2018(e)ko uztailaren 17(a), asteartea

ORDESA-Azken guda dantzan-El señor de las audibras-Lejos de los gilipollas



   Lasaitu ederra hartu zuten Zaldibiako hogarrean goizero kafea hartzen duten adiskideak eskalatzeko laguna topatu nuela komentatu nienean. Haurretik esana nien ez nuela lagunik topatzen horma luzeetako eskalada irteera bat egiteko, eta bakarrik joateko asmoz nebilela. Nik normaltasunaren barruan hartzen dudan ekintza da bakarrik joatearena, baina, orokorrean ez da horrela izaten. Zortez, Valderrobres herriko nire lagun Santi Gracia animatu zen eskalatzera, bere datak eta asmoak nire datak eta asmoekin bat egiten zuten.
   Santi oso pertsona ezaguna da eskalada giroan, azken urte hauetan buru-belarri dabil sorkuntza berriak egiten, Matarrañako bere eskualdean edo Piriniotako hormetan zehar. Erraza da Santi harremanetan, beti du irribarrea aurpegian, partekatu da bere lema eta beti kunplitzen du. Primeran konpondu gara elkar.






   Goizeko seietako Torla-Ordesa autobusa bitxia izaten da. Egunaren lehen zerbitzua da hau. Uztailetik Irailera horma kaotiko hauetan eskalatu nahi duenak hartu behar izaten du autobusa. Eguna argitu gabe egoten da oraindik ordu txiki horretan. Mendizaleak laginak begietatik kendu ezinik zonbiak moduan gerturatzen dira autobus geltokira. Azkenak agertzen beti eskalatzaileak gara, traste gehiegi prestatu behar izaten ditugu Ordesan eskalatu al izateko. Normalean bidaiariak eserlekuetan zain daudela sartzen gara erdi ilunpetan dagoen kabinara, kostatzen da argi eskasiara ohitzea, eta beti ezagun bat topatzen duzu bertan. Egun honetan ere Iñaki Arakistain eta Josu Alberdi zeuden autobusa noiz abiatuko zain. Perdido egiteko asmoarekin ziren. Iñakirekin hizkeltaldia ondoren honek jarria zigun hurrengo egunerako eskalada erronka bat.

Korkuerak egindako krokisa


    Egun horretarako beste plana genuen Santi eta biok, Fraucata horman dagoen Azken guda dantzan bidea.
    Bide oso ona da Azken guda dantzan, kalitate handikoa, Ordesan daudenen artean onenen barruan sartzen dela ausartzen naiz esatera. Material fijo gutxi dago marra guztian, oso ongi babesten da friend eta fisureroz, ez du konpromiso handirik. Maiz egiten da, beste bikote bat ere izan genuen gure atzetik egun horretan. Javi Bueno eta Dani Moreno ziren.


Divina comedia obratan dago, aupa Juan Tomas!!!

Bidearen hasiera erakusten duten izkiak

Horma azpian


Lehen luzean
Bigaren luzea



Hirugarrena




Laugarren luzea




Bosgarrena







Seigarren luzea











   Hurrengo egunean ere korrika eta presaka hartu genuen seietako autobusa Santi eta biok. "El señor de las Audibras" zen Iñaki Arakistainek gomendatutako bidea eta egiteko asmotan genuena. Autobuseko iluntasunean eserita Arizio, Adi eta Bilbo aldeko hirugarren eskalatzaile bat zeuden, eta arraro egin zitzaidan hauek gu baino lehenago autobusera iristea. Batera egin genuen, hizketaldi alaian, Cotatueroko bidea. 
   "El señor de las Audibras" bidea bitxia da, konpromezukoa, zaila, gupidagabea, ederra. Bustia topatu genuen, honek ziur piper gehiago bota ziola igoerari, baina, lehorra egonda ere errespetuz hartzeko bide bat da. Generaman krokisa ez zetorren bat bidearekin, guk egin genuen igoera zintzilikatzen dut Ordesako eskalada gidako krokisa aldatuz, ea lortzen dugun guztion artean krokis zehatz bat egitea.





Christian eta Remi krokisa guk egin genuen igoera azalduz







Lehen luzea bustia topatu genuen, hasiera eskubitik jo zuen Santik

Bigarrenaren hasiera



Santi flipatzen luzearekin


Hirugarren luzea


Laugarren luzea






Bosgarren luzea












   Hirugarren saioan ere larri hartu nuen seiretako autobusa, Iker eta Alexekin pote batzuk hartzen eta afaltzen nengoen Ainsan aurreko gauean. Hauek piraguistak izanik goizetan ez dute presarik izaten. Ainsan lo eginda abiatu nintzen Ordesara eskalatzera. Ez nuen eskalatzailerik topatu autobusean, normala, zegoen eguraldi iragarpenarekin zentzuzkoena zirudien.
   Hunkitu egin ninduen Cotatueroko bideak. Bakardadea sentitu nuen baso magiko horretan, eta gustatu zitzaidan. Izen itsusia duen bide bat aukeratu nuen bakarkako erronka horretarako, "Lejos de los Gilipollas". Zoragarria iruditu zitzaidan bidea, haitz oso onekoa, giro aparta hartzen duena, gozatzekoa. Ehuneko ehun gomendagarria.

Erdiko Tridentea


Lehena
Bigarrena

Hirugarrena

Bosgarrena

Seigarrena eta azkena


   Eskuak eta besoak zauriz josita ditut, gorputz osoa makilaz astindu baninduten moduan lehertuta. Hauek dira Ordesako eskaladak eman dizkidan sari fisikoak, sari emozionalak berriz ezin ditut aipatu, ez bai daukat idatziz hauek azaltzeko idazle ahalmen nahikorik.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina