Ez
nuen pentsatzen Peña Ruaban estilo garbia duten bideentzako lekua egongo zenik.
Murillo de Gallego herriaren gainean dagoen harri konglomeratu-puska da Peña
Ruaba. Azken urteetan sistematikoki taladroek gupidarik gabe zulatu duten horma
dugu hau, eskalada bideak bata bestearen gainean pilatzen dira. Izkina batetan,
paretak bertikaltasun gehien duen lekuan, haitzaren kalitatea segurtasun onargarritik kanpo dagoen zatian, or aurkitu dute beraien espazioa bide berri
bat sortzeko Christian Ravier eta Remi Labordek. "Sendero al limite" du izena
sorkuntza berriak, eta konturatuko zinaten moduan ez diote izena alperrik jarri,
eskalada bideen gehiegizko ekipamenduen
eta irekiera deskontrolatuen aurkako aldarria egin nahi izan dute bi maisu
hauek, Sendero limite taldea bai da Pirineoetan zehar taladroaren laguntzaz sobreekipatuak
dauden bideak sortzen ari den taldea.
"Sendero
al limite" ez da muturreko bide bat. Eskalada askerako sortua dago, oso ongi
zabaldua. Lehenengo luzeko haitza eskasa da, horman gora metroak irabazten
ditugun eran haitzaren kalitatea hobetuz doa. Bosgarren luzea, eta gu hirurok izan ginen
iritzi berekoak, aparta da.
Arkaitz Yurrita eta Mikel Inoriza izan nituen soka lagun. Arkaitzek ez
du aurkezpenik behar, denok ezagutzen dugu Ormaiztegiko eskalatzaile indartsua.
Mikel Inoriza alpinista Gasteiztarrak belaunaldi berria irudikatzen du, gazte
alpinista talde barruan dugu orain, eskaladarako ilusioa eta gogoa sobran
ditu.!!! Eutsi goiari ¡¡¡
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina