2018(e)ko ekainaren 30(a), larunbata

JENTILBARATZA- Sara





   Sarrera berriak sortzea kostatzen ari zait, eta ez da eskalatzeari utzi diodalako, alor horretan ez dut kexarik, kanpora atera ezin nabilela da arazoa. Etxe ondoan eskalada onak sortu eta egin ditut negu desatsegin eta luze honetan. Kontua da errotua dugun konplexu txar bati segi izan diodala, kanpokoa beti bertakoa baino hobea den iritzia, eta blogga hutsik izan dut tarte luze honetan.
   Atzokoan, jentilbaratzako harrobian hormatik gora nindoala, kalitatezko bide batean nengoela sentitu nuen, pena merezi zuela Sara bideak bloggean sarrera bat izateak, behingoz konplexua gainditzea lortu dut.




   Zain geunden, Aritz Azkue eta biok, momentu egokia noiz etorriko, udaberri euritsuak ez digu betorik eman eskalada hau burutzeko, desiratako eguzkiak bazterrak lehortzen hasia denean izan dugu gure erronka burutzeko aukera.




   Sara bidearen kokapena ona da, egun beroetan, goizez, itzalean dago harrobia izandako horma hau. Gainera, beti haize pittin bat mugitzen da haitzarte hauetan zehar, arroila egiten bai du. Udan, arratseko lehen ordu arte itzalean egoten da horma.
   Eguneroko egitekoak, beti bezala, ez zizkigun gauzak errazak jarri, Aritz goizeko bederatziretan ateratzen zen lanetik eta, hamar terdirak arte ez zen iritxiko. Ondoren, eguerdiko ordubatetan semea Ihardueretatik jaso behar zuenez, zortez Ataun bertan, azkar ibili beharko genuen. Denbora aurreztu asmoz lehen luzea bakarka eskalatu nuen Aritzi gerturatzeko denbora emanez. Luze honetan etorri zitzaidan aipatu dudan burutazio hori, bloggean Sara bideak leku bat merezi zuela. Luzea eskalatu eta berehala Aritz agertu zen, soka prestatua zuen lotzeko, hamabi terdietarako azken luzea egina genuen.







Hiru luze ditu Sara bideak. Lehena plaka batetik doa eta paraboltaz babestua dago, oso psikologikoa da, hortzak estutzekoa. Bigarrena arrakala batetik doa eta soilik parabolt bat dauka, frienak eta fisuak oso ongi kokatzen dira. Hirugarrenak pitzadura bat hartzen du ere, hiru parabotl ditu tirada honek, oso ongi babesten da friendaz.
























   Nire iritziz, eskalada garbia gustuko duen edonori Sara bideak ez dio huts egingo.


Aritz, Goierriko haitzak koska egin dion Bizkaitarra.





4 iruzkin:

  1. bide bikaina, tokie eta arroka ezohikoa,kuriosoa, delikatue.. eta ambientea....tela marinera.Eskalatzen tope zabizenean eta zure burue ausart eta presto ikusten dozunean joatekoa, kristona disfrutaukozu experientziataz.
    lan bikaina mikel

    ErantzunEzabatu
  2. Txapo!!!! Abestiak dioen bezala "irudimena da gure ekintzik zuzenena".....

    ErantzunEzabatu
  3. Oso bide ona!!! Garbie ta estutzekoa goiko luzeetan. Asko disfrutau genuen. Zorionak ta eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu