domingo, 1 de mayo de 2011

ZIORDIAKO ERTZA

   
    Minduak nituen begiak. Inguruko harriei bezala, niri ere pitzatu egiten zitzaidan bihotza. Burumakur nioan beherantz gizakion bizimoldeak dudan jarriaz. Lurrari eragindako zauriek, ez dute sekula sendatzeko itxurarik. Gaur egun, duela hogei urte bezalaxe... KANTERARIK EZ.
     Ramon Trecet irrati esatariak dion bezala; Bilatu edertasuna, hau bai da mundu honetan pena merezi duen gauza bakarra. Hori egin nuen nik. Ederra da Ziordia-ko ertza.
     Ekaitzerako gogoa sumatzen zitzaion eguraldiari. Etxegarate igotzen ari nintzela beltza zegoen zerua eta bustia zorua. Ziordian berriz garbi uneak azaltzen ziran lainoen artean. Urte sasoi honetan gure mendiak eder apainduak daude. Zuhaitzen hostoen freskotasuna, kolore ederreko loratxoak, txorien kantuak, argiaren magia. Zer dago ederragorik. Gozatu egin dut harkaitzean gora.

Lehen luzea

Lehen ertzeko gailurrera iristen

Bigarren ertza

Azken metroak


Hormak apainduak daude

Gailurrean Arbarraingo basoa

Zauri latzak mendiari

Aurrerakuntzaren ordain saria


No hay comentarios:

Publicar un comentario