Gehiegizkoa izango
litzateke nire aldetik Tao edo Taoismotaz idaztea, bizi osoa filosofia hau
ikertzen eta praktikatzen aritu direnek ezinezkoa dela esaten dutenean. Ez da
nire asmoa, ez eta gutxiago ere, sinpletasunak txunditzen nauen arren.
Tao
hitzak bidea esan nahi homen du, norabidea edo ikasbide zentzua hartuz.
Orain
hiru mila urte Lao Tse izeneko jakintsu Txinatarrak Tao Te Ching liburua idatzi
zuen, eta aldi berean Tao eskolak sortu zituen, pertsona honi egotzi diote Tao pentsamenduaren
sortzailea izatea.
Tao
pentsamendua deskriba daiteke naturaren filosofia bezala, lurrarekin
gertutasunean bizitzea, bizialdia oztopatu gabe, eta gertaerak beraien bidea
jarrai dezaten utziaz.
Taoismoaren kontzepturik
adstratuena objektu guztien orekan datza, gauza guztiak dute puntu komun bat; itsusia
eta ederra elkartzen diren unea, ona eta txarra bat egiten duten bezala, edo
iluna eta argia. Ideia hau marrazki batez azaltzen dute Taoistek; zirkulu bat
dena adierazten duena, eta zirkulua bitan banatua konparaketak adieraziz, alde
bat zuria da eta beltza bestea, bi koloreak elkartzen diren puntu bat dago
erdian, hortik jaiotzen dira desberdinak, amankomun batetik sortzen dira.
Ez dut
Taoismoa segitzen, nire ekintzak urruti daude pentsamendu askatzaile horretatik.
Nik Yoga praktikatzen dut, orain hiru urte hasi nintzen Ohianaren klasetara
joanaz, eta onurak nabaritu ditut nire ahuleziak landu ditugulako.
Ohianak
dio, geldialdiak mugimendua orekatzen duela, mugimenduak geldialdia
konpentsatzen duen bezala. Taoismoan bezala hitz horiek zailak dira ulertzen,
igarkizunez beteak daude; “ez da ezer munduan ura baino ahulagorik, baina ez
dago ezer zailtasunak hobeto gainditzen dituenik”.
Zeozer
ulertu duzue?
Aurretik
igoa nuen Tao bidea, iaz izan zen bakarkako eskalada batetan. Gustatu zitzaidan
bidea, batez ere hirugarren luzean dagoen arrakala, beheko zati guztia igotzea merezi
du pitzadura hau eskalatzearren.
Krokisa
marrazten ari nintzela erabaki nuen bidea hobetu nezakeela, pasarte batzuk
pittin bat arriskutsu geratuak ziren, seguru fixo batzuk on egingo zioten
bidearen kalitateari.
Xabier Artolaren
laguntzaz burutu dut egin gabe nuen lan hori. Berriro eskalatu dugu, eta seguru
fixo batzuk jarri dizkiogu, hiru parabolt bileretan, eta bi parabolt
progresiorako.
Tao bidea Papildo bidearen ondoan hasten da, edo hobeto, sokak azken
bide honen ondoan lotzen dira, zeren, hamabost metro igo beharko ditugu III. graduan
parabolt batez hornitua dagoen bilera batetaraino.
Bide hau eskalatzen
goazen eran kalitatea "crescendo" doa, onetik hasten da eta, sublime
bukatu.
Eskalada
luzeak motzak utzi ditugu, era horretara friend eta mikrofriend joku batekin
aski izango dugu Tao bidea eskalatzeko.
Bideo hau Javier Miralles Ordiziarrak egin du, Txindoki mendia ardatz hartuta argazki paregabeak erakusten dizkigu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina