sábado, 30 de junio de 2018

JENTILBARATZA- Sara





   Sarrera berriak sortzea kostatzen ari zaizkit, ez da eskalatzeari utzi dudalako, alor horretan ez dut kexarik, kanpora atera ezin nabilela baizik. Etxe ondoan eskalada onak sortu eta egin ditut negu desatsegin eta luze honetan, gertatzen da errotua dugun konplexu txar bati segi izan dudala, kanpokoa beti bertakoa baino hobea da, blogga hutsik izan dut tarte luze horretan.
   Atzokoan berriz jentilbaratzako harrobian hormatik gora nindoala kalitatezko bide batean nengoela sentitu nuen, pena merezi zuela Sara bideak bloggean sarrera bat izateak, behingoz konplexua gainditzea lortu dut.





   Zain geunden Aritz Azkue eta biok momentu egokia noiz etorriko, udaberri euritsuak ez digu betorik eman eskalada hau burutzeko, desiratako eguzkiak bazterrak lehortzen hasia denean izan dugu gure erronka burutzeko aukera.




   Sara bidearen kokapena ona da, egun beroetan, goizez, itzalean dago harrobia izandako horma hau. Gainera beti haize pittin bat mugitzen da haitzarte hauetan zehar, arroila egiten bai du. Udan, arratseko lehen ordu arte itzalean egoten da horma.
   Eguneroko egitekoak, beti bezala, ez zizkigun gauzak errazak jarri, Aritz goizeko bederatziretan ateratzen zen lanetik eta hamar terdirak arte ez zen iritxiko. Eguerdiko ordubatetan semea Ihardueretatik jaso behar zuen, suertez Ataun bertan, beraz azkar ibili behar genuen. Denbora aurreztu asmoz lehen luzea bakarka eskalatu nuen Aritzi gerturatzeko denbora emanez. Luze honetan etorri zitzaidan aipatu dudan burutazio hori, bloggean Sara bideak leku bat merezi zuela. Luzea eskalatu eta berehala Aritz agertu zen, soka prestatua zuen lotzeko, hamabi terdietarako azken luzea egina genuen.







Hiru luze ditu Sara bideak. Lehena plaka batetik dijoa eta paraboltaz babestua dago, oso sikolojikoa da, hortzak estutzekoa. Bigarrena arrakala batetik dijoa eta soilik parabolt bat dauka, frienak eta fisuak oso ongi kokatzen dira. Hirugarrenak ere arrakala bat hartzen du, hiru parabotl ditu tirada honek, oso ongi babesten da frienaz hau ere.
























   Nire iritziz, eskalada garbia gustuko duen edonori Sara bideak ez dio huts egingo.


Aritz, Goierriko haitzak koxka egin dion Bizkaitarra.

3 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. bide bikaina, tokie eta arroka ezohikoa,kuriosoa, delikatue.. eta ambientea....tela marinera.Eskalatzen tope zabizenean eta zure burue ausart eta presto ikusten dozunean joatekoa, kristona disfrutaukozu experientziataz.
    lan bikaina mikel

    ResponderEliminar
  3. Txapo!!!! Abestiak dioen bezala "irudimena da gure ekintzik zuzenena".....

    ResponderEliminar