2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

Monolito de Leire - Leire de Rien




   Eskaladan, literaturan bezala, autore klasikoak daude, eta, miresten ditugu beraien lanak, baina, gutxi batzuk irakurtzeko gai gara, edo, gure kasuan eskalatzeko gai gara. Literaturan, normalki, obra klasiko hauek eguneratu egiten dira, moldatzen dituzte idatzitakoa errazago ulertzeko. Eskaladan berdin gertatzen da, berrekipazioari esker bide hauek moldatzen dira, jatorrizko izaera galduaz.



   Denborak eskalatzaile klasikoa bihurtu du Christian Ravier. Bide berrien sortzaile amorratua,  eskalatzaile nekaezina, hormetako Cervantes bat. Christian oso ezaguna da, mirestua, baina gutxi batzuk eskalatzen dituzte bere bideak. Bere sorrerak egoera gordinean aurkituko ditugu, gutxi ukituak, berak aurkitu zituen moduan uztea gustuko du, errepikatzaileak sortzailearen sentsazio antzekoak izan ditzan. Eta lortzen du helburua.








   Leire de Rien horrelakoa da, gordina, tentuz eskalatzekoa, serioa. Material fixorik apenas dauka, eta haitza tramu askotan oso delikatua da. Iltzeak sartu gabe pasa nuen, naiz eta krokisean lau hiltze markatu, mikrofienak gogoz erabili nituen. 
   Leire du Rien bideak hiru luze ditu, eta azken zatian, monolito punta zorrotzera igotzeko, Anglada-Gillamon bidearekin egiten du topo. Tramu honetan material fixo gehiago aurkituko dugu, baina eskalada delikatua izaten segitzen du. 




   Ez ditugu Christianen bide asko Euskal Herrian, nik dakidanez hau eta beste bat daude soilik, sierra Cantabrian bestea. Bi liburu arraro dira gure liburutegi txikian ditugunak, eskalatzaile edonork apaletik hartu, hautsak kendu, eta irakurtzeko zain daudenak.



   Bide hau Bunnyrekin batera zabaldua zuen Christianek 2002an. Eta nola ez, krokisaren diseinua paregabea dauka.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina