Urte sasoi
honetan, udara, ez da erraza izaten eskalada bide bat aukeratzea. Ia derrigorrez, bidea, itzaletan egon beharra dauka. Aurreko
egunean ongi pairatu genituen Enekok eta biok ondorioak. Eguzkiak egurtu
gintuen punta Fetas-eko gure proiektu berrian. Hankak hazi haziak, hatzak
sutan, gorputza erabat ahul, ezinean ibili ginan haitzezko olatu bat den horma
ikusgarri horretan.
Eneko etxera bueltatua zen, lana egin behar zuen hurrengo egunean. Nik ordea oraindik Piriniotaz disfrutatu nezaken. Anso eta Ordesa nituen eskalada leku posible artean. Biak erabat desberdin, biak ala eder. Anso aldera bideratu nintzan. Artxintxa orratzetan dagoen Kant’ona izan zen nire eskalada aukeraketa.
Goizez itzalean, eguerdi arte ez dio eguzkiak jotzen. Gerardo Telletxeak eta Xabier Inziartek zabaldua da bide hau. Lau luze ditu, eta hirugarren eta laugarren luzeek arrakala zati interesgarriak dituzte. Ekipamentuan eskuzabal, friend eta mikrofriend batzuekin ongi egiten da.

Gustatu zait bidea. Motza izanik, eta nahiko azkar egiten denez, arratsa erreka ondoko itzal batetan etzanda, liburu eder bat irakurriz, pasatzeko aukera dago. Plan mundiala benetan.
Lehen luzea Bigarren luzea Hirugarren luzea Laugarrena |
Apa, pozten nau bidea gustatzia, lekua polita denez ez da asko behar egun Earra pasatzeko.
ErantzunEzabatuIreki eta gero arrakalak garbitzen ibili ginan eta hortik txapa batzuk, beste batzuk ez jejeje
Gradukin, laugarrenean behintzat, pasa nintzan. 6a+ bezala eman zioten batzuk. Erdi biden egongo da egia.
Mendiko love climbing kategorian sartuko genuke
Ondo ibili
Xabier