2022(e)ko urtarrilakren 20(a), osteguna

RALLA DE ALANO - Haizea


Atseginak ditut ez oikoak diren tokiak zalantzazko momentuetan. Imajinatu dezakezuen moduan eskaladaz ari natzaizue, eta, larunbata honetan koktel berezi horren nahasketa egitea posible izan nuen. 



Argituko dut: ez oiko tokietan eskalatzaile gehiago topatzea zaia izaten da, naturaren zurrumurruak dira nagusi, arrokatik sentsazio aberatsagoak jasotzea lortu izan dut. Zalantza momentuarena beste kontu bat da, eskalatzeko baldintzak onargarriak diren ala ez dago mahai gainean; eguraldia, hezetasuna, elur eta izotz kopurua…  eta niri, dudaren  zamari aurre egitea gustagarria egin zait beti.




 Hau ez da oraingoa, informazioz saturatuak diren garai birtual hauetakoa, beti izan dut gustuko, inkontzienteki bazen ere. Azken finean, burutu dugun igoeraren satisfazioa eskalada egiten inbertitu dugun ahaleginaren proportzioan dator, goia zapaltzeak sortu digun nekean. 




Mendian neurketa hauek bi eratara egin oi dira, bata oso ulergarria da, zailtasun teknikoa deitzen diogu, eta, zenbaki batez adierazten da. Bestea, zein baldintzetan dagoen horma, zorionez ezin da zifra batez klasifikatu. Nik askotan balditzetan bilatu dut igoeraren satisfazioa, mendizaletasunaren anima.



Aurreko larunbatean Ralla de Alanok bi baldintza xelebre hauek betetzen zituen; ez oiko lekua da neguko eskaladarako, eta, jarduerak burutzeko baldintzak kuestionatuak izan zintezkeen; horma izotzaz eta elurrez dezente lehor zegoen.



Íñigo Andolak eta Joseba Larrañagak zabaldutakoa da Haizea bidea. Iñigo berak askotan emozioz aipatzen dituen izotz eskalada urte frenetikoetan, pioletak gogoz dantzan jartzea lortu zituen momentu buelta ezin haietan. Sasoi horietan, berak eta bere lagunak, zabaldu zituzten bide gehienak errepikatu gabe daude oraindik.



Komentatu nahi dut, igoera eder hau egin eta pare bat urte geroago, Nafar sokada potente batek, Eneko Cesar eta Mikel Zabalzak, irteera zuzen bat zabaldu ziotela bide honi, “Ipar haizea” bezala ezagutzen dena, zailtasun teknikoa zertxo bait igoaz.



Ikaragarri gustatu zaigu “Haizea” bidea, sentsazio ezin hobeak izan ditugu, bai nik, eta, sokaren beste aldean lotu zen Iñaki Mendizabalek ere.

 




























 

1 iruzkin: