2016(e)ko uztailaren 6(a), asteazkena

PEÑA MONTAÑESA-Apriet€xit


   Etengabe ari gara hitz berriak egokitzen gure hiztegira. Gehienak ingeles jatorrikoak dira. Azkenengoa “Exit” dugu, "irten" esanahia du. Eta hitz kaltegabe horrek, konponbide drastiko bihurtua, izu politiko, sozial eta ekonomikoa sortzen ari du Europa zaharrean. 
   Lehen aldiz Grezian entzun zen, "Grexit". Ondoren, Erresuma Batuan "Brexit". Bi egoera kontrejarri, bi emaitza ezberdin ere.  Nortzuk izango dira hurrengoak?
   Errespetuaren eta logikaren arabera, leku batean deseroso sentitzen zarenean, onena alde egitea da. Joaten direnek, pertsonek edo taldeek, beren asmoak eta arrazoiak adierazten dituzte, eta errespetuz alde egiten dute, lasai. Logikoa eta ulergarria ehuneko ehunean. Hori ez da horrela izaten interes politikoak eta ekonomikoak tartean jartzen direnean.
   Aurreko sarrera batean, "Grexit" a, historia klasikoko odisea bat bezala marraztu nuen, epopeia bat bezala. Orain Ingelesen ausarditaz jardungo naiz.  
   Exit eskoziarraren saiakera, "Scexit", britainiarren onespenarekin egindako erreferenduma izan zen, erabat ezinezkoa Iberiar penintsulan, "Catexit" batek odola ekar dezake.
  Mendizaletasunaz hitz egin nahi dut, logikoa, eta hemen ere ingelesetik jasotako hitz asko ditugu: britainiarrek eskalada estilo propioa garatu eta ezarri dute, bai goi mendietan; alpine style climbing, bai haitz eskaladan; trad climbing. Hizotz eskalada Eskoziarrei uzten diet; scottish mixed climbing.
  Haitzetatik igotzea erronka duen kirol honen asmatzaileak eurak izan dira, Ingelesak. Eskalada praktikatzeko aparteko tokirik izan gabe, eta lagun gutxi dituen eguraldi meteorologikoa izan da, eskalatzaile britainiarrek munduko mendi eta pareta ospetsuenetan utzi dute beren marka. 
   Ingelesek harkaitzeko eskaladan ez zuten sistematikoki hartu Frantziatik zetorren kirol eskaladaren joera, guk erabat onartu genuen. Bereari eutsi zioten zailtasuna eta konpromisoa uztartzen dituen eskaladan. Uste dut ez zutela huts egin. Britainia Handian paraboltaz ondo hornitutako bideak daude, noski, baina "trad" eskalada oso onartua da. Bi eskalada mota hauek elkarrekin bizi dira eta elkar errespetatzen dute.
  Beraz, eta berriro ere hasierako gaira pasatzen naiz, ni ez nau batere harritu britainiarrek Europako Merkatu Ekonomikoa uzteko hartutako erabakiak. Hori eta gehiago egiteko gai dira. Harro bazaude duzunaz eta zarenaz, zeren beldur izan behar duzu?

 



   Hiru urte behar izan ditugu Apriet€xit zabaltzeko, urte zailak gainera. Chemari eta Fernando Peralta hasi ziran bidea zabaltzen. Hirugarren luze arte iritsi ziren lehen tentaldi hartan. Ondoren Chemak eta biok ekin genion proiektuari. Saiakera batetan,  Chemak min hartu zuen, eta, ebakuntza-gelatik pasa behar izan zuen. Ia sendatuta eta indarberrituta dagoela, bidea bukatzea lortu dugu.
   Urruti dago Liburu Irekiaren pareta. Bi ordu luze behar dira hormaren azpira iristeko. Lehenik Canal Mayorreko bidea hartu beharko dugu, eta gero Agujas de la Buerdaren azpitik Canal de la Betique-raino. Kanal malkartsu horren hasieran motxila kendu beharko dugu, hamar bat metroko irtengune bat igaro ahal izateko; soka finko bat dago jarrita. Nekatuta iristen zara hormara.
   Horma ikusgarri honetan beti izango dugu trabaren bat; udan, hain estimatua dugun itzala motz geratzen da beroak astindu baino lehen, arratsaldeko ordu bietan eguzkia ematen hasten da. Neguan, aldiz, hotz handia egiten du goizeko itzaletan, eta eguzkia ikusten hasten denean egun-argi gutxi izango dugu gorantz jarraitzeko.
   Apriet€xit, Txingorra baino lehen zabaltzen hasi ginan. Bi bideak pareta berdinean daude. Baina, azken hau lehenago sortu genuen, bi egunez jarraian egin genuen eskaladan Arkaitzek, Enekok eta hirurok.
  Apriet€xit azken luzea ezik, eta hau hau denbora falta gaitik, librean bai baina behetik kateatu gabe utzi behar izan genuen, soka goitik kateatua dago. Horregatik azken luzeari 7C ¿? jarri diogu.
   Horma honetatik jaisteko bi aukera ditugu. Oinez kanal mayor aldetik, edo errapel eginez Txingorra bidetik.
   Horma honetatik ateratzeko, ondo estutu behar da, eta gure gizartea galtzeko zorian dagoen ausardia pixka bat ere beharko da. Azkenean hau bizitza bera bezalakoa da, hemen ez da ezer oparitzen.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina