Lasaitu
ederra hartu zuten Zaldibiako hogarrean goizero kafea hartzen duten adiskideak eskalatzeko laguna topatu nuela komentatu nienean. Haurretik esana nien
ez nuela lagunik topatzen horma luzeetako eskalada irteera bat egiteko, eta
bakarrik joateko asmoz nebilela. Nik normaltasunaren barruan hartzen dudan
ekintza da bakarrik joatearena, baina, orokorrean ez da horrela izaten. Zortez, Valderrobres
herriko nire lagun Santi Gracia animatu zen eskalatzera, bere datak eta asmoak nire datak
eta asmoekin bat egiten zuten.
Santi oso pertsona ezaguna da
eskalada giroan, azken urte hauetan buru-belarri dabil sorkuntza berriak egiten, Matarrañako bere eskualdean edo Piriniotako hormetan zehar. Erraza da Santi
harremanetan, beti du irribarrea aurpegian, partekatu da bere lema eta beti
kunplitzen du. Primeran konpondu gara elkar.
Goizeko
seietako Torla-Ordesa autobusa bitxia izaten da. Egunaren lehen zerbitzua da
hau. Uztailetik Irailera horma kaotiko hauetan eskalatu nahi duenak hartu behar
izaten du autobusa. Eguna argitu gabe egoten da oraindik ordu txiki horretan.
Mendizaleak laginak begietatik kendu ezinik zonbiak moduan gerturatzen
dira autobus geltokira. Azkenak agertzen beti eskalatzaileak gara, traste
gehiegi prestatu behar izaten ditugu Ordesan eskalatu al izateko. Normalean bidaiariak
eserlekuetan zain daudela sartzen gara erdi ilunpetan dagoen kabinara,
kostatzen da argi eskasiara ohitzea, eta beti ezagun bat topatzen duzu
bertan. Egun honetan ere Iñaki Arakistain eta Josu Alberdi zeuden autobusa noiz
abiatuko zain. Perdido egiteko asmoarekin ziren. Iñakirekin hizkeltaldia ondoren honek jarria zigun hurrengo
egunerako eskalada erronka bat.
Egun horretarako beste plana genuen Santi eta biok, Fraucata horman dagoen Azken guda dantzan bidea.
Bide oso ona da Azken guda
dantzan, kalitate handikoa, Ordesan daudenen artean onenen barruan sartzen dela
ausartzen naiz esatera. Material fijo gutxi dago marra guztian, oso ongi
babesten da friend eta fisureroz, ez du konpromiso handirik. Maiz egiten da,
beste bikote bat ere izan genuen gure atzetik egun horretan. Javi Bueno eta
Dani Moreno ziren.
Divina comedia obratan dago, aupa Juan Tomas!!! |
Bidearen hasiera erakusten duten izkiak |
Horma azpian Lehen luzean |
Bigaren luzea Hirugarrena Laugarren luzea |
Bosgarrena
Seigarren luzea |
Hurrengo egunean ere korrika eta
presaka hartu genuen seietako autobusa Santi eta biok. "El señor de las
Audibras" zen Iñaki Arakistainek gomendatutako bidea eta egiteko asmotan genuena. Autobuseko iluntasunean eserita Arizio, Adi eta Bilbo aldeko hirugarren eskalatzaile bat
zeuden, eta arraro egin zitzaidan hauek gu baino lehenago autobusera iristea. Batera egin genuen, hizketaldi alaian, Cotatueroko bidea.
"El señor de
las Audibras" bidea bitxia da, konpromezukoa, zaila, gupidagabea, ederra. Bustia
topatu genuen, honek ziur piper gehiago bota ziola igoerari, baina, lehorra
egonda ere errespetuz hartzeko bide bat da. Generaman krokisa ez zetorren bat bidearekin,
guk egin genuen igoera zintzilikatzen dut Ordesako eskalada gidako krokisa aldatuz, ea lortzen dugun guztion artean krokis zehatz bat egitea.
Christian eta Remi krokisa guk egin genuen igoera azalduz |
Lehen luzea bustia topatu genuen, hasiera eskubitik jo zuen Santik Bigarrenaren hasiera |
Santi flipatzen luzearekin |
Hirugarren luzea |
Laugarren luzea
Bosgarren luzea |
Hirugarren saioan ere larri hartu
nuen seiretako autobusa. Santi dagoeneko etxera joana zen, eta Aisara jaitsi nintzen Iker eta Alexekin pote batzuk hartzen eta afaltzera. Hauek piraguistak izanik goizetan ez dute presarik izaten, beraz berandutu zitzaigun. Gaua gazteluko parkinean pasatu eta lehen orduan itzuli nintzen Torlara. Lehen autobusean ez nuen
eskalatzailerik topatu, normala, zegoen eguraldi iragarpenarekin
zentzuzkoena zirudien.
Hunkitu egin ninduen Cotatueroko bideak. Bakardadea
sentitu nuen baso magiko horretan, eta gustatu zitzaidan. Izen itsusia duen
bide bat aukeratu nuen bakarkako erronka horretarako, "Lejos de los Gilipollas".
Zoragarria iruditu zitzaidan bidea, haitz oso onekoa, giro aparta hartzen duena,
gozatzekoa. Ehuneko ehun gomendagarria.
Erdiko Tridentea
Lehena |
Bigarrena |
Hirugarrena
Bosgarrena
Seigarrena eta azkena
Eskuak eta besoak zauriz josita
ditut, gorputz osoa makilaz astindu baninduten moduan lehertuta. Hauek dira Ordesako eskaladak eman dizkidan sari fisikoak, sari
emozionalak berriz ezin ditut aipatu, ez bai daukat idatziz hauek azaltzeko idazle ahalmen nahikorik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina