viernes, 6 de mayo de 2016

TXINDOKI - FRONTON - Purple rain





  Gustuetarako daude eginak koloreak, eta, nahigabean ere, koloreztatzen dugu gure bizitza, alaitasunez, tristuraz, itsaropenez… koloreak ez dira gizakiaren asmakizun bat, era naturalean jaso ditugu. Ingurune naturala kolorez beteta dago, animaliek eta landareek erabiltzen dituzte. Beraien bizitza, azken finean, koloreengan premia dute, ehizatzeko, ezkutatzeko, erakartzeko…
  Guk, gizakiak, margoei, beste erabilera bat eman diegu, emozionala. Gure arropa koloreak adierazi dezakete egun horretako egoera animikoa. Enpresa munduan, produktu komertzial guztiak, koloreak erabiltzen dituzte erosleak erakartzeko. Azken finean gehiago saltzeko. Ain da sakona koloreen mezua, Politikan ere, koloreak izugarrizko garrantzia hartu dutela. Alderdi politikoek beren alderdiak kolore batekin identifikatzen dute, hautesle posiblei beren mezua helarazteko, edo, hobeto engainatzeko.
 * Urdinak, estabilidadea adierazten du, konfiantza.
 * Gorriak, indarra, determinazioa.
 * Laranjak, gorriaren determinazioa eta horiaren fidelkortasuna.
 * Moratuak, urdinaren estabilidadea eta gorriaren indarra hartzen ditu.
 * Orlegiak, armonia eta aurrera egiteko nahia.
 * Kolore anitzekoa, guztiekin prest dago paktatzeko bere interesak defendatuz.
  Edonork ikusi dezake zein talde politikotaz ari diren hizketan koloreak, eta zein trukatuak dauden beraien mezuak.
   Gizarteak kolorei egin dion interpretazio krudelena, larru azalaren tonuarena da. Giza talde batek beste bat zapaldu eta bere nahian erabil al izateko, larru azalaren kolorearen diferentziaz baliatu dira. Gizakiaren historian egon daitezken une lotsagarrienak sortuz.
   Luze joan nezaken gai hau landu nahi ezkero. Ez da orri xume hauen helburua. Eskalada da blogga betetzen duena.  
   Bideari,Purple rain izena jartzeak, Prince artistari omenalditxo bat egiteko izan da. Ez dut  asko entzun Minneapolisko artista, sekula ez dut bere disko bat izan. Tabernetan eta irratian entzun izan dut. Nirea gehiago beltz koloretik joan da, psikodeliaz betetako marroi eta berde itzaliak asko jota. Gauzak bihotzez, gustuz, egiten direnean, eta, bati bat, egindako lan horiek, jendearen miresmena lortu izan badute, hau eta gehiago merezi du artista batek.
  Txindokiko Fronton pareta da, nire iritziz, mendi onek dituenen artean, eskaladarako espektakularrena. Betidanik erakarri izan ditu eskalatzaileen alegiñak. Fronton eta fisura diedro bideak  60. hamarkadakoak dira. ondoren 80. hamarkadan Directa a Ganimedes zabaldu zuten. Hurrengo hamarkadan Hoddkins eta artifizialean den Escarlata o´lara zabaldu ziren. Azken hau nire bidea denez, barru eztabaida batetan nabil. Bidea librerako jarri edo dagoen moduan utzi.
   Zabaldu den azkenengo bidea Purple rain da. Bidearen hasierako metroak, bi txapa, Directa a Ganimedes bidearekin elkarbanatzen du. Purple rain, zuzen segitzen du, nabarmen den arrakalatik. Bilera bateratua egiten du Hoddkins bidearekin. Hirugarren luzea, bidea zabaltzeko zentzua eman ziona, paretaren eskumako aldetik doa. Bilerarik metro batzuk eskumara eginez, pittin bat berantz, kanal zabalera iritsiko gara. Ondoren, gorantz tirako dugu ezker paretako haitz sendoa hartuz. Metro batzuk egin eta gero, lehen paraboltean, zailtasuna hasiko da. Bilera, laugarrena, ez da oso erosoa. Diedrotxo batetan egiten da, parabolt baten laguntzaz, ia zintzilik, . Laugarren tirada ere oso ederra da. Arrakala segitzen du ezkerrerantz. Azkenengo metroak, berezitasun propioa duten txindokiko plaka zoragarri batetik doaz. Bilera, bosgarrena, Fronton bidearekin batera egiten du. Azkenengo luzea, oso motza da, hamar metro ditu bakarrik. Plaka eder batetik hasten da, aristan bukatuz. Hemen ez dago bilerarik. Jaisteko, arista bidea segi, eta, buelta txiki bat eginez, azken bileraraino berriro iritsiko gara. Eskalatakoa destrepatu ere egin dezakegu. Bosgarren bileratik rapel egingo dugu, Fronton bideko rapelak segituko ditugu.







   Nik Txuma Murugarren abeslariaren Borisena kanta, Purpura kolorezkoa sumatzen dut.
 Gozatu.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario