2026(e)ko urriaren 5(a), astelehena

JUGAL 2026

 


Banekien gertatuko zela, gauzatzeko denbora besterik ez zela behar, zeren, elkarte hau betetzeko beharrezkoak diren osagaiak, desioa barne, bilduak nituen.
Gurutzatu gara, ukitu askotan, eta hala ere, sekula ez dut berarekin alpinismoa egiteko aukerarik izan. Ez geldirik egon garelako, handik eta hemendik, dozenaka leku desberdinetan, eskalatzen ibiliak gara, lagun berekin askotan. Hau ordea, bakarrik etorri da, ez dut topaketa bortxatu, momentua iritsi denean hartu dut. Horrela sentitzen dut, eskuetatik alde egiten digun denborak, gogoz hustu edo betetzen gaituena, indarrak eman dizkidala, ametsetan ikuskatu nuen hori posible egin ahal izateko.
Hau ez da ordea bikote baten historia, hirukotearena baizik, bizitzari zentzua emateko irriki diren hiru mendizaleena, urrun duten helmuga ikuskatu ere egiten ez dutenak. Indarrak batu dituzte, ulertzea, onartzea, zaila egiten den bidaian.
Eroso bizi zarenean, egunerokoan ainguratuta, monotoniaren besarkadapean, ur lasterretan sartzeko amarretzak askatzea ez da arinkeriaz egiten den ekintza. Ikusi behar duzu ontzia sendoa dela, txikia izan arren, eta eskifaia trabea, kementsua, atsegina. Eman soka, goazen, pasioz ikusteko eta sentitzeko desioak xurgatu gaitzala.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina