2015(e)ko maiatzaren 19(a), asteartea

RIGLOS - La Fiesta... beti jaia





   Alpinismo minimalista.

   Izenburu hori jarri diot Donostiako Zulo Zahar elkartean eman behar dudan emanaldiari. Maiatzak 23 larunbata arratseko 6etan izango da hitzaldia, Intxaurrondo kaleko 52-an.

   Zer nahi dut adierazi hitz sinple honekin? Definizioa aztertuko dugu, Minimalismoa; beharrezkora soilik murriztea da. Soberan diren elementurik gabea.
   Nik planteatzen ditudan eskalada bidaiak honelakoak dira; Arinak, azkarrak eta merkeak. Arinak: ekipo gutxikin joaten garelako, hegazkin konpainiek baimentzen duten pisua soilik eramaten dugu. Azkarrak: denborak garrantzi handia duelako eskalada bidai batetan. Espedizio baimenak tramitean denbora asko galtzen da, horregaitik, baimen konplikatuak behar ez diren lekuetara soilik mugatzen gara. Merkeak: lehen aipatu ditudan bi badintzek hirugarren hau baldintzatzen dute, arin eta azkar ibiltzeak gure poltsikoan eragina izango du.
   Azken puntuarekin lotua, bidaiatzeko garraio publikoa erabiltzea da gustoko dudan beste elementu bat. Bertakoekin harremana sortzea lortzen dut, herrialdea autobus bateko leihatilatik beatuz tokiko gizarte-prespektiba ona lortzen da.



    Nahiz eta urbiltasun fisikoa txikia izan, gerta daiteke, oztopo geologikoengaitik, urrun egotea. Riglos eta Murillo de Gallego, nahiz eta bat bestearen aurrean egon, aparte daude, Gallego ibaiak urruntzen ditu.
    Niretzako, eskalatzaile bezala, Riglosera etorri naizen urte hauetan guztietan, mailoetako haitz gorrixkatik kanpo ez da sekula ezer egon. Ibaiaren beste aldeko bazterrak ez zuten garrantzirik. Urte asko daramazkit Riglosen eskalatzen eta, aldiz Murillo, ezezaguna egin izan zait beti. 
   Orain berriz, GR ibilbide bati esker, Gallego ibaia zeharkatzen duen zubi bat eraiki dute, betidanik aldenduak egon diren bi herriak gerturatu dira. 
   Zubi luze honek niri aukerak zabaldu dizkit. Murillon kanpina egonda eta, nire egoera pertsonala kontutan hartua, herri bitxi hau ezagutzera urbildu naiz.
   Jarraian azalduko dizuedan jarduera aipatu ditudan elementu guztiak kontuan hartuta egin dut: kanpina, familia, zubia, eskalada.


    Goizean kanpinetik ateratzen
   
  Goiz jaiki nintzen, egunsentia zen, igandeko lehen ordua. Lasaitasun une hauetan, kanpinean zehar inor ikusten ez denean, denak lotan egoten dira, sentitzen dut egiten dudana ez dela normala. Zarata handirik egin gabe atera nintzen kanpinetik, ez nituen familiakoak esnatu nahi, lasai lo zeuden furgonetaren barruan. Joan-etorria azkarra egiten banuen agian ez ziran konturatuko nire faltaz. Hartu nuen bizikleta eta isilik Gallego ibaiko zubi berria gurutzatzeari ekin nion, denboraren nozioa galdu nuen hemen. Rigloseko mailoetan, viseran, "La fiesta del biceps" bidea eskalatu nahi nuen.
      Riglosera ohikoa ez den bide batetatik iristea arraroa egin zitzaidan, mailoetako beste ikuspegi bat eskaini zidan honek. Beheko kaletik, non ibai zatitzailera jaisten den, behinola umez beteta egon zen eskola ondotik pasatzen dena, Riglosera sartu nintzen.



Gallego ibaia zeharkatzen duen zubia

    
    Herria lo zegoen oraindik iturri emenkorran ur botila bete nuenean. Bizikleta eliza inguruan utzi nuen, betiko kezka buruan bueltako nuela, jaitsieran berriro aurkituko dut?. 
    Beti iruditu zait itzela Riglosen eskalatzea, eta bakarka aritzea are gehiago. Desplome izugarri horietatik gora egin, luzea bukatu eta, berriro soka askatzera errapel egiten duzunean, flipantea da.


Mailoen erreinura iristen

    Igoera erritmo ona neraman beste "festa" hasi zenean, bozgailuetako zarata xurgatzaileak errealitatera erakarri ninduenean. Igande honetan Rigloseko mendi lasterketa ospatzen zuten. Hango musika, zarata eta oihuak, oraindik bakartiago sentierazi ninduten viserako amildegian. 


Herrian ere festa dago.

    Han beran, herriaren berotasunean, korrikalari guztientzako zegoen animo oihuren bat. Helmuga zeharkatu zuen lehen korrikalariak txalo zaparrada izugarria jaso zuen. Ni berriz han nengoen, ohikoak ez diren lekuen bakardadean. Inor ez zegoen niri animoak emateko. Ez ziren konturatu ere egin nire presentziaz. 
   Minimalismoak hori dauka, elementuak asko murrizten badituzu, jendearen begietara ikusezina bihurtzen zarela.


 La fiesta del biceps  krokis klasikoa korkuerari hartua

 Visera azpian. Fiesta marraztua ageri da

Lehen luzean.

 Goruntz goazen eran atzera botatzen hasten da.
Azkenengo luzeetan tetxua da.

    Korrika eta saltoka jatsi nintzen Viserako bidetik behera, gustura nindoan, niretzat erronka zena lortu ahal izan nuen,
    Bizikletaren gainean, eskalada soka eta motxila parrillan lotuak nituela, pasa nintzen jendetzaren artean, Denek ari ziren lasketaren nondik norakoak komentatzen. Nirea oraindik bukatu gabea zegoen, Murillo herrira iritsi beharra nuen, Gallego ibaiaren beste aldera.
    Igerileku ondoko hariztiaren itzalpean, Rigloseko mailoak begiesten nituela, alaba txiak besoetatik tiraka ari zitzaidan, pistinara arrastaka eraman nahian zebilen. Nire festaz gozatu nuen, berak berea aldarrikatzen zuen.  



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina