Eusko
label zigilua duten hiru bideen kronika dakarkizuet oraingoan, Gipuzkoarrak
hirurak, Idiazabal gazta edo Getariako txakolina bezalako jatorri irekia
dutenak.
Ordesan burutu ditut hiru eskalada hauek, Euskaldun sinadura duten bide askoren lekua dugu
hau. Gustura eskalatzen dut inguru basati hauetan, munduan parekotasunik ez duten horma kaotikoak dira hemengoak. Bakarka burutu ditut igoera zirraragarri hauek.
Lehen
egunean Salarons zirkura bideratu nituen nire oinak, Gerardo Telletxea eta
Íñigo Mutiloak zabaldutako bideak dira hemen aurkitu ditzakegun asko, Talibanes
sin fronteras eta Barón Axler eskalatu nituen egun berdinean, bi Gipuzkoar
hauen sorkuntzak dira.
Salarons zirkuko hormak altuera txikia dute ondoan dauzkan amildegiekin konparatzen baditugu, Tozal del Mallo ikaragarria albo batean dauka zelatari. Haitza kalitate handikoa da Salarons osoan.
Chritian eta Remi liburutik ateratako krokisa |
Bideak
gustatu zaizkit. Eta Rufok esan zidan bezala, Ordesara igotzean, goizeko lehen
autobusean topatu ginan elkar, - Gerardoren 6c-etan estutu beharra dago. Aldiz
bideak gutxi, edo ezer ez, garbituak daude, helduleku baten huts egiteak bota
ninduen aireetara.
Ekipamendu asko aurkituko dugu bide hauetan zehar, errapelatzeko hornidurak daude bi eskalatzaile hauen bideetan.
Bigarren
eguneko eskaladak Pared cóncava ezagutzera eraman ninduen. Horma
hau ezohikoa da Ordesako amildegietan, haitzaren koloreak adieraziko digu berezitasun hori, gris tonu konpaktua
dauka, inguruetako marroi kaotikotik kanpo dago. Ez nau harritzen eskalatu dudan
bidearen sortzaileek; Mikeltxo, Josu Ulazia, Josu Gutierrez eta Zizto, Kantauri
izena aukera izana, itsasoan galdua zauden sentsazioa duzu uneoro, Kantauri
itsaso haserre batean itolarri.
Aspalditik nuen bide hau eskalatzeko gogoa, Christian eta Remi liburuan ikuskatu nuenetik, eta esan beharra dut gutxietsi nuela. Ez zen nire errua izan, nik krokisean zeuden datuak interpreta nituen soilik, bidearen izaera imajinatu nuen, era bat erratu nintzen.
Christian eta Remi liburuko krokisa
Harritu
ninduen Ordesarako lehen autobusean ezagunik ez topatzea.
Eskalatzaileak ba ziran, noski; bi sokada guztira, Géminis bidera batzuk eta Franco-Española bidera besteak.
Bakardade sentsazioa handia nuen Cóncava azpian, horma gainera erori behar zitzaidala zirudien, bere barrenean erantsi behar ninduela.
Lehen
luzearekin hasi nintzan, V+ markatzen du krokisak, ondo berotu nintzen, alarmak
pizten hasi ziran. Hurrengo bi tiradak 6a, honezkero ohartua nengoen errazetik
gutxi zuela bide honek.
Sabaia
Manu eta Javi lanean
Sorpresa
atsegina izan zen hirukote bat pareta azpian ikusi nuenean, Javi Bueno, Manu
Córdoba eta haien lagun bat ziren, hormaren eskuin aldean bide berri bat
zabaltzera zihoazen.
Sabaiko tiradak harritu ninduen, krokisean 7a+ markatua dago, arazorik gabe kateatu nuen, eta honek itxaropena eman zidan goiko zatiarekin asteko. Baina 6b+ markatzen duen luzea zaplazteko bat izan zen, erorketa bat izatetik aparte, erregleta bat hautsi zitzaidan blokeo luze batetan lagungarri erabiltzen hari nintzela, oso gogorra egin zitzaidan, modu ez oso txukunean pasatu ahal izan nuen. Ondoren, Kantauri bideak Hil da jainkoa bidearekin bat egiten duenean, 7a zailtasuna agertzen da krokisean, usaindu ere ez nuen egin, estratosferakoa iruditu zitzaidan. Azken luzea ere, krokisean 6c agertzen dena, gupidarik gabe nire gainetik pasatu zen.
Hil da jainkoa bidearekin bat egiten
Manu agurtzen dut
Bidea
asko gustatu zait, kalitate handia dauka. Ez naiz gustura geratu nire igoerarekin,
pozik nago gora iritsi izana gaitik, baina, nik beste bide mota bat bilatzea espero
nuen, librean eskalatu ahal izango nuen bat, ez dut lortu.
http://pastesdepedra-pastes.blogspot.com/2014/07/hil-da-jainkoa-paret-concava-ordesa.html?m=1
ErantzunEzabatuHemen katalan batzuk egindako krokixa.
Josune eta Ricar librean igo ziren, gradua ez dakit.
Xabi
ongi xabi, mila esker
ErantzunEzabatu