2013(e)ko abuztuaren 31(a), larunbata

AITXURI 1551m - Baskonia bidea



 

 
   Mendeetan zehar bidaiaria Aizkorri mendilerroaren handitasunaz jabetu da. Hesi natural bat, Erdi Aroan Paris eta Madrilgo korteen arteko bidean urratsik zailena zena. 
   Kondairak dio Gaztelako erregea, bi erreinu horien arteko bidaian, hankak lurrean eta buru makur pasatu behar izaten zuela San Adrian Tuneletik, leku bakarra ibilbide guztian zehar. 
   Aizkorpeko harana oso antzinatik erabili izan da Iberiar peninsularen eta Europaren arteko komunikabide gisa; Erromatarrak galtzada bat eraiki zuten mendi hauek zeharkatzeko, ondoren erromesak Done Jokue bidean erabiltzen zutena. Etzegarate gaiñako errepidea eraiki arte, Madrildik Parisera edo alderantziz zihoan pertsona oro igarotzen zen Zegamatik.
   Imaginatzen dut aintzinan ez zela txantxetarako gauza izango Aizkorriko mendiak zeharkatzea. Neguan seguruenik egun askotan ezin pasatu egongo ziren.
   Baina zihur nago, Aizkorri, neguko ekaitz baten ondoren zuri agertzen denean eta, goizeko argi freskoak harresi gaindi ezinaren formak leuntzen dituenean, gaurko eta atzoko bidaraiak emozio berdinak sentitu ditugula, naturaren handitasunari beldur justifikatua, edertasunarekiko miresmena.





 
  Euskal lurren behatoki aparta da Aizkorri; Aitxuriko punta zabaletik lau haizetara begiratzean Baskoniako txoko guztiak agertzen zaizkigu.
   Bide bihurri honen ikuskatzailea Lete izan zen. Fanatismoz betetako konbertsazio batetan atera zen Aizkorrin haitz eskalada egiteko aukera. Aritz ere bertan zen  Aitxuriko horma honetaz hitz egin genuenean, hirurak zabaldu behar omen genuen trazaduz zaila ikusten zen marra hau. Gauzak ez dira nahi bezalakoak izaten, Lete lana dela eta oso liatua zegoen, Aritz berriz abuztuko oporretan, ni eskalatzeko gogoz irrikitzen.

Hirugarren pareta


   Lan astuna izan da Baskonia bidea sortzea, inguru honetan eskalada bideak zabaltzeak hori dauka,zaila da jakitea nondik joan behar dugun. Baina, kuriosoa da, eskalada bide bat lurperatu dudan sentsazioa daukat, arkeologia egin dudala. Mailuaren laguntzaz, arrakaletako lurra eta belarrak kendu ditudanean eta haitz zuri ederra askatu, apurka eskalatzeko bide bat agertu da.

Laugarren largoa

   Naiz eta Baskonia bideak eskalada metro dexente dauzkan, konpromezu aldetik ez da ainbeste, edozein momentuan utzi dezakegu igoera. Eroso jaitsi zaitezke zati askotan eta oinezko bidea hartu.  
   Bidedaren tirada zailena 7b sapai bat da. Arrakala du eta artifizialean egin daiteke, eskalada askerako mailak ez ba digu ematen, derrigorrezko zailtasuna 6b izango da bide osoan. 

Laugarren pareta

   Jaisteko, Aitxuri gailurrean gaudela, Aketigi bezala ere ezaguna da gailur hau, Sakon Handiko kanalera joko dugu, eta bertatik behera egin. Oso malkartsua da kanal hau hasieran. Basora sartzen garenean berriz, marka gorriak daude, senda on batekin egingo dugu topo. 

Aitxuriko gailurra

Oria ibaiaren bailara

Gipuzkoako puntatik, agur bero bat guztioi


   Hormetara inguratzeko eta kateatze hau egiteko begiratu planoa.
   



   







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina