2018(e)ko ekainaren 9(a), larunbata

PEÑA RUABA - Sendero al limite




   Ez nuen pentsatzen Peña Ruaban estilo garbia duten bideentzako lekua egongo zenik. Murillo de Gallego herriaren gainean dagoen harri konglomeratu-puska da Peña Ruaba. Azken urteetan sistematikoki taladroek gupidarik gabe zulatu duten horma dugu hau, eskalada bideak bata bestearen gainean pilatzen dira. Izkina batetan, paretak bertikaltasun gehien duen lekuan, haitzaren kalitateak onargarria litzatekeen segurtasunetik kanpo, or aurkitu dute beraien espazioa bide berri bat sortzeko Christian Ravier eta Remi Labordek. "Sendero al limite" du izena sorkuntza berriak, eta konturatuko zinaten moduan ez diote izena alperrik jarri, eskalada bideen  gehiegizko ekipamenduen eta irekiera deskontrolatuen aurkako aldarria egin nahi izan dute bi maisu hauek, Sendero limite taldea bai da Pirineoetan zehar taladroaren laguntzaz sobreekipatuak dauden bideak sortzen ari den taldea.


  
   "Sendero al limite" ez da muturreko bide bat. Eskalada askerako sortua dago, oso ongi zabaldua. Lehenengo luzeko haitza eskasa da, horman gora metroak irabazten ditugun eran haitzaren kalitatea hobetuz doa. Bosgarren luzea, eta gu hirurak izan ginen iritzi berekoak, aparta da.


   Arkaitz Yurrita eta Mikel Inoriza izan nituen soka lagun. Arkaitzek ez du aurkezpenik behar, denok ezagutzen dugu Ormaiztegiko eskalatzaile indartsua. Mikel Inoriza alpinista Gasteiztarrak belaunaldi berria irudikatzen du, gazte alpinista talde barruan dugu orain, eskaladarako ilusioa eta gogoa sobran ditu.!!! Eutsi goiari ¡¡¡































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina