2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea

MONTREBEI - Totxaires

Montrebei congostoa, Pertusako ermitatik

   Azken aldian haitzeetan haizeak nahastuak dabiltza, non nahitik iristen dira debekuen zurrunbiloak. Natura dago urakana begiaren erdian, natura ulertzeko eta gozatzeko era. Nik diot ez dagoela eskalatzaileak baino naturazale amorratuagorik. Kepak ozenki adierazten du ere, – Solo nos falta cagar verde –, ni ados nago. 
   Hemen, natura bizitzeko bi modu elkar talka egin dute. Bata Mowgli gisa da, el libro de la selva; gizaki batzuek animali basatiekin batera bizi dira, ulertu eta errespetatzen dituzte. Bestea naturalista modua da; pertsona batzuk, ezkutuan, bere prismatikoekin, animali basatien intimidadea zelati begiratzen pasatzen dituzte orduak. 
   Mowgli mendi hauetan zehar aspalditik dabil; basurdeek baso itxi eta zeharkaezinetan sortutako bidexkak segitzen ditu, sasietan eta adarretan trabatuz, eskalada egiteko ahin gustoko dituen paretetara iritsi nahian. Haitzetan, putreaz eta bestelako hegazti eta animaliez inguratuta dago beti. Piztiek harriduraz begiratzen dute, ez diote inongo beldurrik. 
   Naturalistak maite du ingurugiroa. Haitzetan gora eskalatzaile bat ikusten duenean, eta, arrotz horren erruz txoriren bat hegaka sumatzen badu, sutan jartzen da. Naturalista ikertzailea da eta, eskaladaren aurkako jarrera argudio zientifikoekin justifikatzen du. Bere kexuak administraziora eramaten ditu erregulazio bat eskatuz. Administrazioak eskuak igurtziz parke natural, nazional edo horrelako figura potolo batean kokatzen du ingurua. Izendapen honekin batera hasten dira sortzen instalakuntzak; interpretazio zentroak, bide erosoak, orientazio seinaleak, errekak zeharkatzeko jesukriston zubiak. Eta azpiegitura guzti horrek jendea erakartzen du, ingurugiroaren deskalabrua.
   Era xelebrean kontatu dizuedan istorio honen adibide garbia Montrebei duzue, non Mowgli eta bere animali lagunak zoriontsu bizi izan diren ingurune basatia desnaturalizatu egin da ingurumen-turistaren mesedetan


Montrebei naturara zabaltzen den leiho bat da.

   Berezia izan da eskalada bidai hau, ez ohiko eran hasi eta bukatu bai nuen.
   Kotxerik gabe nengoen, istripu txiki baten ondorioz furgoneta tailer mekanikoan zen. Chema eta Keparekin geratua nengoen Montrebeira eskalatzera joateko. Ingurukoak ez nahaste arren, eta gustoko dudalako, garraio publikoan mugitzea erabaki nuen.
   Jacan jarri genuen hirurak elkartzeko tokia. Beraz, motxilan beharrezko gauzak soilik nituela, eguerdian Beasainen hartu nuen Iruñarako autobusa. Esan beharra daukat, ezinbesteko gauzen artean, katu oinekin batera, kranpoiak eta pioletak neramala, agian izotzean ibiltzeko aukera izango genuela zioten.
   Iruñako autobus geltokian puska bat itxaron behar izan nuen Jacarako autobusa hartu ahal izateko. Arratseko zortzirak inguru iritxi nintzen Jacara, Beasaindik eguerdiko ordubatetan atera nintzenez, zazpi ordu luze eraman zizkidan Jacara iristea. Nahi duzuena esango duzue, baina gogorra da inguruarekiko koerentziaz jokatzea.



   Lagunak zain nituen Jacan, nik baino bidaia erosoagoa egin zuten hauek, Olatz agurtu ondoren Benasque bidea hartu genuen, hurrengo egunean Ardonesen izotza eskalatzeko asmoa generaman. 
Chemaren autokarabanaz gindoazen errepide ilunean zehar, orduari jaramonik egin gabe gidatzen, ibilgailuaren erosotasunean sartzean denboraren pertzepzioa aldatu zitzaidan, ez neukan inora iristeko presarik.
Egun berriaren argitan, errepide ondoan lo egin ondoren, paisaia elurtu batek agurtu gintuen autokarabanako atea irekitzean, Cerler eski estazioaren ondoan ginen. Kosta egin zitzaidan makarrak kentzea, esan behar dut nagia ere ematen zidala eskalatzea, banekien zer geneukan aurrean eta ez zen oso motibagarria.    
   Ardones izotz eskola bat da, tendentzia berrikoa, kirol eskalada. Ez dugu izotz asko aurkituko eskola honetan, harri kaskarra duen haitzezko desplome batetan ibili beharko dugu pioletaz eta kranpoiaz. 
   Izotz jauzi txiki batzuetan berotu ondoren horma eze eta ilun batera pasatu ginen, Makinodromo du izena dry-tooling sektore honek. Nik uste dut gehiago izan zela zerbait egiteagatik, gorputza bero edukitzeagatik, bideek eragiten zidaten motibazioagatik baino, eskalatzen jarraitu nuen. Bistaz, eta, eskalada zintak jartzen, Titans bidea kateatzea lortu nuela ausartzen naiz esatera, pentsatzen nuena baino gehiago izan zen hori. Nahikoa nuen egun ez ohiko horretarako, desplome itxusi hauetan indarrak azkar agortzen dira. Nik nahiago dut mendian aurkitzen duzun eskalada misto derrigortua, izotz-lerro logiko bat lehorrean jarraitu behar izateko premia, eta, halakorik ezean, Montrebeiko hormak.


   
     Montrebei asko aldatu da nire azken bisitatik, hortik kontakizunaren hasiera, esaterako, gerturatzeko bidea hobetu egin dute. Orain, Viacamp herritik hartzen da pista. Aurreko bi bisitetan Tolva herritik Congosterako bidea egin nuen, oso txarra zen pista hau, kotxentzako tortura bat. Interpretazio zentro bat eraiki dute Viacampen, taberna eta autokarabana aparkalekuarekin. Orain, egunean gora eta behera ibiltzea da normalena; lehen, eskalatu nahi izanez gero, nahitaezkoa zen egun batzuetarako igotzea, eta zin dagizuet isolamendu sentsazioa ikaragarria zela.
   Irtera honetan bi bide eskalatzeko aukera izan dut, Puñalada trapera eta Totxaires, lehena Keparekin, bigarrena Chemarekin.

Luichy-k egiñiko krokisa


   Puñalada Trapera bidea 
Pilastra dels voltors izeneko horman dago, Aragoiko zonan. Haitz zati deigarri honetara ezin da horma erraldoiaren oinarritik sartu, gailurretik gertu dagoen erlaitz batetik jaitsita iristen da; rapel bat egin behar da. Sektore hau Montrebeiko eskalatzaileen bigarren belaunaldi baten zati dela esan daiteke; behin Aragoiko pareta zabaleko lerro nabarmen ia guztiak eskalatuta, eskalatzaileak igotzen dira harkaitzezko oihal erakargarri honen bila. Gaur egun eskalada bidez josia dago pareta.
 Puñalada Trapera bidea, Albirek, Badiak, Rigolek eta Albesak, eskalatzaile katalanak, 2000 urtean zabaldu zuten. Asko gustatu zait bidea, ona da, haitza den bezalakoa, sektore osoan harria kalitate handikoa ikusten da. Montrebeiko zona honetan sokada dezente ibiltzen direla nabaria da.

Pilastraren basea, puñaladaren hasiera

    Gerturatze bitxia dauka pareta honek. Lehenik Montsec punta ingurura urbilduko gara, eta ondoren amildegian bidezka bat segiz horma azpira jaitsi beharko dugu, bistak ikusgarriak dira. Harrizko dorre handi bat dago amildegiko bidexka nondik hartu adierazteko.

Kepa bigarrengo tiradan. 6c benetan gogorra

Kepa luze berdinean

Hirugarren erreuniotik panoramika

Laugarrena

  Chemari eta biok bigarren egunean eskalatu genuen bideari ez zaio goitik sartzen, amildegiaren sakonera jaitsi behar da urtegiko ur mantsoetaraino, hormak ezin dira gehiago aprobetxatu. Totxaires eskalatu genuen, izen handiko bidea, eskalatzaile aparta batzuk zabaldua, Cugat eta Alsina, 1992 urtean, erakustaldi bikaina eman zuten. 
  Maisutasunez, eskalada askea ardatz zutela, estilo garbian, pareta erraldoiari puntu ahulak ondo bilatzen haitz plaka zoragarri batzuk elkartuz, igoera zorrotz eta konpromezu handikoa sortu zuten. Komentatu beharra daukat, bide honetaz idazten ari naizenez, seguru fixoen kalitatea oso txarra dela, bidearen pasarte asko babesten dituzten buril herdoilduen bizia agortua dago jadanik. Pena bat litzateke, hain bide ona, lau burilen gaitik, egunen batetan eskalatzerik ez izatea.

 Korkuerikak eta Olatzen krokisa, oso baliagarria izan zitzaigun

   Hozt egiten zuen Congosteko errekazuloan goizeko lehen ordu horietan, beti horrela da, oso baldintza gogorretan hasi behar izaten da eskalatzen. Eguzkiak indarra hartu ahala kondizioak hobetzen dira.

Basurdena egin eta gero, goizeko hotzarekin, pareta azpira iristen

   Totxaires bidea kateatzea lortu genuen, horrek asko bete gintuen, ez bakarrik zailtasun fisikoagaitik, tekniko eta mentalki oso gogorra delako.

Chema bost garren luzearen hasieran      


   Egun argia bukatzear zegoela atera ginen hormatik, neguan egunak motzak dira, baina oraindik asko falta zitzaigun eskalada amaitutzat emateko, aparkalekura jaitsi beharra zegoen. Frotal argien laguntzaz, bide luze eta deserosoa segiz, ordu txikietan iritxi giñan bueltan autokarabanaren goxotasunera.



   Eskertu nahi nituzke irteera hau zoragarria eta oso dibertigarrira egin duten lagun guztiei; Cecil eta Nacho, beraien etxeko goxotasuna gurekin banatzeagaitik. Mirian, Ardoneseko egunean erakutsi zuen irribarreagaitik. Olatz, eskalatzaile ona eta pertsona aparta delako, mila esker. Arkaitz eta Eva, Ormaiztegiko txikia beti dago or, ziztu batetan egin genuen bueltako bidaia; itzuleran ez nuen autobusa hartzeko beharrik izan, Arkaitzek etxera ekarri ninduen bueltan. Eta zer izango zen guzti hau Kepa eta Chemaririk gabe, aspergarriagoa seguru, asko maite zaituztet.


Chema hamaika garren luzean


2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

TAJOS DE LAS ALCANDORAS - La Flamenca que no me miraba

Marionetas sektorea


   Neguan egunak hotzak izaten dira, gauak, aldiz, jelatuak. Egunez, eguzkiaren laguntzaz, eta bati bat eskaladarari esker, hotz eta pena guztiak alde egiten dute. Gauaz berriz, naiz eta furgoneta eroso batetan egon, batzuetan, izozten zara, bihotzean destenplea duzu. 
   Animoa pittin bat epeldu asmotan, Raul Gonzalez eta biok, Pato, Cabra eta Pelitek piztutako su ondora hurbildu ginen. Ahaztuak nituen su ondo baten alboan esertzeak sortzen dituen efektu magikoak. Zirkulo beroaren barruan, batek kontatzen duen istorioa, beste batek botatzen duen txistea, ondokoaren algarak, erregai modura suaren indarra handitzea lortzen dute.        
   Tajos de las Alcandoras-ko su hartan ba zen une bat, Patok hitza hartzen zuenean gertatzen zitzaidan, bera Argentinarra da, oroitzapen urrunak ekartzen zizkidana. Patagoniako gau ilun eta hotzetan pizten genituen suak ikuskatu nituen: Lenga-baso itxiaren iluntasunean sugar baten argiak itzal-zirkulu itxuragabe bat eratzen du, eta bero-espazioak ahots eta azentuzko ortzadarra askatu; ingelesez, gaztelaniaz, euskaraz, barrea da haien arteko lotura. Suzko zirkulu multikulturalak ziren, errespetu festak. 


   Andaluziako Jaen probintzian dago Tajos de las Alcandoras. Kare harriko pareta hauetan eskalada bide on asko topa ditzazkegu. Gehienak ez dira zailak, klasikoak moduan izendatu ahalko genituzke, baina, badira estutu beharreko bideak, eta noski, oraindik librean eskalatu gabekoak ere. Guk, "Marionetas" eta "La Flamenca que no me miraba" eskalatu genituen. Klasikoa da lehena, bastante ekipatua dago, librean egin ezkero bide eder bat suertatzen da. 
   Bigarrena beste kontu bat da, berria, oso ausarta, frantsesen beste eskalada erakustaldi bat.
   Ez ba duzue txoko hau ezagutzen, nik gomendatzen dizuet, ez dizue huts egingo. 



Marionetas bidea, erdiko tetxuaren ezkerretik dijoa

Marionetas lehen largoa

Bigarrena

Hirugarrena

Laugarrena

Bostgarrena

Sierra Nevada gailurretik

Txoriek egiten duten bezala, negu gorriari zati bat kendu nahian, hegoalderantz jo genuen Raul Gonzalezek eta biok. Andaluziak, pairatzen genuen eguzki egarriak asetuko gintuen itxaropenez gindoazen. Ez nire lagun handiak, ez nik, ez geneukan Alkandorasetan eskalatuta, eta nire aldetik gainera Jaengo probintzia ere ez nuen ezagutzen.




Espolon Granadinos pareta

la Flamenca lehen largoa

Hirugarren luzea

Laugarrena




2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

BI HAIZPE - Neguko bidea


Haitz handia neguko egun triste batetan

                                                       
                                                       !!! Hey Olentzero ¡¡¡
                                                         Te quedas en paro
                                                                  en Enero
   Zailak daude gauzak. Lan erreforma indarrean sartu zutenetik, ez da inor salbatzen. Gure ikazkin mirestua barne.
                                                        !!! Hey Olentzero ¡¡¡
                                                       Baltasar lo hace por
                                                           menos dinero
   Prekariedadeak hori dakar, gizartearen balore galerak. Beti egongo da norbait, mila arrazoien gaitik, bere burua saltzeko prest.
                                                     !!! Hey Olentzero ¡¡¡
                                                        Tendrás que ir
                                                         al extranjero
   Tamalez beste erremediorik ez du izango gure baso-mutilak. Kurrikulunarekin Alemania aldera joan beharko du, han Eguberrietako opari asuntoa hobe omen dago.


Bidea non hasten den adierazten duen ikurra

   Ez dut gauza handirik esango Neguko Bideari buruz. Ikusi dudanez maiz errepikatzen da. Gainera, interneten, informazio dezente agertzen da ere. Gustatu zait bidea. Orratz handiko hego pareta zeharkatzen du lerroak, beti haitz sanoa bilatzen. Baita lortu ere. Estimatzen dira honelako bideak Euskal herrian, non, pittin bat estutu beharra duzun burua bideak sortzeko.
   Nire aldetik “txapo”, bidea ehuneko ehun gomendagarria.


Erreka zeharkatzea asko aldatu da zubi berriarekin


Olentzero, Irurtzungo bi haizpetan, gabonetako estresa kentzen

 Bertsoak Santiago Delgado y los Runaway Lovers-enak dira 





  


 



2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

TORRE DE LA LEZE - Elkarte


   Eginok bizi izan ditu garai hobeak. Ongizate gizarteak ekarri zion gain-bera Arabako eskalada eskola garrantzitxuena izan zenari. Eskaladoreak kotxe propioa lortu genuen, eta, leku urrunetara joateko aukera zabaldu zitzaigun. 

lehen luzea


   Aitzindari genitun eskalatzaileak Egino oso gogoko zuten, haitzaren kalitatea aparta da eta ongi komunikatua zegoen, trena bertara iristen zen. Oikoa omen zen, asteburetan, Egino herriko tren geltokian eskalatzaileak topatzea.

Aritz lehenengo luzean ikusleen txalo artean

   Gaur egun, apurka bada ere, eskalatzaile taldeak itzuli dira Eginoko monolitoetara. Bide eta sektore berriak zabaldu dira. Hauetako ibilbide batzuk luzeak eta samurrak dira graduan, ekipamendu ezin hobearekin, maiz errepikatzen dira bide hauek.

Bigarrena zertxo bait txukuntzen

    Sektore iper-graduko bat sortu da ere, la olla du izena, goi zailtasunaren tenplua da.
   La lezeko koba ere aktualidade suertatzen ari da, bertan sortu duten bide bat dela eta. Baina, eskalada eskola dotore honen zoko asko larrek hartzen ari dira.
  Horietako bat Torre de la leze pareta dugu. Ikusgarria bertikaltasun eta estetikagatik, makina bat bide sortu dira bertan. Horma handietan eskalatzea gustuko duen edonork ikuskatua izango du dorre hau. 
  Eskalatzaile generazio desberdinen aztarnak azaltzen dira non nahi Torre de la Lezen; etxean egindako iltze mota asko, direktisima bideen garaiko burilak, eskalada artifizialare marka ezaba ezinak diren berunak, kirol eskaladan aitzindari izan ziren hamar milimetroko espitak. azken belaunaldien paraboltak... Denek bilatu dute espazioa dorre ikusgarri honetan.

Hirugarrena

   Aritz eta biok Torre de la Leze eskalatu nahi genuen, era itxurosoan. Horma ongi aztertu ondoren hartu dugun erabakia bi bide desberdin elkartzearena izan da. Horretarako hamabost metro berri zabaldu ditugu eskalada garbian, 6a zailtasuna du elkartze lan honek.
  Bi bideen izenak ez dakizkit, deportiboak dira, goitik zabalduak. Lehen luzea hamarreko espitekin babestua dago, gogorra eta oso ona da. Hirugarren luzeak paraboltak ditu, mundiala iruditzen zait luze hau, oso elegantea. 

Hirugarrengo luzearen irteran

   Azken luze hau, paraboltak dituena, behetik dator, ezker aldetik trabeskan, baina, oso zikina dago lehen zatian. Zuhaitz batean du hasiera, kanal trakets bat igo beharra dago bilera honetara iristeko.
   Nire iritziz, elkarte, oso konbinazio ona da Torre de la Leze osorik eskalatzeko, ehuneko ehun gomendagarria, hori bai indartsu behar da egon.
   
 
Gazteen freskotasuna eta beteranoen atxakeak
 


2013(e)ko urriaren 25(a), ostirala

Txindoki - Ipar arista


   Urtero bezala, nik beti horrela ezagutu dut behintzat, urrian hego haizeak astindu egiten ditu gure bazterrak. Haize zurrunbilo eroek neguaren etorrera adierazten digute. Bero sargoria joan da, udako algarekin batera, sosegurako prestatzen ari gara, negututzeko.

Lehen horma.

   Mendiak gorritzen doaz, jadanik hostoak airean dira, hegan, usoak moduan. Bazterretan, ezkutaturik, ehiztariak tiro egiteko prest dira buru gainetik pasatuko zaien edozerri.
  Bakea urraturik dagoelarik, lasaitasun bila bazter ezkutu bat bilatu beharrean naiz. Hego haizearen indarrez salbu, ehiztaritik urrun, usoak negu gorritik aldentzen diren bezala, nik migrazioa egiteko tokia aurkitu dut Txindokiko ipar aristan.

Bigarren erresaltea

   Urte asko pasa dira ipar arista lehen aldiz eskalatu nuenetik. Sokarik gabe, zailtasun gutxiko pasarteak bilatzen gora egiten nuen.
    Bide berri  hau beste gauza bat da. Lehenengo bi erresalteetan pareta tentea eta eskalada giroa bilatzen du bideak, ondoren arista segitzea du helburu. Ertza estua da batzuetan, zabalagoa bestetan, eskaladari edertasuna emateko erresalte tenteak bilatuko ditu. Azken metroetan, gailurraren paretarekin topo egiten duenean, eskuinetara egiten du zeharkaldi luze batetan, mendebalde arista hartzera. Saiatu nahiz zuzen ateratzen, itxurazko haitza bilatu nahian, alperrik izan da, hobe oinez metro batzuk egitea bidea desitxuratzea baino.

Zazpigarren erresaltea

   Beno, or duzue beste aukera bat, etxetik gertu, usoak moduan udazkenean iparretik hegora hegan egiteko.