domingo, 17 de abril de 2011

MIDI D'OSSAU IPAR-MENDEBAL PARETAN RAVIER BIDEA



Gertatu al zaizu kotxean zatozela Pirineotatik bueltan, eta burua erabat erlaxatua sentitzen duzula?  Bolantea eskuetan duzula gustura zaudela zurekin eta mundu osorekin? Mila aldiz eginiko bidaia plazer bat gertatzen dela?  Horretarako hiru gauza beharrezko dira. Lehena konpaia ona. Kasu onetan konplizidadea primerakoa zen. Kepa eta Ivan nerekin ziran furgonetan. Bigarrena musika ona entzutea. Gaur Luis Caminoren Indiosincrasia CDa nuen jarria, eta berarekin emozioz beteriko oroitzapenetan murgiltzen naiz. Hirugarrena kriston mendi paliza bizkarretan izatea. Oraingoan hamabost orduko eskalada generaman  Midi d’ossoe-ko ipar paretan. Guzti honek sortzen duen efektua oso zaila da deskribatzea, baina, ausartuko nintzen esatera bakea dela, bake pertsonala.
Zaila da plan bat egitea. Are zailagoa zer eskalatu pentsatzea. Irteerako partaide bakoitzak asmo bat dauka, eta zer egin benetan zaila sortatzen da. Beste alde batetik Pirineoak ez daude bere baldintza onenetan edozer gauza egiteko. Goizean goiz elurra gogorra dago, baina tenperaturak pixka-bat gora egiten duenean azukrea bihurtzen da. Haitz paretak garbiak daude behintzat. Azkenean adostu genuen Midi ipar paretako Ravier bidera joatea. Goizeko seietan atera giñan furgotikan Pombiruntz. Peygeret lepoa pasa eta petit pic zeharkatu genuen bere mendebal eta ipar aldetik Embarrader zirko-arte. Ravier edo Ipar-iparmendebalde bidea, zirkoaren ezker partetik asten da. Udaberrian zirko guzti honen azpian elurra egoten da, beraz basera iristeko granpoiak eta pioletak beharrezkoak dira. Goizeko bederatzietan bidearen hasieran giñan. Eskalada nahiz eta zaila ez izan, motxilaren zamarekin astunagoak egiten dira pausoak. Behe parte honetan bide originala jarraitzea ia ezinezkoa da. Aukera mordoak daude gora egiteko.  Guk segitu genuena pixka bat ezkerrera eraman zigun ipar-iparmendebalde ertzaren ingurura. Embarradereko bira eskuinean beherago genuen, eta Bellefonek segitu zuen bigarren partea ez zitzaigun oso eroso geratzen. Bati bat botak eta granpoiak berriro jantzi beharko genituelako. Ori Ivanek eta Nik, zeren Kepak on alpinista bezala botekin zihoan eskalatzen. Beraz ertz erakargarri horretatik tiratu genuen gailurreraino. Arratseko bostetan gailurrean giñan nekatuak eta pozik. Jaitsiera oso delikatua zegoen. Itz egokiagoa erabiliz, kaka egiña zegoela esango nuke. Ura ez zen elurra, azukrea zirudien. Kontuz destrepatuz eta rapel bat egin eta gero azpira iristea lortu genuen. Gaueko bederatzietan furgoan giñan berriro.






1 comentario: