2017(e)ko azaroaren 2(a), osteguna

Riglos-Mallo Fire-...democracia...



   Behin baino gehiagotan idatzi ditut blogga honetan Rigloseko “boloetatik” burutu ditudan eskalada sarrerak. Beti, jarduera hauek, hasierako planetik kanpo zeudela kontatu dut, B planak zirela, eguraldi txarrari irteera ematen zieten eskaladak. Oraingo honetan ere ala izan da. Auñamendietan sartua zegoen haize hotz eta laino itxiari irtenbidea eman nahian Arkaitz Yurritarekin batera  Riglosen bilatu dugu aterpe, eta, aldizkatze atxegina izan da.

  
 





                     

   Dani Ascaso, Miguel Madoz eta Fabian Leboruk 2016-an zabaldutako, "Me gustas democracia por que estas como ausente…"bidea, aparta da, oso ondo irekia dago. Haitz hauskor eta zail honetan azpitik bidea zabaltzea, eta, gainera material finko minimoetan lortzea, maisu lana da. Gure igoera, pentsatzen dugu bigarren errepikapena izan litekeela, ez zitzaigun batere erraza suertatu. Apenas agertzen ziren magnesioz markatutako heldulekuak, eta zalantzak izan ziren igoera osoaren sentsazio nabarmenenak. Zalantzak zein norabide hartu behar genuen “patata” soro artean, zalantzak haitzaren kalitatearen gaitik. Arroka zubiak eta parabolt bakan batzuk segituz, tentuz, egin behar izan genuen gora bertikaltasuna gainditzen duen pareta horretatik. Zortzi ordu behar izan genituen bidea burutzeko, ia ahaztua nuen ordutegia Rigloseko eskalada saio batetarako.

 















   Bidearen izenak demokraziari aipu egiten dio. Ez dut aukera hau pasatzen utzi nahi demokraziaren izenean izan diren, eta izango diren gertaera tamalgarriez nire hausnarketa egiteko. 
   Demokrazia hitza, nire ustez, hitz gastatua da, degradatua, erraz erabiltzen dena asmo ilunak estaltzeko. Demokraziaren benetako esanahia, norberaren iritzia libre eta sano emateko aukeran datza, ideia gustiak errespetuz onartuak izan daitezken giza eskubidea da. 
   Aurreko Urria 1-ean Bartzelonan gertatu zena, demokraziaren demostraziorik zabalena eta garbiena dela iritzi diot. Jendetza guzti hori ikusi nuenean beraien iritzi eskubidea aldarrikatzen, emozionatzera eraman ninduen. Oztopo guztien gainetik, eta, basakeri gordinaren kontra, Bartzelonan demokrazia hitza goraipatzea baino zeozer handiagoa  gertatu zen, jendeak duintasuna aldarrikatu zuen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina