izan genuen ezer jan ebasketa
horiengatik.
Irailaren 20a goibel argitu zen eguna. Kontatu dudan
bezala arratsaldean ekaitza sartu zen eta gau luze bati eman zion hasiera
honek, goizean dena elurrez zuri zegoen. Nagikeriaz atera ginen hamaken
leizetik, zuloak deserosoak dira, baina bero daude.
Egun heze horretarako lan astun bat genuen pentsatua,
hamaken kanpamentua mugitzea, lehenengo hormaren behealdetik, comadreja
kanpamendua deitzen dioguna, bigarren hormaren azpiraino, avenida kanpamendua
beste kasu honetan.
Guztira sei petate handi mugitzen ari ginen, egun
osorako lana genuen. Gure ahaleginari esker arratsalderako avenida kanpamendu
muntatuta geneukan.
Hemen, avenida kanpamenduan, eztabaida bat sortu zen
gure artean; kanpamentua gorago igotzea, pilarearen azpian, edo bertan utzi.
Azken aukera honen aldekoek argudiatzen zuten petateak igotzeko lana oso astuna
dela. Avenida kanpamentua azkena izatea erabaki genuen, eta hortik aurrera
bidea sokaz hornitzea.
Irailaren 21a oso egun emankorra izan zen. Bigarren
horma erabat igo ondoren, pilarearen horma tentean beste hiru luze eskalatzea
lortu genuen, bi luze oso onak mistoan eta beste bat haitzean. Honezkero
erabakita geneukan Alemaniar bidea eskalatzeko proiektua bertan behera utzi
behar genuela, gailurra zapaltzeko gogoa nagusitu zen.
Irailaren 22an, ordea, ez genuen pilarearen hormaren
gainetik asko aurreratu, egun luzeko eskaladaren ondoren bakarrik lortu genuen
luze eta erdi eskalatzea.
Hurrengo egunean, irailaren 23an, kolpe bat eman
genuen mahai gainean eta gailurrari eraso egitea erabaki genuen.
Egunsentiarekin hasi ginen soka finkoetan gora, eta eguerdirako pilarearen
lepoan gaude azken bi luzeak eskalatu ondoren. Erlaitz handi bati jarraitu
genion hiru luzeetan zehar, horma tente eta zail batekin topo egin arte. Erratu
egin ginela konturatu ginenerako orduak aurrera joanak ziran eta bide egokia
aurkitu genuenerako berandu zen, laino lodi batek estaltzen gintuen. Jaistea
hobe zela erabaki genuen.
Irailaren 24a atseden hartzen igaro genuen, gure
egoera ezegonkorragatik kezkatuta. Esan dudan bezala, gure janari erreserbak
oso baxuak ziren, eta egun horretarako janaria mugatzen hasi ginen. Gosaltzeko
aukera besterik ez genuen izan eta ez genuen ezer jan afari arin bat hartu arte.
Oraindik aukera bat genuen Bhagirathiren gailurra zapaltzeko, eta ez geunden
prets aukera hori pasatzen uzteko gose pixkagaitik, asko kostatu zitzaigun
honuntzaino iristea.
Irailaren 25a historia honen D eguna da, data klabea.
Goizean goiz hasi ginen soketan gora, gaueko ordu batean lehena, Alex.
Egunsentirako, pilarearen lepoan zegoen kanariarra, aurreko saiakeran erratu
genuen luzearekin hasteko prest. Hotza izugarria zen, katu-oinak jarri eta
eskalatzen hasteko ahalegin handia egin beharra zegoen. Luze tente hau
gaindituta, haitzezko beste bat zetorren ez ain zaila, eta gero erlaitz
elurtuekin topo egin genuen, erraz eskalatu genituenak. Eskistoen aldea bistan
genuen, gehienez ere bi soka luzetara. Bi luze horiek gainditurik, arratsaldeko
azken orduan, gutxi gorabehera bostak izango ziren, jakin ezazue hemen seiak
eta erdietarako ilun dagoela, gailurreko arrapala luzearen azpian geunden.
Hemen, eskistoen hasieran, inoiz ahaztuko ez dudan
eztabaida bat izan genuen: aurrera jarraitu edo jaitsi. Ozeanoan galdutako
ontzi txiki bateko kapitanak bezala, ekaitz handi bat datorrela jakinda,
ontzia prestatzen du hortzak estutzen dituen bitartean. Guk gailurrari uko ez
egitea erabaki genuen, eta gaueko hotzari aurre egiteko prestatu ginen. Plana
erraza baino sinpleagoa zen, gauez eskalatzeari utzi gabe, bero egoten
saiatzea. Gau beltz eta hotz bat, hamabi ordukoa, sei mila metroko altueran, ez
da gau luze bat bakarrik, jipoi ikaragarria da gorputzarentzat, eta nekez
sendatuko da. Eskistoen zatia ez da zaila, 60 gradu arte izotzean. Aurten oso
lehor aurkitu dugu, lehen hiru luzeak dry eran eskalatu genituen, ondoren izotz
gogorra eta hauskorra topatu genuen.
Gisa horretan, mendizaleak baino zonbiak ematen
genuela, irailaren 26ko goizeko 9etan Bhagirathi 3 mendiaren gailurra zapaldu
genuen. Ez zen uforia erreakziorik izan eta horrek harritu ninduen, hainbeste
sufritu eta borrokatu ondoren, gailurrera iristea nahiko hotza izan zen.
Puntara iritsi baino lehen haitz-irtengune oso solte bat gainditu behar izan
genuen, eta horregaitik elur-kaskoa banaka zapaldu genuen gailurrera iritsi
ahala. Malkoak, besarkadak eta barreak izan ziren, baina une hori buruan
imajinatu nuenean barre algara asko zegoen, eta zoriona gainezka, ez zen
horrela gertatu. Taldeko argazkia atera genuenean, jaisteko ordua zela
konturatu ginen.
Bhagirathi tontorraren jaitsiera zalantza bat zen
guretzat. Gailurrera iritsi diren espedizio gehienak, guk ezagutzen ditugun
guztiak, iparraldeko isurialderantz jaitsi dira. Guk beste asmo bat genuen,
igotako bide beretik jaistea. Ez zen erraza izan, rapel gehienak muntatu behar
izan genituen. Guztira 22 rapel egin genituen, erdiak guk geuk muntatuak.
Gaueko hamabiak aldera heldu ginen berriro avenida
kanpamendura, horma osoa soka finkoz garbitu ondoren.
Irailaren 28an kafe triste bat besterik ezin izan
genuen gosaldu, baina aurreko egunean baino euforia handiagoa nabari zen
giroan, jakitun ginen egindako balentriaz. Kanpamentua jaso eta petateak
hormatik jaisteko lan astunarekin hasten gara. Hiru petate linean lotu
genituen, eta gutako bat pareta lauetatik gidatzen jaitsi zen. Hain bertikalak
ez ziren lekuetan, petateak bizkarrean eramaten genituen.
Lan neketsu honek egun osoan eraman gintuen, gaua ondo
sarturik iritsi ginen goiko kanpamendura.
Bi errealitatek kolpatu gintuzten goiko kanpalekuan;
ez zegoen ezer jateko. Ino, kuraiazko eraso batean oinarrizko kanpamenduraino
jaisten da hurrengo egunean janaria igotzeko eta Caillou abisatzeko
garraiatzaile pare bat bidaltzeko, material guztia jaisten laguntzeko. Alexek,
dendako goxotasunean, galtzerdiak kentzean, konturatzen da bi oinetako behatz
lodiak urdinak eta sentsibilitate gabeak dituela. Ez zen egoera erraza,
kontziente ginen oin horientzat onena atsedena zela, eta
erreabilitazio-tratamenduarekin hastea, ez zen posible izan, ez egun horretan
ez hurrengo egunetan ere, harik eta Gangotrira jaitsi ginen arte, hau da,
urriaren 1 arte, Alexek ez zuen atsedenik izan eta bere oinek ondo ordaindu
zuten.
Lerro hauek idazten ari naizen unean, Alex Huescako
San Jorge ospitalean dago. Ospitale honen hautaketa ez zen ustekabekoa izan,
Espainiako izozteetako mediku espezialisten talderik onena ari da hemen lanean.
Baina hori ez zaio garrantzitsua iruditzen bere mendi aseguruari, eta Alex
arazoak izaten ari da aseguruak gastuak bere gain har ditzan. Ikusiko dugu nola
amaitzen den hau.
Denok etxera itzulita gaudenez, bakoitza bere
eguneroko errutinan murgilduta, Bhagirathin bizitakoaren balantzea egitea
tokatzen da: Oso positiboki baloratzen dut espedizioa. Denok onik itzultzea zen
gure zeregin nagusia, eta hori bete egin da. Alexen izozketak daude, baten
batek esan dezake, jakina, baina denok etxean gaude, eta horrek du axola. Gure
artean izan dugun harremana, perfektua izan dela esatera ausartzen naiz,
abentura hau hasi aurretik ia ez genuen elkar ezagutzen eta lagun onak bezala
itzuli gara. Harro eta pozik nago mendian egindako lanaz. Ziur hobeto egin
genezakeela, azkarrago agian, duela hogei urte, gazteago ginela, Bhagirathi
3rako espedizio bat beste era batera planteatuko genukeen. Gailurra zapaldu
ahal izana, nire kasuan berrogeita hamabost urterekin, amets batez gain,
ilusioaren bidean jarraitzeko bultzada bat da.
Como siempre, inspirador. Enhorabuena a todos Mikel. Un abrazo desde Sobrarbe.
ErantzunEzabatuCon tu relato he viajado al Gangotri y he subido por el Bhagirathi.
ErantzunEzabatuHe pasado frío, incomodidades y he celebrado una cima.
No trates de engañarnos con vuestra edad: tenéis la ilusión de unos chavales, la experiencia de varias vidas y la determinación de una mula.
Sigues en la brecha rompiendo moldes, empujando fuerte. Contigo se aprende que los imposibles suceden, y que merece la pena soñar.
Qué placer leerte, pese a perderme las sutilezas de tu lengua original.
Gracias
Zorionak!!!!!!
ErantzunEzabatuMila esker denoi.
ErantzunEzabatuGracias a tod@s
Moltes gràcies a tots
Zorionak ekipo!! Lagun batek beri esaten digu "¡Motivación, es la solución!". Zuek hori topera daukazute. Kronika ere ederra😉☺️
ErantzunEzabatuLetxe Mikel!
ErantzunEzabatuGustokua zure historia irakurtzen.
Erderaz esaten dabenaz
"a la vejez viruelas".
60 urte gerturik dezu ta.
Besarkada bat.
Joder Mikel, que pasada, asko pozten naiz zure eskaladagatik ¡¡ oberena denok etxean eta experientzia izugarria. Zorionak benetan¡¡¡
ErantzunEzabatu