jueves, 7 de abril de 2011

KANPAZAR ANBOTO BIZIKLETAZ ESKALATZERA








Bero zen atzokoan Euskal Herrian. Orain dela bi aste asmo berdinekin abiatu nintzan "paseo" hau egitera, eta orduan guztiz kontrakoa izan zen, hotza eta behe lainoa zegoen, buelta hartu behar izan nuen Zabalaundiko muñoan pareta ez bait zen ikusten. 
Atzo berriz egun aparta izan nuen burutazio hau egiteko. Kanpazarretik goizean goiz abiatu nintzan bizikletaz eskalada materiala hartuta. Besaide barrenatik pasatu nintzan lehenbizi, Tellamendi azpitik igaro nintzan gero, eta ia bi ordu pedalei eragin ondoren Zabalaundin nengoen. Iritxi orduko motxila bizkarrean jarriz hormarantz bideratzen nahiz. Exkillarko kobatik rapel txiki bat eginez pareta azpira iristea lortzen dut. Ikusten dudanez eskalatzaile batzuek lan mardula egin du pareta hauetan, parabolt berriak agertzen dira non nahi. 
Eskalatzaile senari jarraikiz txapa distiratsuenak segitzen ditut, eskuin aldetik noa eta ez dut marra ezagutzen.  Oso zaila egiten zait libre bakarkarako, agertzen den guztira heltzen noa igotzen. Irteera kurioso batetik lortzen dut ateratzera, niretzako gaur eskalatu dudan luzerik politena, Koba batean sarturik, tximini eder batetik egiten dut gora. Ez galdetu zein den bere izena, ez bait dakit. 
Hausnarketa moduan esango dut, paretak pena merezi duela, bati bat ikusirik Euskal herrian horma handi gutxi ditugula. 
Anbotoko puntatik oinez jaitsi ondoren berriz ere Zabalaundin nago, bizikleta gainera igotzen naiz, eta Kanpazar aldera jaisteari ekiten diot.  Baten batek honelako  gerturatzea egin nahiko balu, jakin dezala Urkiolatik motzagoa eta erosoagoa dela pista. Baina ikusten dezutenez, niri, gauzak pixka bat aldrebestea gustatzen zait. 

Anboto urrunean ageri da oraindik

Anboto Besaidetik

Tellamendi azpian

Ezkillako pasabidea

Anbotoko pareta Exkillatik

 Lehen luzeetan

Oraindik pareta asko dago aurretik

Lisoegia librean aritzeko

Azken luzea kuriosoa


      

4 comentarios:

  1. Mikel ze sistema erabiltzen duzu bakarrik eskalatzeko?.
    Buruari ematen ari naiz, proyecto batzuk aurrera eramateko. Eta salantzak dauzket gri-gri, cinch, soloist?
    Hitz egingo dugu.
    Laister arte

    ResponderEliminar
  2. Ia seguru KANTERARIK EZ bidea izango da.
    Agur bat eta eskalada onak izan.

    TXT.

    ResponderEliminar
  3. Iepa! Ni ostiralian egon nitzen pareta ontan eskaletan. Bia berri bat zabaltzen nabil eta igoten noian einian beste bia batzun aztarnak bilatu ditut. Asko eskertuko neuke ezagutzen ditxuzuen bien krokisak edo izenak gutxienez emungo baleuztazuez! pareta ontako krokis fundamentuzko bat iten nabil eta urrengo biak ezagutzen ditxut ezk.esku.: pepe bide, kanterarik ez!, el ultimo bolinkobo, la dama, directa original, arrano beltza(neria). Asko eskertuko notzueke informaziñorenbat, krokisa bialdukotzuet!

    ResponderEliminar
  4. Apa. La daman eskumara, lingua nabarrorum. Kobazuluan alturan hasten da eta bere eskumatik igoten da gorutza.
    Joxerra

    ResponderEliminar