Sarrera berriak sortzea
kostatzen ari zait, eta ez da eskalatzeari utzi diodalako, alor horretan ez dut
kexarik, kanpora atera ezin nabilela da arazoa. Etxe ondoan eskalada onak sortu
eta egin ditut negu desatsegin eta luze honetan. Kontua da errotua dugun konplexu txar
bati segi izan diodala; kanpokoa beti bertakoa baino hobea den iritzia, eta blogga hutsik izan
dut tarte luze honetan.
Atzokoan, jentilbaratzako harrobian hormatik gora nindoala, kalitatezko bide batean nengoela sentitu nuen, pena merezi zuela Sara bideak bloggean sarrera bat izateak, behingoz konplexua gainditzea lortu dut.
Zain geunden, Aritz Azkue eta biok, bidea errepikatzeko momentu egokia noiz etorriko. Udaberri euritsuak ez digu orain arte betorik eman duela urte batzuk sortu nuen bide hau eskalatzeko, desiratako eguzkiak bazterrak lehortzen hasia denean izan dugu gure erronkarako aukera.
Sara bidearen kokapena ona da. Udako egun
beroetan, goizez, itzalean dago harrobia izandako horma hau. Gainera, beti haize
pittin bat mugitzen da haitzarte hauetan, arroila egiten du. Arratseko lehen ordu arte itzalean egoten da horma.
Eguneroko egitekoak, beti bezala, ez zizkigun gauzak errazak jarri, Aritz goizeko bederatziretan ateratzen zen lanetik eta, hamar terdirak arte ez zen iritxiko. Ondoren, eguerdiko ordubatetan semea Ihardueretatik jaso behar zuen. Denbora aurreztu asmoz lehen luzea bakarka eskalatu nuen, Aritzi gerturatzeko denbora emanez. Luze honetan etorri zitzaidan aipatu dudan burutazio hori, bloggean Sara bideak leku bat merezi zuela. Ez dut ulertzen sortu nuenean zergatik ez nion blogean sarrera bat idatzi, hori eta gehiago merizi bai du.
Luzea eskalatu eta berehala Aritz agertu zen, soka prestatua zuen lotzeko, hamabi terdietarako azken luzea egina genuen.
Hiru luze ditu Sara bideak. Lehena plaka batetik doa eta paraboltaz babestua dago, oso psikologikoa da, hortzak estutzekoa. Bigarrena arrakala batetik doa eta soilik parabolt bat dauka, frienak eta fisuak oso ongi kokatzen dira. Hirugarrenak pitzadura bat hartzen du ere, hiru parabolt- ditu tirada honek, oso ongi babesten da friendaz.
Bakarka zabaldu nuen Sara bidea. Bere itxura gorabehera, eta eskalada garatzen den tokia, harrobi zaharra da, bide hau nire maiteenetako bat dela uste dut. Dena eman nuen sortzeko. Behetik irekita dago, egoera horrek berekin dakarrenarekin, eta horma paregabe honen ezaugarrietaz ari naiz. Esku batekin harkaitzari helduta eta beste eskuarekin zulagailua, zulatu behar izan nuen arroka. Ez nintzan kakoetatik zintzilikatu, ez bai nintzan fio, ez dut uste nire pisuari eusteko punturik zegoenik. Oso delikatua izan zen, arriskua hartu nuen, batez ere lehen luzean. Hormak gainazal bat du, arrain-ezkata bat bezalakoa, eta lehen luzera honek ez du autobabesik onartzen, horma zulatu behar da. Txapa hauek jartzea izan zen sorkuntza honen zatirik arriskutsuena, eta aldi berean ederrena.
Bigarren luzeak pitzadura luze bati jarraitzen dio. Pitzadura horrek atentzioa eman zidan hasieran, berak bultzatu ninduen bide berri bat sortzera horma urratu honetan, arrakala honek erakusten zidan bidean.
Hirugarrenak lerro berari jarraitzen dio, pitzadura zabalago bat eskuinetik ezkerrera joera batean, era horretara hormari metro gehiago lortuz.
Aritz, Goierriko haitzak koska egin dion Bizkaitarra.
Alex Areizaga, Gattiken produkzioak enpresako kidea, Joseba Iztueta kamerari lanean laguntzarekin, Sara bidearen bakarkako eskalada documentala ekoiztu zuten. Bideo hau EITBko Helmuga saioan eman zuten.
Egileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatubide bikaina, tokie eta arroka ezohikoa,kuriosoa, delikatue.. eta ambientea....tela marinera.Eskalatzen tope zabizenean eta zure burue ausart eta presto ikusten dozunean joatekoa, kristona disfrutaukozu experientziataz.
ErantzunEzabatulan bikaina mikel
Txapo!!!! Abestiak dioen bezala "irudimena da gure ekintzik zuzenena".....
ErantzunEzabatuOso bide ona!!! Garbie ta estutzekoa goiko luzeetan. Asko disfrutau genuen. Zorionak ta eskerrik asko!
ErantzunEzabatu