2015(e)ko ekainaren 1(a), astelehena

PEÑA MONTAÑESA - Txingorra




   Kazkabar, harriabar, babazuza, hitz horiek guztiak dira txingorraren sinonimoak. Denak batera, ekaitz moduan, erori zitzaizkigun gure gainera libro abiertoko paretan bide berria zabaldutzat jo genuen momentuan. 
   Peña Montañesako azken pareta birjina zen libro abierto. Ezkutuan zegoen altxorra. Ikustearekin soilik  zirrara sartzen duen horma tentea.
   Chemari izan zen libro abierto hormarekin ausartu zen lehena. Bi proiektu desberdin ditu paretaren ezker eta eskuin aldean, bi bide horietan parte hartzen hari naiz. Gora-bera askoren gaitik, tartean istripu bat, ezin izan ditugu  bi bideak oraindik amaitu. Eta ez genuen zalantzan jartzen hormaren erdialdea zeharkatuko zuen hirugarren bide pòsible bat. Dudak paretaren goiko zatian zeuden, plaka leun eta tente horietan; zer zailtasun izango zituzten? eta garrantzitxuena; bide on bat zabaltzeko gai izango ginen? Chemak hirugarren marra posible hau bere gainetik egongo zela pentsatzen zuen, ez zuen nahi kapritxo baten gaitik parabolez josi pareta. Ezezkoa esan zion eskalada honi. 
   Niri libro abiertoko erdiko horma zeharkatzen zuen bide posible honek asko motibatzen ninduen, brutala iruditzen zitzaidan haitz trinkoko plaka horietatik igo ahal izatea. Eneko eta Arkaitzi komentatu nien, eta nire poztasunerako, interesatu ziran. Piztiaren esperientzi ona ikusirik eta, goiko hormaren zailtasunak kontuan hartuta, hirurok batera zeozer duina egiteko aukera genuen.



   Maiatzaren azken astean Oncinseko herrixkan ginen berriro. Hiru egun genituen proiektu honetan aritzeko. Agian, zortez, nahikoa izango lirateke horma ikusgarri hori zeharkatuko lukeen lehen eskalada bidea sortzeko.
   Paretaren azpira iristea kostatu egiten da. Bi ordu luzeko martxa da, harri solteko lur oso ezegonkorretik igo behar da, espel baso itxiak zeharkatu, eta, soka finko bati helduta harkaitzezko irtengune bat gainditu. 
  Lehen luzearekin hasi aurretik, beti bezala, zozketa egin genuen tiradak banatzeko. Enekori hastea tokatu zitzaion, Arkaitzek segiko zion bigarrrenarekin, eta hirugarrena nirea izango zen.

Eneko lehen luzean


 
   Lehen bi luzeak mundialak atera ziren, kalitate handikoak. Hirugarrena berriz motz xamarra atera zenez, laugarren luzearekin segitu nuen ere. Hau guztia lehen egun baterako ez zegoen gaizki. Sokak hormara itsatsita utzi eta Oncinsera jaitsi ginen lotara.

Arkaitz bigarrenean

Hirugarrena

Laugarena


   Motxilak pisuz arinak ziren arren, egun horretan hormaren oinarrira iristea kostatu zitzaigun ere. Aurreko egunean egindako ahaleginak bere ordaina dauka.
   Soka finkoetatik igo ondoren Arkaitz hasi zen bosgarren luzea zabaltzen. hemen hasten zen ainbeste zalantza sortzen zizkigun pareta zatia. Aurreko bi arrakala luzeek harri trinkoari bide eman zioten.
Enekok segitu zuen seigarren luzearekin, eta gure harridurarako, tirada hau, oso eskuzabala suertatu zen heldulekuetan.

Arkaitz bosgarrenean

Eneko seigarrenean

Arkaitz luze berdinean

Niri tokatu zitzaidan pareta gainera iristeko luzea, azkena. Hemen kokatzen dira bidearen zailtasun handienak, hiru edo lau pauso gogor horma tente batetan. Zati hau gainditu ondoren ezkerretara pasatzen da bidea diedro etzan batera.

Azken tirada

   Pozik eman nituen eskalada azken pausoak. oso atsegina egin zitzaidan gailurraren lehen irudia: lorez betetako zelaia, nekez bizitzari eusten dioten zuhaitzak eta grabitatea desafiatzen duten harri bloke erraldoiak. Mendeak zutik eta adoretsu pasatzea lortu duen haritz erraldoi bat eroria dago amildegiaren ondoan. Ekaitz bortitzek borroka irabazi diote azkenean zuhaitz izugarriari. Zainak lurretik aterata ditu, ihartzen doa pixkanaka.
Errealitatea itzultzean ohartzen naiz ekaitza sortzen ari zela gure gainean. Peña montañesako azken pareta igo izanak ama lurra haserretu zuela zirudien, ez zitzaiola batere gustatu gu berjela honetara iristea.
Ez nuen denborarik galtzeko, hormaren amildegira gerturatu nintzen berriro eta parabolt batez bilera bat muntatu nuen. Eneko eta Arkaitzek jaisteko esan zidaten, ez zegoela betarik beraiek luze hori eskalatzeko. Beheko bilerara errapelatu nuen.
Bi ordu luze pasatu genitun azken aurreko bileran zintzilik. Susmatzen genuen bezala hondamendia askatu zen. Ekaitzaren erdian geunden, txingorrak gogoz kolpatzen gintuela, gorputza bero mantentzea ezinbesteko beharra zen. Ongi zuritu zituen bazterrak. Naturaren haserrea pittin bat baretu zenean errapelatzen hasi ginen.


Txingorraren azpian  "Calor Humano"

   Eskalada aldetik, Txingora bidea, oso ona dela esango nuke. Estilo aparta du. Berrehun metroko pareta batean progresiorako hamabi parabolt soilik erabiltzea asko esaten du eskaladari buruz. Ez zaio karakter alpinoa falta, naiz eta tarte askotan arroka trinko plakak izan. Zailtasun aldetik ez dituzu gradu handiak bilatuko. Hori bai, Txingorra bidea eskalatzeko auto aseguratzeko materialarekin prestu ibili beharko zara.
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina