Hunter kanpalekutik |
Granpoiak izotza gainean ibiltzeko beharrezkoak diren bezala, kanpaleku batetan aterpe on bat edukitzea premiazkoa da. Gure txokoa elurretan zizelkatutako eserlekua eta entzimara bat ziren, lona urdin bat zuen teilatu moduan, glaziar zuriak ez zezan xahutu sortzen genuen bero urria. Askotan astintzen gintuzten ekaitz gogorren aurkako babesa ere bazen; behintzat, hantxe luza genitzakeen hankak gure kanpin-dendetatik kanpo. Hogei dolar pagatu genuen toldoa Talkeetnan dagoen saltoki bakarrean. Ordu asko pasa genituen aterpe honetan, "Itxaropena" izena jarri genion gure txokoari.
Pozik etorri nahiz Alaskatik. Eskalatu dugu, eta hau ez da erraza inguru babesgabe horretan. Baina, bati bat eskalatu dugun hori ondo eskalatua dagoen sentsazioa daukat. Argituko dut: Tokatu zaizkigun baldintzak bereziak izan dira, jakitun Alaskan eskalatzea bera desberdin dela. Ezohiko tenperaturak gauez eskalatzea eragin digu, gaueko hotza segurtasun moduan erabili dugu.
Zer eskalatu eztabaidagarria izan da. Ez da erreza dena karta batetara jokatzea. Trastuekin Denali aldera jo genezakeen Cassin bat probatzera, edo, mount Forakerera infinit ertzean egunak pasatzera. Guk Hunter-en gelditzea erabaki genuen bertan bide alpino batzuk eskalatzeko, eta, baita asmatu ere.
Ia bakarrik geunden eskalatzen Kahiltna glaziarreko hego-ekialde bailaran, Japoniar bikote bat zegoen ere. Asiarrak, oso eskalatzaile potenteak, Maiatza hasieratik zeuden bertan kanpaturik beraien momentuaren zain.
Eskien gainean paretetara egin genuen lehen hurbiltzean gure susmoak argitu ziran. Huntereko horman geratzen zen izotz eskasa ez zegoen egokia eskaladarako, edo ez behintzat gu segurtasunez igotzeko. Ez dira erabaki errazak, asko ematen dugu hor egoteko, eta, bapatean deliberatzen dugu ez garela igoko, oso gogorra da.
Dena ez zegoen galdua. Pareta erraldoiaren ezkerrean anai txiki bat dauka Hunterrek, mini-moonflawer deritzana, hara bideratu genitun gure asmoak.
Ederra zegoen horma, izotz marra zuri bat gure asmoak eta gogoak asetzeko. Gau artan bertan urbildu ginen hormara, eskalatzeko asmoz. Baita lortu ere. Gainean genituen kornisa erraldoiak begiratu gabe, baina, burutik kendu ezinik, hamalau ordutan lortu genuen bere hamasei luzeak igo eta jaistea. Bide izoztu izugarriak, ibilbidearen erdian, oso bertikala da. Tarte hau estaltzen zuen izotza fina zen, ondo saiatu behar izan genuen hura gainditzeko. Zati hau izan zen eskalada honen giltza.
Hurrengo bost sei egunak benetan eguraldi txarrekoak izan ziran, elurra eta haize bortitzak. Egun bateko atsedenaldia ematen zuten Ekainak zazpirako. Egun argiko orduak hurrengo bidea pixka bat purgatzen utzi genuen, eta gauarekin bat Bacon and Eggs bideri ekin genion. Konta behar dut hasieran zalantzak izan genituela eskalada hasteko. Ekipoa janzten ari ginela bidearen azpian, ondoko kanaletik kriston kornisa erori zen abalantxa potente bat sortuz. Gu ezin sinetsi, korrikan hasi ginan elur sakonetan estropuz eginez. Zorionez dena elur dutxa batetan geratu zen. Haurreko igoeran bezala, honi ere berdin ekin genion. Gora asko begiratu gabe, baina burutik ezin kenduaz gainean genituen kornisak. Hamar ordutan igo eta jaitsi genituen bidearen bederatzi luzeak. Kanpalekura iritsi bezain pronto, goizeko bederatziak inguru izango ziran, elurretan hasi zuen.
Arazoak genituen soka batekin. Granpoi-kada batek muturraren hamabi metrotara, kristoen aberia egin zuen, ez zegoen egokia eskaladarako. Honek buruhauste handi bat sortu zigun. Ez genuen erreserbako sokarik, eta ez ere nori eskatzeko ordezkoren bat. Eguraldi albisteak ez ziren onak ere. Hasteko, bost egun gehiago egon beharko genuen laino artean, eta hobetzeko traza gutxirekin. Beraz amaitutzat jo genituen gure eskalada saioak.
Mobida hau Jonathan Larrañagarekin batera burutu dut. Basque team elkartearen laguntza izan du.
Abuztuaren zortzian emititu zuten Alaskara egin genuen espedizioari buruzko bideoa. Zu Kirolari saioan izan zen. Mini-moonflawer-en ateratako imagenaz eta neri eginiko entrebista batez osatzen da bideoa. Hemendik eskertu nahi diet saio egiten dutenei jarduera honi buruz azaldu duten interesa.
ttp://www.eitb.tv/es/#/video/1099532044001
Oso ona jarduera. hurrengo urtea hobea izango da.
ErantzunEzabatuAnimo y a por mas