miércoles, 25 de mayo de 2016

ORDESA - Divina Comedia



   Elur asko dago oraindik Piriniotan. Zuri daude gailurrak eta bazterrak. Egoera hau, zenbat elur egon zezakeen, eta bustia egon al zitekeen guk aukeratako bidea, zen Ordesan eskalatzeko zalantza. Zeren, Montañesa ere gure asmo posible baten barruan genuen, ongi estutzeko aukera ematen duen bide batekin. Azkenean furgonetaren bolanteak erabaki zuen. Sabiñanigo bidean, Bieskaserako kruzera iritsi ginenean. - Orduan zer?- Bota zuen Eneko Cesarrek. Bolanteak bat-batean eskuma egin zuen, Arazaz bailara aldera hartuz. Erabakia egina zegoen, ez zegoen bueltarik.
   Urduri nengoen.Gauean apenas egin nuen lo. Egoera hau, normalean, kanpoan nagoenean gertatzen zait, eskalada bidai batetan. Ordesako bide bategatik horrela jartzeak harritzen ninduen.
   Nerbioak ez dira sekula lagungarri izan, oker jokatzea ekartzen dute. Guk bi akats txiki egin genituen, denbora galtze minimo bat eragin zizkigutenak. Motxila bat ez genuen utzi behar zen tokian, beste motxila gurekin igo genuen soka laguntzaile batez, konturatu ginenerako bidean nahiko goran giñan. Jaisterakoan bere bila berriro gora joan beharko genuke, eta horrela izan zen. Bigarren akatsa, ur botila garaiz ez betetzea izan zen, beherantz berriro egin behar izan genuen ura hartzeko. Txorradak dirudite, baina ez dira, akats txiki hauek, urduritasunaren sintomak dira.
   Arroka ukitzearekin, niretzako hain naturalak diren mobimentuak egiten hasten naizenean, urduritasunak alde batetara egiten du.
   Bidea oso ona da, Ordesako eskalada gustuko baduzu behintzat, nire kasua da hau. Enekori ez zaio hainbeste gustatu, apenas ibilia da haitz kaotiko hauetatik eskalatzen. Oso pozik geratu da egindako eskaladarekin. Divina komedia era askean igotzea, 7c-ko luzean azken burilean zintzilikatu nintzen, plakaren bukaera pasoan, jarduera ona da. Beheko zatian, 7b-ko tetsuan, galduak ibili giñan. Generaman krokisa gaizki irakurri genuen, eta eskuinetik zeharkatu genuen zati hau, bi luze batean eginez. 7a delikatua izango zen. Unai ere ibilia omen zen inguru hauetatik. Ohore bat izan zen guretzako, azken haurreko bileratik zintzilik dagoen kaxako liburuxkan, lagun zaharrekin batera, sinatzea; Xabi Ansa, Josetxo Rodrigez…
   Bideari buruz gauza batean ados giñan Eneko eta biok. Gaur egun buril zaharkitu horiek ez dute zentzurik honelako bide batean. Bileratan batit bat. Orain 36 urte sartutako errematxe ziztrin horiek eman dute eman beharrekoa. Eskalatzaileak, Ordesako bide on hau galtzea nahi ez badugu, istripu larriren bat barne, bera berritzeko aukeraren eztabaida hasi beharko dugu.

Lehen luzean

Bigarren luzea


Hirugarrena

Lau eta bost garren luzeak  goitik

Seigarren luzea

Zortzigarrena

Divina Comedia bidearen bilera on bat

Bederatzigarrena

Liburuaren kaxa

Azken luzea

Bidearen krokisa, Christian eta Remi liburutikan hartua, guk eginiko bariantearekin


Cascadaren pareta hizotzarekin dagoela

Eneko Cesar handia

Cotatuero bi ur jauziak



1 comentario: