2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

Ausa-Gaztelu - Eki ertza sektorea



   Behin irakurri nuen Kilian Jorneti, edo agian kontatu zidaten, ez nago ziur, goizetan motibatzeko erabiltzen zuen bidea. Esaldi bat zen, bere buruari errepikatzen zion: -Ohetik altxatzen zarenean izan nahi duzun hori izango zara. Psikologiaz beteta daude hitz xume hauek, errazak dira ulertzen, ezagutu nituenetik lagundu didate.



   Bizitzen ari garen une arraro hauetan, goizetan zer nahi dugun izan jakitea ez da erraza, nor garen ere ez dakigu askotan. Etxean sartuak egon behar izan dugu, zergatik garbi jakin gabe. Orain gauzak arindu direla dirudi, deseskaladan omen gaude, zehatz ez dakit zein fasean; eta bat-batean "bakarrik" eskalatzea da eskalatzeko era bakarra, sokaz edo sokarik gabe, baina bakarrik. Nork esango zidan niri, bakarka hasi nintzenean eskalatzen, horrelakorik ikusiko nuenik. Ikaragarrizko nahaspila neraman orduan nire buruarekin, erdi konplexua zen, bakarrik ibiltzearena pittin bat bitxia zela pentsatzuz. Teknika ez nuen dominatzen, ordu asko sartu behar izan ditut, seguru eta gustura sentitzeko.


   Ausa-Gaztelura etorri naiz eskalatzera, Zaldibiako herri barruan dago, herri horretan bizi naizenez al dut bertan eskalatu, eta gauzak dauden moduan ez da gutxi.


   Ausa-Gazteluko eki ertzaren plaka honetan aspalditik eskalatzen da, aztarna asko topa daitezke, baina badira hamarkada batzuk eskalatzaileak ez direla etortzen. Nik bideak berreskuratu eta era askean igo ditut, hemen azaldu ditudan hauek.

  Gipuzkoako mendi federazioko teknikariek, Aitor Rufo eta Baserrik lan bikaina egin dute bilera guztiak berritzen eta bide bat edo beste txukuntzen.




  Ba dauka Ausa-Gazteluk beste eskalada sektore bat, ertza azpian gelditzen da, itzalean, udarako oso egokia, kirol eskalada eta trad eskalada partekatzen ditu, info gehiago nahi duenak aralarren eskaladak blog-ean aurkituko du.













  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina